Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Familia ugariaren txartel digitala

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak herritarrei zuzendutako zerbitzu berria abian jarri du, teknologia berrietara egokitzeko lanarekin jarraitzeko: familia ugariaren txartela formatu digitalean.

Zer da?

Gaur egungo plastikozko txartelaren bertsio digitala da. Familia ugarietako kideek beren mugikorrean kide gisa identifikatzeko euskarri bat da.  

Txartel fisikoa eta txartel digitalak osagarriak izango dira.

Nork eskura dezake familia ugariaren txartel digitala?

  • NAN edo AIZ duten familia ugariko kideak.
  • Familia ugariko titularrek mugikorrean deskargatu ahal izango dituzte 5 urtetik gorako eta 18 urtetik beherako seme-alaben txartel digitalak.
  • 18 urtetik gorako seme- alabek beren mugikorrean deskargatu beharko dute txartel digitala.

Nola eskuratu TXARTEL DIGITALA?

 Txartel digitala lortu ahal izateko ezinbestekoa da ziurtagiri digital bat izatea (BakQ edo antzekoa).

Interesa duten pertsonek identifikazio digitala (BakQ) zuzenean eskuratu ahal izango dute aplikazio mugikorretik edo  honako leku hauetako edozeinetan eskatu ahal izango dute (BakQ eskabide puntuak):

Pertsonak ziurtagiri digitala duenean, Eusko Jaurlaritzaren “NIK” aplikazioa deskargatu beharko du AppStore eta PlayStore bidez.

Deskargatu “NIK” APP-a mugikorrean, AppStore - ren eta PlayStore - ren bidez:

 Gorabeheraren bat?

Gorabeherarik baduzu, Erabiltzaleei Arreta emateko Zentroarekin jar zaitezke harremanetan, honako telefono-zenbaki honen bidez: 945 016 838

Txartel digitala berritzea

Familia ugariaren titulua berritu ondoren, txartel digital berria deskargatu ahal izango da

Azken aldaketako data: