Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoaren lanpostua. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. 481/2024 Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzea prozedurari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiak 481/2024 Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzea prozeduran administrazio-espedientea eskatzen du.

Errekurtsoa izangai batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko abenduaren 15eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen IVAPeko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Aurkaratutako aginduaren bidez, ezetsi egin zen izangaiaren eskaera, haren esperientzia merezimendu gisa kontuan hartzeari buruzkoa.

Ebazpena (PDF, 211 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, honako hau xedatzen duena: Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzea 481/2024 prozedurari dagokiona eta interesdunak epatzea.