Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Seme-alaben Hazkuntzarako Hileko Laguntza Berriak

Hileroko laguntza jaso dezakezu, jaiotza, adopzio, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetze edo tutoretzagatik zure ardurapean duzun seme-alaba bakoitzeko,. Laguntzak ez du urteko mantentze-lanik; beraz, horretarako baldintzak betetzen badira, indarrean egongo da laguntzak irauten duen bitartean.  

Bi laguntza mota emango dira: 

  • 0 eta 3 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko (0-3 urteko eskaera-eredua).
  • 3 eta 7 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko, hirugarren edo hurrengokoen kasuan. (3-7 eskaera). 

Seme-alabak %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua badu, laguntzen zenbatekoa bikoiztu egingo da. (8. puntua)  

Gainera, ordainketa bakarreko aparteko laguntza kobratu ahal izango duzu honako kasu hauetan:  

  • Erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzen kasuan (11. puntua)
  • Nazioarteko adopzioen kasuan (11. puntua)

Laguntza hileko kuotetan banatuta kobratuko duzu; gainera, dagokion epe osoan mantenduko da. Kuota horiek desberdinak dira familiaren egoeraren arabera:  

  • 200 euro hilean seme-alaba guztientzat, jaiotza-hilabetetik 3 urte bete aurreko hilabetera arte.
  • 100 euro hilean, hirugarren edo ondorengo semea edo alaba bada, 3 urte betetzen dituen hilabetetik 7 urte bete aurreko hilabetera arte. 

Hileko 200 euroko laguntzak jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazio edo tutoretza gertatu zen hilabete osoa diruz lagunduko du. Aitzitik, ez da diruz lagunduko seme-alabak 3 urte betetzen dituen hilabetea, ezta adopzioa, adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza egiten denetik 3 urte betetzen diren hilabetea ere.   

Hileko 100 euroko laguntzak alabak edo semeak 3 urte betetzen dituen hilabete osoa diruz lagunduko du, baita adopzioa, adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza egin zenetik 3 urte betetzen diren hilabetea ere. Aitzitik, ez da diruz lagunduko seme-alabak 7 urte betetzen dituen hilabetea.

 

 

Bi aukera dituzu eskaera eta beharrezko dokumentuak aurkezteko.  

KANAL ELEKTRONIKOA/TELEMATIKOA  

Eskaera elektronikoki/telematikoki aurkez dezakezu. Horretarako, honako web helbide honetan sartu behar duzu: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-tramite/eu/

Laguntza telematikoki eskatu nahi izanez gero, onartutako identifikazio-bide bat izan behar duzu. Identifikazio elektronikorako baliabideei buruzko informazioa honako web helbide honetan kontsulta dezakezu: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

KZguneko zentroetan bide telematikoz aurkeztea, bertako langileak lagunduta 

Aurrez aurreko laguntza eskatu ahal izango duzu KZguneetan, eskaera telematikoki aurkezteko. Laguntza hori, honako kasu hauetan jaso ahal izango duzu: 

  • Eskaera NAN edo AIZ.arekin aurkezten baduzu. (Pasaportearekin identifikatzen bazara, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.) 
  • 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu nahi baduzu. (Desgaitasuna edo mendekotasuna dela eta, DS eskaera aurkeztu nahi baduzu, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.) 
  • Laguntza eragin duen alaba edo semea egungo bikotekidearena bada (bestelako kasuetan, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.)

 Arreta jaso ahal izateko, hitzordua eskatu behar duzu telefonoz, 945 062 555 telefono-zenbakira deituta. Esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.kzgunea.eus/eu/zentroak , zure beharretara ondoen egokitzen den KZgunea aurkitzeko.

 AURREZ AURRE  

Bide hau aukeratzen baduzu, hainbat aukera dituzu zure esaera aurkezteko:  

  • ZUZENEAN Herritarrentzako Arreta-Zerbitzuaren bulegoetan :   
    • Ramiro de Maeztu, 10 behea - 01008 Vitoria-Gasteiz  
    • Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbo 
    • Andia 13 - 20004 Donostia 

 Aurretiko hitzordua eska dezakezu online honako web helbide honetan: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es, telefonoz eskatzeko ordea, 945 01 90 00 telefonora deitu behar duzu. 

Laguntzei buruzko telefono bidezko informazioa:  

ZUZENEAN (012 - 945 01 80 00)  

  • Xede duten administrazioaren edo erakundearen erregistroan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere. Horien artean, honako hauek daude:
    • Toki-Administrazioa osatzen duten erakundeak, horien artean udalak. 
    • Autonomia-erkidegoetako administrazioak. 
    • Estatuko Administrazio Orokorra. 
    • Sektore publiko instituzionala. 
  • Posta-bulegoetan. Kasu horretan, urrats hauek jarraitu behar dituzu eskaera aurkezteko: 
    • Eraman eskabidea eta beharrezko agiriak gutun-azal ireki batean. 
    • Eraman eskabidearen lehen orriaren kopia bat beteta, eta entregatu eskabidea eta kopia hori bulegoko langileei, zigilua jar dezaten (aurkezpen-eguna, -ordua eta -lekua). 
    • Sartu eskabidea dokumentazioa bidaltzeko gutun-azalean, eta egiaztatu eskabidearen lehendabiziko orriak zigilua duela. 
    • Gorde kopìa zigilatuta aurkezte-frogagiri gisa.  
  • Posta-bulegoetan. ORVE zerbitzuak aukera ematen du Administrazio Publikoarekin izapideak egiteko. Horretarako honako pausu hauek eman behar dituzu:  
    • Eskabidea eta beharrezko dokumentazioa beteta eraman. 
    • Eskaera eta beharrezkoak diren dokumentuak digitalizatzeko eskatu. 
    • Posta-bulegoko langileek ziurtagiri ofizial bat emango dizute, egindako erregistroaren egiaztagiri gisa. 

Informazio gehiago eskuratzeko honako web helbide honetara jo dezakezu:  https://www.correos.es/es/eu/partikularrak/herritarrentzat/administrazio-publikoarekiko-izapideak/orve-zerbitzuak 

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako gainerako tokietan. 

 

Eskabidean markatu duzun jakinarazpen-bidearen arabera: 

  • Telematikoa: jakinarazpen telematikoko kanala aukeratzen baduzu, ezinbestekoa da identifikazio-ziurtagiri elektronikoa izatea. Jakinarazpen administratiboren bat duzunean, posta elektroniko eta/edo SMS bat iritsiko zaizu, eta bertan adieraziko zaizu www.euskadi.eus/familia web helbidean komunikazio berri bat duzula. Ebazpena osorik ikusi ahal izateko, elektronikoki identifikatu eta "Nire karpeta" atalera sartu behar duzu. Abisua jasotzen duzun unetik 10 eguneko epea duzu jakinarazpenera sartzeko. Epe hori igaro ondoren ez bazara sartu eta ez baduzu jakinarazpen hori ireki, uko egin diozula ulertuko dugu. Hortaz, jakinarazpena egindakotzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du.
  • Posta arrunta: jakinarazpenak posta arrunta bidez jasotzea aukeratzen baduzu, jakinarazpen administratiboren bat duzunean jakinarazpenetarako adierazitako helbidera iritsiko zaizu. Jakinarazpen hori posta arruntez jasoko duzu, hartu-agiriarekin.

Oharra: Baliteke jakinarazpenak jasotzeko helbidea eta bizilekua ez izatea helbide bera. 

Zure familia-egoeraren arabera, honako hauek aurkez ditzakezu: 

  • 0-3 eskaera: eskaera hori aurkeztu behar duzu zure semearen edo alabaren 0-3 urteko aldian laguntza jaso ahal izateko. Eskabide bat aurkeztu behar duzu laguntza eragin duen seme edo alaba bakoitzeko. Erditze anizkoitza edo adopzio anizkoitzen kasuan, eskaera bakarra bete behar duzu jaiotzaren edo adopzioaren seme-alaba guztientzat. Eskaera onartzen bada, sortutako espedienteari hilean 200 euroko laguntza emango zaio. 
  •  3-7 eskaera: eskaera hori aurkeztu behar duzu hirugarren seme edo alaba batengatik eta/edo hurrengoengatik, 3-7 urteko aldian. Eskaera bakarra aurkeztu behar duzu laguntza eragiten duen seme-alaba bakoitzeko. Eskaera onartzen bada, sortutako espedienteari hilean 100 euroko laguntza emango zaio.  

Gogoan izan: nahiz eta hirugarren edo hurrengo seme-alabagatik 0-3 eskaera aurkeztu, 3-7 eskaera berri bat aurkeztu beharko duzu zure alabak edo semeak 3 urte betetzen dituenean hileko 100 euroko laguntza jaso dezazun.   

  • DS eskaera (Desgaitasuna/Mendekotasuna):  Eskaera hori aurkezteko, aurretik 0-3 edo 3-7 eskaera bat aurkeztuta izan behar duzu, adopzio aurreko bizikidetzarako jaiotza, adopzio, tutoretza edo harreragatiko hileko laguntzarako eskaera, hain zuzen ere. Beraz, DS eskaerak 0-3 edo 3-7 espediente bati lotuta egongo dira beti.

DS eskaera honako kasu hauetan aurkeztu beharko duzu:

  •  Semeari edo alabari % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edota mendekotasuna aitortu bazaio 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu ostean.  Eskabidean, Hasierakoa laukia hautatu beharko duzu.  
  • Desgaitasunaren/mendekotasunaren berrikuspen-data iritsi bada eta horren ondoren desgaitasunagatiko edo mendekotasunagatiko laguntza kobratzen jarraitzeko baldintzei eusten bazaie. Eskabidean, Desgaitasuna edo mendekotasuna berritzea laukia hautatu beharko duzu.

 Eskaera onartzen bada, hileko laguntzak bikoiztu egingo dira. 

 DS eskaera eskuratu edo aurkezteko honako web helbide honetara jo dezakezu:  https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-tramite/eu/

  

a. 0-3 eskaera 

Eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu laguntza osorik kobratzeko. Epe horren hasiera desberdina da egoeraren arabera: 

  • Jaiotza / Erditze anizkoitzagatiko jaiotza: epea jaiotzaren hurrengo egunean hasiko da.
  • Adopzioa edo tutoretza / Adopzio nazional edo internazional anizkoitza / Tutoretza anizkoitza: epea hasiko da adopzioa, nazionala edo nazioartekoa, edo tutoretza dagokion Erregistro Zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatu eta hurrengo egunean.
  • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza / Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza anizkoitza: administrazio-ebazpen eratzailea jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da epea 

Eskaera 3 hilabeteko epean aurkezten ez baduzu, ezingo duzu laguntza osorik kobratu. Kasu horretan, eskabidea aurkezten duzun hilabetetik aurrera jasoko duzu laguntza. 

Hala ere, salbuespen bat dago 3 hilabeteko epe hori luzatzeko: 

  • Eskaera aurkezteko epea luzatuko da eskubidea sortzen duen semea edo alaba gutxienez 10 egunez ospitaleratu badute hiru hilabeteko hasierako epe horretan. Semeak edo alabak ospitalean eman dituen egun baliokideen arabera luzatuko da epea. Luzapen hori ospitale-txostenaren bidez egiaztatu beharko duzu. 

Eskaera aurkeztu ahal izango duzu zure semeak edo alabak 3 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte. Era berean, adopzioaren, tutoretzaren edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren kasuan inskripzioa edo jakinarazpena egiten denetik 3 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkezteko aukera izango duzu. 

Adibidea: Zure alaba 2024ko apirilaren 13an jaio zen.   

  • Eskabidea 2024ko apirilaren 14tik 2024ko uztailaren 13ra aurkezten baduzu, jaiotzako hilabetetik aurrera kobratuko duzu laguntza..
  • Eskabidea 2024ko uztailaren 14tik aurrera aurkeztuz gero, eskaera egiten duzun hilabetetik aurrera eta alabak 3 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte kobratuko duzu laguntza (adibidearen kasuan, 2027ko martxoaren 31ra arte). 

b. 3-7 eskaera 

Eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu laguntza osorik kobratzeko. Epe horren hasiera desberdina da egoeraren arabera: 

  • Jaiotza: epea semeak edo alabak 3 urte bete eta hurrengo egunean hasiko da.
  • Adopzioa edo tutoretza: epea hasiko da adopzioaren edo tutoretzaren eraketa dagokion Erregistro Zibilaren bulegoan (kontsuletxeetakoak barne) inskribatzen denetik 3 urte bete eta hurrengo egunean.
  • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren ordezkaritza: epea hasiko da eskatzaileari administrazio-ebazpena jakinarazten zaion egunetik 3 urte bete eta hurrengo egunean. 

Eskaera 3 hilabeteko epean aurkezten ez baduzu, ezingo duzu laguntza osorik kobratu. Kasu horretan, eskabidea aurkezten duzun hilabetetik aurrera kobratuko duzu laguntza. 

Eskaera aurkeztu ahal izango duzu zure semeak edo alabak 7 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte. Era berean, adopzioaren, tutoretzaren edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren kasuan inskripzioa edo jakinarazpena egiten denetik 7 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkezteko aukera duzu. 

Adibidea 

Nire hirugarren alaba 2024ko otsailaren 25ean jaio zen. Zer dagokit?

  • 0-3 eskaera aurkeztu dut 2024ko otsailaren 26tik maiatzaren 25era: 

ADINA

HILEKO ZENBATEKOA

NOIZTIK

NOIZ ARTE

0-3 

200€ 

2024ko otsailetik

2027ko urtarrilera arte 

  • 3-7 eskaera 2027ko otsailaren 26tik maiatzaren 25era bitartean aurkeztu dut:

ADINA

HILEKO ZENBATEKOA

NOIZTIK

NOIZ ARTE

3-7 

100€ 

2027ko otsailetik

2031ko urtarrilera arte

0-3 urteko laguntza:  

  • Laguntza jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, zure semea edo alaba jaiotzen den hilabetetik aurrera ordainduko zaizu laguntza, 2 urte eta 11 hilabete betetzen dituen hilabetera arte, biak barne.

  Hau da, laguntza jasotzeko baldintzak aldi osoan betez gero, laguntza 36 hilabetez kobratuko duzu (3 urte x 12 hilabete).  

  • Semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetea ez da ordainduko.
  • Hileroko osoak ordainduko dira beti, inola ere ez egunka hainbanatuta.

 * Adopzioaren, tutoretzaren edo adopzio-aurreko harrerarako zaintzaren delegazioaren kasuan, laguntza 3 urtez ordainduko da gertaera eragilea izan denetik, betiere eskuratzeko baldintzak aldi osoan betez gero.

 3-7 urteko laguntza, hirugarren edo ondorengo seme edo alabagatik: 

  •  3-7 urteko laguntza jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, zure semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetetik 6 urte eta 11 hilabete betetzen dituen hilabetera arte (biak barne) ordainduko zaizu laguntza.

 Hau da, laguntza jasotzeko baldintzak aldi osoan betez gero, laguntza 48 hilabetez kobratuko duzu (4 urte x 12 hilabete).  

  • Semeak edo alabak 7 urte betetzen dituen hilabetea ez da ordainduko. 
  • Hileroko osoak ordainduko dira beti, inola ere ez egunka hainbanatuta. 

*Adopzioaren, tutoretzaren edo adopzio aurreko harrerarako zaintzaren delegazioaren kasuan, laguntza 4 urtez ordainduko da, betiere eskuratzeko baldintzak aldi osoan betez gero. 

Laguntza sortzen duen semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-egoera aitortuta badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira, honako taula honetan ikus dezakezunez:

Adina  

Hileko zenbatekoa

Desgaitasuna/Mendekotasuna

Guztira hilean

0-3 urte

200€ 

200€ 

400€ 

3-7 urte* 

100€ 

100€ 

200€ 

*Hirugarren edo ondorengo seme aedo alaba izanez gero.

Desgaitasunaren edo mendekotasun-egoeraren aitorpena bost urteko epean jakinarazten baduzu, jaiotzatik edo, hala badagokio, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratu zenetik zenbatzen hasita, laguntza eskatu zenetik eman diren zenbatekoen bikoizketa onartuko zaizu. Hori guztia baldin eta eskatzaileak laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu. 

Bost urte horiek igaro ondoren, laguntza ekonomikoa bikoiztu egingo zaizu, hala badagokio, desgaitasunaren edo mendetasunaren aitorpena jakinarazi zenuenetik aurrera.  

Adibidea:   

Nire lehen semea 2023ko abenduan jaioa zen:  

2024ko urtarrilean aurkeztu nuen jaiotzagatiko laguntza-eskaera.  
Hilean 200 euro onartzen zaizkit 2023ko abendutik 2026ko azarora bitarte.   
Ondoren, 2024ko maiatzean, nire semeari % 33ko desgaitasuna egiaztatzen diote; beraz, DS eskaera aurkeztu eta jaiotzagatiko laguntzak bikoiztea eskatu nuen.  

Zein kopuru dagokit?  

  • Aurretik emandako laguntzak bikoiztu egingo dira, hau da, beste 200 euro jasoko ditut aurretik jasotako hileko bakoitzeko (2023ko abendutik 2024ko maiatzera arte). 
  • 2024ko maiatzetik aurrera, eta nire semeak 3 urte bete arte edo desgaitasuna berrikusi arte, lehenagokoa bada: 400 euro jasoko ditut hilean (hileko kuota bikoiztua).

Bi egoera ezberdin daude: 

  • Laguntza eragiten duen semeak edo alabak desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta badu laguntza-eskaera egiteko unean (0-3 edo 3-7), eskaeran adierazi behar duzu dagokion laukitxoa markatuz.
  • Zure semeari edo alabari desgaitasuna 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu ondoren aitortu badiote, DS (Desgaitasun/Mendekotasuna) eskabidea bete beharko duzu, eta telematikoki edo aurrez aurre aurkeztu laguntzaren bikoiztasuna kudeatzeko. 

Kasu horretan, Hasierakoa laukia markatu beharko duzu eskabidean. 

Berrikuspen-data iristean, desgaitasun -edo mendekotasun-egoeragatik laguntza kobratzen jarraitzeko baldintzak mantentzen badira (% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta izatea), DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera berria aurkeztu behar duzu hileko laguntzaren bikoiztasuna kobratzen jarraitzeko. 

Kasu horretan, Desgaitasuna edo mendekotasun berritzea laukitxoa markatu beharko duzu eskabidean. 

Hileko laguntzaz gain, aparteko laguntza jaso dezakezu bi kasu hauetakoren batean bazaude:  

a. Erditze anizkoitza, adopzio nazional anizkoitza, tutoretza anizkoitza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza anizkoitzaren delegazioa. 

Ordainketa bakarreko laguntza da. 

Laguntza horren zenbatekoa erditzean edo adopzioan izandako seme-alaba kopuruaren arabera eta familia-errente estandarizatuaren arabera kalkulatuko da.  

Nola kalkulatuko da?  

Honako formula hau erabiliko da kalkulatzeko:  

2.000 euro x (erditze edo adopzioaren seme-alaba kopurua -1) x familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. 

Enpleguko eta Gizarte Politikako Saila - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)   

Haztapen-faktorea familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da:  

Familia-errenta estandarizatua 

Haztapen-faktorea

Urtean 20.000 €tik beherakoa   

Urtean 20.000 eta 30.000 € artean

1,5 

Urtean 30.000 €tik gora

Adibidea:  

2 seme-alaba izan ditut erditze anizkoitzan, eta laguntza eskatu dut.
Nire familia-errenta estandarizatua 25.000 eurokoa da.
Zer zenbateko dagokit? 2000x1x1,5= 3.000 euro.  

b) Nazioarteko adopzioa 

Ordainketa bakarreko laguntza da.  

Adingabeen nazioarteko adopzio bakun edo anizkoitzak lagunduko dira diruz. 

Laguntza horren zenbatekoa adoptatutako seme-alaba kopuruari eta familia-errenta estandarizatuari erreparatuta kalkulatuko da.  

Nola kalkulatuko da?  

Honako formula hau erabiliko da:  

2.000 euro x (erditze edo adopzioaren seme-alaba kopurua -1) x familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. 

Enpleguko eta Gizarte Politikako Saila - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)   

Haztapen-faktorea familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da: 

Familia-errenta estandarizatua 

Haztapen-faktorea

Urtean 20.000 €tik beherakoa   

Urtean 20.000 eta 30.000 € artean

1,5 

Urtean 30.000 €tik gora

Adibidea:  

Bi alaba adoptatu ditut nazioartean, eta laguntza eskatu dut. 
Nire familia-errenta estandarizatua 35.000 eurokoa da. 
Zer zenbateko dagokit? (2.000+1.500) x1= 3.500 euro.  

 

 

  1. Alde batetik, alaba bakoitzari dagokion hileko laguntza jasoko duzu: 200 euro x3 = 600 euro hilean.
  2. Bestetik, aparteko laguntzari dagokion ordainketa bakarra jasoko duzu: 

Nola kalkulatuko da?   

Honako formula hau erabiliko da kalkulatzeko:  

2.000 euro x (erditze edo adopzioaren seme-alaba kopurua -1) x familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea.  

Adibidea:  

  • Nire familia-errenta estandarizatua 20.000 eurotik beherakoa bada, 8.000 euro jasoko ditut (2.000 x 2 x 2). 
  • Nire familia-errenta estandarizatua 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa bada, 6.000 euro jasoko ditut (2.000 x 2 x 1,5). 
  • Nire familia-errenta estandarizatua 30.000 eurotik gorakoa bada, 4.000 euro jasoko ditut (2.000 x 2 x 1).

 

Ez. 0-3 eskabide bakarra bete behar duzu. Kasu horretan, erditze anizkoitza edo adopzio anizkoitza dela adierazi behar duzu, eta egoera horri dagozkion eskaera-atalak bete.   

Hirugarren seme edo alabaren bat edo ondorengo bategatik izanez gero, 3-7 eskabide bat aurkeztu behar duzu seme edo alaba bakoitzeko.  

Gehienez ere 6 hilabeteko epean jasoko duzu erantzuna, eskaera erregistroan sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta erantzunik jaso ez baduzu, zure eskaera ezetsitzat joko da.  

Zure eskaera onartzen bada, laguntza ordainketa bakar gisa jasoko duzu, eskaera egiten duzun unetik lehenengo ordainketa egin arte dagozkion hileko guztiak barne. Hortik aurrera, hilero jasoko duzu laguntza.  

Eskabidean eman dizkiguzun datuetan edozein aldaketa egonez gero, horren berri eman behar diguzu; esate baterako, familia-unitateko edozein kideren erroldatze-helbidean aldaketak, seme-alaben zaintzan eta jagoletzan aldaketak, banku-kontua aldatzea edo ezereztea, jakinarazpen-kanala aldatzea, identifikazio-zenbakia aldatzea, eskatzailearen edo eragin duen semearen edo alabaren heriotza, etab. 

Aldaketa horien berri emateko, Aldaketen jakinarazpena inprimakia erabili behar duzu, honako web helbide honetan eskura dezakezu: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-tramite/eu/ 

 Aldaketa horiek ez badira jakinarazten, eskatzaileari eska dakioke horien berri emateko. 

Azalpen oharra: familia-unitatea etxebizitzaz aldatzen denean, baldintzen ez betetzea saihesteko, beharrezkoa da errolda-aldaketa egun berean egitea. Hau da, eskatzailearen eta laguntza eragiten duten seme-alaben edo familia-unitateko seme-alaben hurrenkera eta kopururako zenbatzen diren seme-alaben errolda-aldaketek data berean izan behar dute.

  • Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama izatea eta semearen edo alabaren zaintza eta jagoletza izatea. Ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatuaren kasuan, gurasoek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute laguntza eskatuko duen pertsona bietatik nor izango den zehazteko. Akordio-eredua eskabidean dago eskuragarri.
  • Eskabidea aurkezteko unean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea. Gainera, eskaera egin aurreko urtean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edo gehiagotan erroldatuta eta bizitzen egon izana, edo, bestela, bost urte segidan eskaera egin aurreko azken hamar urteetan. Aldian-aldian egiaztatuko da erroldatzearen eta benetako bizilekuaren baldintza betetzen dela.  
  • Laguntza eragiten duen semearekin edo alabarekin erroldatuta egotea, bai eta, hala badagokio, familiaren osaera zehazteko zenbatzen diren seme-alaba guztiekin ere.  Zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuan, seme-alabak erroldatuta egon daitezke beren zaintza eta jagoletza esleituta duten pertsonetako edozeinekin.

 Noiz bete behar ditut baldintzak? 

  •  Laguntzak emateko baldintzak eskabidea aurkezten duzun unean bete beharko dituzu, horretarako ezarritako epeetan egiaztatu, eta laguntza kobratzea dagokion aldi osoan bete beharko dituzu.  

Eskabidean eman dizkiguzun datuetan edozein aldaketa izanez gero, horren berri eman behar diguzu; esate baterako, familia-unitateko edozein kideren erroldatze-helbidean aldaketak, seme-alaben zaintzan eta jagoletzan aldaketak, banku-kontua aldatzea edo ezeztatzea, identifikazio-zenbakia aldatzea, eskatzailearen edo eragin duen semearen edo alabaren heriotza, etab.

 

 

Honako arrazoi hauetakoren batengatik izan daiteke:  

  1. Eskabide-orrian bete beharreko datuak falta dira, adibidez: eskabidea ez dago sinatuta, erantzukizunpeko adierazpenen bat falta da, zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuan gurasoen arteko adostasuna falta da laguntza nork kobratuko duen jakiteko, etab.
  2. Beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasunaren bidez lortu ezin izan diren datuak falta dira.
  • 10 egun baliodun dituzu (ez dira zenbatuko larunbatak, igandeak eta jaiegunak) dokumentazioa aurkezteko, errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.  

 Epe hori igaro eta gero eskatutako dokumentazioa ez baduzu aurkezten, zure eskaera atzera egindakotzat joko da. 

 

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira edozein administrazio publikok antzeko helburu baterako eman edo ezar ditzakeen beste batzuekin.  

Era berean, Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak diru-sarrera gisa zenbatuko dira eskatzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko eta baliabide nahikorik ez duten pertsonen pobreziako eta gizarte-bazterketako arrisku-egoerak arintzeko laguntzetan eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, dagozkien arau erregulatzaileetan aurreikusten den moduan.

Dokumentazioa aldatzen duzunean, lehenbailehen egin behar duzu aldaketa horren jakinarazpena; izan ere, horrek eragotzi egin dezake laguntza zure banku-kontuan jasotzea edo baldintzak betetzen direla egiaztatzea. Hortaz, laguntzaren kautelazko etetea ekar dezake. 

Gogoan izan zure nortasun-datuak ere eguneratu behar dituzula erroldatuta zauden udalerriko udalean eta zure banku-erakundean.   

Nola jakinarazi dezaket?  

"Aldaketen jakinarazpena" egin behar duzu, nortasun-agiri berria adieraziz eta horri buruzko dokumentazio berria erantsiz. Jakinarazpen horretarako, honako aukera hauek dituzu: 

  • Kanal elektroniko/telematikoaren bidez, honako esteka honetara jo dezakezu:  https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-tramite/eu/
  • Aurrez aurre, ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuaren edozein bulegotan; zuzentzen zaizkion administrazio edo erakundearen erregistroan; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan; posta-bulegoetan; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako gainerako lekuetan.

 Kasuaren arabera, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:

  •  Nortasun agiri berria pasaportea bada, pasaporte berriaren fotokopia aurkeztu beharko duzu. Horrekin batera, zure bankuak emandako banku-kontuaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko duzu; bertan, pasaporte-zenbaki berria jaso behar da.
  •  Nortasun-agiri berria AIZ bada eta, gainera, AIT (atzerriko identifikazio-txartela) dokumentua badu, zenbakia adierazi behar duzu.
  •  Komenigarria da familia-erroldatzearen ziurtagiri eguneratua aurkeztea; bertan jaso behar da nortasun-agiriaren zenbaki berria. 

Europako Erkidegoko edozein estatu kidetako nazionalitatea baduzu, honako hau hartu behar duzu kontuan:   

  • Europako herritarrei ematen dieten AIZek ez du AITrik, ez eta iraungitze-data ere; beraz, AIZarekin batera, jatorrizko herrialdeko nortasun-agiri nazionala edo herrialde horrek emandako pasaportea aurkeztu behar duzu beti. Dokumentu biek indarrean egon behar dute. 

Laguntza kobratzen ari bazara eta laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzaren bat aldatzen baduzu, berehala jakinarazi behar duzu aldaketa.  

  1. Baldintzak ez direla bete egiaztatzen bada, laguntza jasotzeko eskubidea galduko duzu, hori gertatu zen hilaren lehenengo egunetik. Berriz laguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzen badituzu, edota beste gurasoak betetzen baditu, beste laguntza-eskabide bat aurkez dezakezu. Laguntza emateko ebazpenak laguntza aitortuko du eskaera aurkezten den hilaren lehen egunetik aurrera. 
  1. Ordainketa bakarreko aparteko laguntzen kasuan (erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko eta nazioarteko adopzioagatiko aparteko laguntza), laguntza ordaindu aurretik baldintzaren bat betetzeari uzten badiozu, ez duzu laguntza hori jasotzeko eskubiderik izango.

Kautelaz eten zaizu laguntza, antzeman baita baldintzaren bat betetzeari utzi diozula edo ezin izan delako egiaztatu betetzen jarraitzen duzula. 

Ez baduzu laguntza kobratzen jarraitu nahi, berariazko alegazio bat egin behar duzu idatziz, laguntzari uko eginez. Horrek esan nahi du ezin izango duzula laguntza berriz eskatu. 

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo joan bazara, errolda-ziurtagiri bat aurkeztu beharko duzu, helbide berriaren alta jasotzen duena (EAEtik kanpo), edota Euskal Autonomia Erkidegoko baja-data jasotzen duen errolda-ziurtagiria.

Bai. 

Zurekin erroldatuta egon zein beste gurasoarekin erroldatuta egon, laguntza eskatu ahal izango duzu, betiere beste gurasoak adostasuna ematen badu.

Kasuaren arabera, dokumentazio desberdina aurkeztu beharko duzu:

  1. Zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuan, laguntza eragiten duen seme edo alaba bada, eta eskatzailearekin erroldatuta badago, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Zaintza eta jagoletza partekatua esleitzen duen epai judiziala.
  • Laguntzaren eskatzailea bietatik nor izango den adierazten duen berariazko akordio sinatua. (III. eranskina 0-3 eskaeretan eta II. Eranskina 3-7 eskaeretan).   
  1. Laguntza eragiten duen semea edo alaba eskatzailearekin erroldatuta ez badago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: 
  • Zaintza eta jagoletza partekatua esleitzen duen epai judiziala.
  • Laguntzaren eskatzailea bietatik nor izango den adierazten duen berariazko akordio sinatua. (III. eranskina 0-3 eskaeretan eta II. eranskina 3-7 eskaeretan).
  • Zaintza partekatuko seme-alaben errolda kontsultatzeko baimena, beste gurasoak sinatua. (IV. eranskina 0-3 eskaeretan eta III. eranskina 3-7 eskaeretan).  
  1. Seme-alabak ez badu laguntza eragiten, baina familia-unitateko seme-alaben kopurua zehazteko zenbatzen bada, eta, gainera, eskatzailearekin erroldatuta badago:
  • Zaintza eta jagoletza partekatua esleitzen duen epai judiziala.
  • Laguntzaren eskatzailea bietatik nor izango den adierazten duen berariazko akordio sinatua. (III. eranskina 0-3 eskaeretan eta II. Eranskina 3-7 eskaeretan).   
  1. Seme-alabak ez badu laguntza eragiten, baina familia-unitateko seme-alaben kopurua zehazteko zenbatzen bada, eta eskatzailearekin erroldatuta ez egoteaz gain, 18 urtetik beherakoa bada:
  • Zaintza eta jagoletza partekatua esleitzen duen epai judiziala.
  • Laguntzaren eskatzailea bietatik nor izango den adierazten duen berariazko akordio sinatua. (III. eranskina 0-3 eskaeretan eta II. eranskina 3-7 eskaeretan).
  • Zaintza partekatuko seme-alaben errolda kontsultatzeko baimena, beste gurasoak sinatua. (IV. eranskina 0-3 eskaeretan eta III. eranskina 3-7 eskaeretan). 

OHARRA (ZAINTZA ETA JAGOLETZA ESKLUSIBOA):   

Bi gurasoetako bati epai bidez emandako zaintza esklusiboaren kasuan, semearen edo alabaren zaintza eta jagoletza esklusiboa duenak bakarrik eska dezake laguntza.  

