Arautegia

Inprimatu

222/2014 DEKRETUA, abenduaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5240
  • Xedapen-zk.: 222
  • Xedapen-data: 2014/12/02
  • Argitaratze-data: 2014/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

    2014ko azaroaren 11n, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak bidalitako komunikazioa jaso zen, eta, komunikazio horretan, haren Batzorde Betearazlearen erabaki honen berri ematen zen: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluan aipatutako konfederazioa ordezkatzen duten pertsonetako bat aldatzea; beraz, beharrezkoa da pertsona hori kargutik kentzea eta beste pertsona bat izendatzea.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko abenduaren 2an egindako bileran aztertu eta onetsi ondoren, honako hau

Bokala-Titularra:

Nuria López de Guereñu Ansola andrea, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak izendatua.

Bokala-Titularra:

Eduardo Aréchaga Cilleruelo jauna, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak proposatuta.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.