Ezagutu I+G+B estrategiaren plangintza-arloa
Ikerketa eta berrikuntzako jarduerak bultzatzea EAEko osasun-sistema publikoan Osasun Sailaren lehentasunetariko bat da. I+G+b jarduerek pertsonen osasuna hobetzen laguntzen dute, osasun-sistema eraldatzen eta hobetzen, eta, beste agente eta enpresa batzuekin batera, balioa sortzen eta inguruneko garapen sozioekonomikoa bultzatzen.
Osasun arloan I+G+b egituratu eta lagundu ondoren, orientazio estrategikoarekin eman beharreko jauzi kualitatiboa emango da jarduera horiek guztiak ahalik eta eragin handiena izan dezaten gizartearen mesedetan.