Bestalde, guraso bati bakarrik esleitutako zaintza eta jagoletza aldi baterakoa bada, aldi baterako zaintza eta jagoletza duen gurasoa izango da laguntzaren onuraduna. Zaintza eta jagoletza aldia amaitzen denean, eta zaintza eta jagoletza partekatua izatera pasatuz gero, beharrezkoa da horren berri ematea, eta laguntzaren eskatzailea bietatik nor izango den adierazten duen berariazko akordio sinatua aurkeztea.(III. eranskina 0-3 eskaeretan eta II. eranskina 3-7 eskaeretan).

Zure semea edo alaba ez badago eskatzailearekin batera erroldatuta, adin-nagusitasuna betetzean, ez da kontutan hartuko familia-unitateko seme-alaben kopurua eta hurrenkera zehazteko.   

18 eta 25 urte bitarteko seme-alabak eskatzailearen familia-unitatearen parte izateko, eskatzailearekin batera erroldatuta egon behar dute eta ekonomikoki haren edo haren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen mende egon behar dute. Baldintzak betetzen badira, eskatzaileak alderdi horri dagokion atala bete beharko du eskabide-orrian aurki daitekeen erantzukizunpeko adierazpenean.  

Egoera hori 3-7 eskaera baten laguntza kobratzeko aldian gertatuz gero, eten egingo da laguntzaren kobrantza, betiere adinez nagusia den semea edo alaba laguntza kobratzen jarraitzeko erabakigarria bada.   

Adibidez, hiru alaba dituen familia baten kasuan, lehen alabak adin-nagusitasuna lortzen badu laguntza kobratzeko aldian eta ez badago eskatzailearekin erroldatuta, familia bi alabaz osatuta egotera pasatuko litzateke, eta laguntza jasotzen jarraitzeko eskubidea galduko luke.

Honako baldintza hauek betetzen badira, bai: semea edo alaba eskatzailearekin batera erroldatuta egotea, bertan benetako bizilekua izatea, 25 urtetik beherakoa izatea eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik ez izatea. Horiek guztiak betez gero, eskatzaileak alderdi horri dagokion atala bete beharko du eskabide-orrian aurki daitekeen erantzukizunpeko adierazpenean.  

Gainera, adin-nagusitasuna laguntza kobratzeko aldian gertatzen bada, beharrezkoa da aldaketen jakinarazpena aurkeztea eta alderdi horri dagokion laukia honako dokumentu honetan markatzea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/seme-alabak-dituzten-familientzako-hileko-laguntzak/web01-tramite/eu/ 

Dokumentu hori modu elektronikoan/telematikoan nahiz aurrez aurre aurkez daiteke. 

*GARRANTZITSUA*   

Seme-alabak 25 urte betetzen dituenean, eta 3-7 laguntza jasotzeko familia-unitateko kopuruan erabakigarria bada, eskatzaileak laguntza kobratzen jarraitzeko eskubidea galduko du.

 Adibidea:  3 alabaz osatutako familia-unitatea daukat, lehenengoak 24 urte ditu, bigarrenak 16 eta hirugarrenak 5. Guztiak daude nirekin batera erroldatuta, eta benetako bizilekua dute nirekin. Laguntza kobratzeko aldian, nire lehen alabak 25 urte betetzen ditu; beraz, familia-unitateko kopuruan eta hurrenkeran ez litzateke kontutan hartuko, eta nire familia-unitatea gainontzeko bi alabek osatuko lukete.

  

Bai.   

Dokumentazioa eskatu ahal izango zaio, nahiz eta ordainketak amaituta egon, baldin eta horiek amaitu aurretik ez-betetzeren bat gertatu dela susmatzen bada.  

Adibidea: Eskatzaileak ordainketa guztiak jasotzeari utzi zion 2024ko otsailean, baina ikuskapen-fasean ikusi da 2024ko urtarrilaren 9an laguntzaren xede den alabari baja eman zitzaiola adierazitako familia-etxebizitzaren erroldan. Eskatzaileari "ustezko ez-betetze" hori justifikatzeko eskatuko zaio; izan ere, ez-betetzearen ondoren jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatzea posiblea da.  

Bai. Hilekoen kobrantza amaitu aurretik ez-betetzeren bat gertatu bada, bidegabeki jasotakoa itzultzeko eska dakizuke.

Behin hileko laguntza jasotzen ari zarela, antzematen bada ez betetze bat dagoela eta/edo baldintzak betetzen jarraitzen dituzula ezin bada egiaztatu, honako egoera hauetako batean egon zaitezke: 

  • Errekerimendu bat jaso dut: 

 Arrazoiak: 

  • Banku-akats edo -blokeoren bat antzeman da aurkeztutako kontu-zenbakiarekin (nortasun-agiria aldatzearen ondorioz, adibidez), eta zuzentzeko eskatu da, ordainketekin arazorik ez izateko.

  10 egun baliodun ditut (ez dira kontuan hartuko larunbatak, igandeak eta jaiegunak) jakinarazpenari erantzuteko edo errekerimenduari dokumentazioa aurkezteko. 

Errekerimenduari dokumentaziorik aurkezten ez badiot, nire espedientea kautelaz etengo da.  

  • Kautelazko etendura jaso dut

Baldintzaren bat ez dela betetzen antzeman da eta laguntzaren ordainketak behin-behinean eten dira.  

