Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila

Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateak.UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia

 Aurkezpena

UNIBASQ - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (leiho berri batean irekitzen da) otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 legearen bidez sortu zen. 2012an ekainaren 28ko 13/2012 LEGEA, UNIBASQ - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarena garatzen da. Lege horrek, besteak beste, Agentziaren helburu eta funtzioak zehazten ditu. Haren estatutuak apirilaren 16ko 204/2013 dekretuaren bidez onartuak izan dira.

UNIBASQ - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari (leiho berri batean irekitzen da) dagozkio:

• Euskal unibertsitate-sistemako erakundeen kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea, dela eskaintzen dituzten programa eta zerbitzuei dagokienez, dela erakunde horien kudeaketari dagokionez

• Unibertsitateek beren kalitatea ebaluatzeko dituzten sistema eta prozedurak ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea

• Urtero aztertzea gizarte-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateekin izenpetutako programa-kontratuak

• Txostenak egitea unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzeari buruz. Txosten horiek unibertsitateei, gizarte-eragileei edo gizarteari zuzenduak izan ahalko dira, eta agintariek hala eskatuta edo Agentziaren beraren ekimenez egingo ditu

• Ikerkuntza-jardueren nondik norakoak aztertzea

• Ebaluatze-, ziurtatze- eta egiaztatze-ereduak hobetu eta berriztatzeko azterlanak egitea

• Ebaluazioaren alde egitea, bai eta kalitate-irizpideak nazioarteko zein Europako esparruekin alderatzearen alde ere

• Hezkuntza-administrazioa, unibertsitateak eta gainerako erakundeak beren eginkizunen eremuan aholkatzea

• Ikasketa-planak aztertu eta horien kalitatea egiaztatzea ondoren onartzeko, urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoan, eliza katolikoaren unibertsitateei buruz adierazitakoa kontuan izanda. Indarrean dauden legeetan aurreikusitako tituluak ezarri ondoren, urteroko jarraipen-txostenak eta titulu horiek aztertzea, emandako egiaztapena berritzeko edota aldaketak proposatzeko

• Unibertsitateek eta goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeek (gizarte-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenek) eskaintzen dituzten titulu ofizial eta berezkoak eskuratzeko ikasketen kalitatea ebaluatu eta egiaztatzea, baita goi-mailako unibertsitate-hezkuntzako atzerriko tituluak eskuratzeko ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeena ere

• Irakaskuntzen egiaztapena egitea, kalitatearen europar esparrua kontuan izanda

• Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 34. artikuluan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat aurreikusten dituen ordainsari osagarriak eman ahal izateko, irakaskuntzako, ikerketako zein kudeaketako merezimenduak ebaluatzea

• Irakasleen merezimenduak ebaluatzeko txostenak egitea (Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legean, otsailaren 25ekoan, zein lege hori garatzen duten araudian aurreikusitakoak) unibertsitate publikoak irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko

• Irakasle bakoitzak –funtzionarioak zein kontratupekoak– arlo hauetan egin dituen merezimenduak balioestea: euskara unibertsitateko jarduera guztietan benetan sartzeari begira egindako jardueretan, eta, bereziki, irakaskuntzako, zientzia gizartera zabaltzeko eta ikerketa-jarduera gizartera hedatzeko materialen zein espezializatutako glosarioen prestaketa eta kudeaketan

• Unibertsitate pribatuetan eta irakaskuntza bereziak ematen dituzten goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeetan irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa-lana ebaluatzea

• Ikertzaile iraunkorren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera aldian-aldian ebaluatzea

• Unibertsitateen ardura duen Eusko Jaurlaritzako Sailak eta unibertsitateek agindutako zereginak

• Bere jardute-eremuarekin zerikusia duelako esleitutako beste edozein eginkizun

2012an ekainaren 28ko 13/2012 LEGEAK, bere 6 artikuluan ezarri duenaren arabera, honako hauek dira Agentziaren gobernu-organoak:

  • Gobernu Kontseilua.
  • Zuzendaria.

 Organo teknikoak

  • Aholku Batzordea.
  • Ebaluazio Batzordeak.

Aholku Batzordea organo teknikoa da, eta bere eginkizuna agentziaren jardueren kalitatea eta sinesgarritasuna bermatzea da eta Ebaluazio-batzordeak organo zientifiko-teknikoak dira, eta horien bidez garatzen ditu agentziak ebaluazio-, egiaztatze- eta ziurtatze-prozesuak.