 Arrazoiak: 

  1. Familia-helbide gisa adierazitako etxebitzaren erroldan bajaren bat antzeman da.
  2. Laguntzaren eskatzaileak laguntza eragiten duen semearekin edo alabarekin edo familia-unitatearen seme-alaben kopurua zehazteko kontuan hartutako seme-alabekin erroldatuta egoteari utzi dio. Kasu hauetan: 
  • Antzeman da eskatzailearen baja eskaeran adierazitako helbidearen erroldan. Laguntza eragiten duten seme-alabak etxebizitzan erroldatuta daude oraindik.
  • Laguntza eragiten duten alabek edo semeek eskaeran adierazitako etxebizitzako erroldan baja eman dute. Laguntza eskatzen duen pertsonak erroldatuta jarraitzen du. 

Azalpen oharra: familia-unitatea etxebizitzaz aldatzen denean, baldintzen ez betetzea saihesteko, beharrezkoa da errolda-aldaketa egun berean egitea. Hau da, eskatzailearen eta laguntza eragiten duten seme-alaben edo familia-unitateko seme-alaben hurrenkera eta kopururako zenbatzen diren seme-alaben errolda-aldaketek data berean izan behar dute.  

15 egun baliodun ditut (ez dira kontuan hartuko larunbatak, igandeak eta jaiegunak), jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dudana aurkezteko eta alegatzeko.   

Aurkeztutako dokumentazioak baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen badu, laguntza berrabiarazteko ebazpena jasoko duzu ordainketak eten zitzaizkizun egunetik bertatik, eta atzeratutako hileko guztiak kobratzeko eskubidea aitortuko zaizu. 

Jasotako kautelazko eteteari ez badiozu dokumentaziorik aurkezten edo dokumentazioak ez-betetzea ez badu zuzentzen, zure espedientea azkentze-egoerara igaroko da. 

  • Azkentzea jaso dut: 

Kautelazko etetearen ostean, zure espedientea azkendu egingo da; beraz,  laguntza kobratzeko eskubidea galduko duzu.  

Arrazoiak:  

  1. Eskatzaileak eta/edo familiak bizilekua aldatu du EAEtik kanpoko beste udalerri batera.
  2. Ez dituzu kautelazko etetearen arrazoiak zuzendu. 

Noiztik utziko diot laguntza kobratzeari? 

Ez-betetzea gertatu den hilaren lehen egunetik galduko duzu laguntza kobratzeko eskubidea. 

Adibidea: 

Apirilaren 22an Burgosen erroldatu nintzen (apirilean ez nuke laguntza jasoko, hau da, nire espedientearen azkentze-data apirilaren 1a izango da). 

  1. Ez zegozkidan hilabete batzuk kobratu ditut, zer gertatuko da? 

Bidegabeki jasotakoa itzultzeko eskatuko zaizu, eta hilabete horiek itzultzeko prozedura hasiko da. Hilabete bat daukat, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, azkentzearen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jartzeko.   

  • Hilabete honetan ez dut laguntza kobratu eta ez dut horri buruzko jakinarazpenik jaso. Zer gertatu da?

 Arrazoiak: 

  • Zure banku-kontua ezeztatu duzu edo blokeatuta dago. 
  • Antzeman da zorren bat duzula ordaintzeke "administrazioren batekin, erakunde publikoren batekin, etab." Kasu horretan, sistemak geldiarazi egingo du laguntzaren hileko kobrantza. Normalean, Eusko Jaurlaritzarekiko zorrak izan ohi dira (trafiko-isunak, DSBEren bidegabeko ordainketak, etxebizitzarako dirulaguntzak, etab.), baina gerta daiteke, halaber, beste administrazio edo epaitegi batzuek zorrak/enbargoak daudela jakinaraztea eta laguntzen zenbatekoa beren kontuetan sartzeko eskatzea. Kasu horretan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailarekin harremanetan jarriko da, eta hark jakinaraziko dizu laguntza normaltasunez ordaintzen jarrai daitekeen edo, aitzitik, laguntzaren zenbateko osoa edo zati bat zorra konpentsatzeko erabiliko den. Azken hori gertatuz gero, Ekonomia eta Ogasun Sailak konpentsazioa egingo du, eta Finantza Politikako Zuzendaritzak horren inguruko ebazpena emango du, ebazpen hori jakinarazi egingo zaizu.
  • Jakinarazpen telematikoa baduzu: ziurtatu zure karpeta elektronikoa berrikusten duzula. Bertan ordainketa-etenduraren jakinarazpena aurkituko duzu, eta, ebazpenean, ez-betetzearen nondik-norakoak azalduko dira.
  • Posta bidezko jakinarazpena baduzu: laguntza-eskabidean adierazitako helbidera bidaliko zaizu jakinarazpena. (Gogoratu oso garrantzitsua dela helbide-aldaketak jakinaraztea). Eskaeran sakeleko telefono zenbaki bat eta/edo jakinarazpenetarako helbide elektroniko bat ere adierazi bazenuen, abisu bat iritsiko zaizu bertara; hotraz, komunikazio bat duzula jakin dezakezu. Horrela, Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke eta zer gertatzen den azalduko dizute. Posta bidezko jakinarazpenen kasuan, jakinarazitako edukia (errekerimendua, ebazpena, etab.) ez da Nire Karpetara igotzen aurrez aurre jakinarazten zaizun momentura arte.  

Azalpen-oharra: jakinarazpenetarako helbidea eguneratu ez baduzu eta zure posta bidezko jakinarazpena ez baduzu Correos-en bidez jaso, BOEn argitaratuko da. Gertaera horren hurrengo egunetik aurrera, 10 egun baliodun izango dituzu eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Azken aldaketako data: