Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Bioekonomiaren Euskal Aliantza

Eusko Jaurlaritzak, enpresa talde batekin elkarlanean, Bioekonomiaren Euskal Aliantza (BEA) sortzea bultzatu du, eta ekonomia izaera biologikoko baliabideen erabileran oinarritutako eredu batera dibertsifikatzeko dauden premiei erantzuteko jaio da.

Aliantza, hasteko, zabalik dago bioekonomiako proiektuak garatzen edo merkatuan dituzten eta Europan gero eta zabalduago dagoen eta Euskadiko dibertsifikazio ekonomikoan ahalmen nabarmena duen eredu ekonomiko hau ikusarazten aktiboki parte hartu  eta lagundu nahi duten enpresa eta agente guztientzat.

Aliantza honetako kide izan nahi baduzu edo haren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez:

bioekonomia-alianza@hazi.eus

HELBURUA

BEAren helburua izango da enpresako agenteen sare bat sortzea, baliabide biologikoetan oinarritutako produktuak sortzeko eredu ekonomiko hau indartzen laguntzeko eta erakunde, zentro teknologiko eta enpresen artean lankidetza egituratua ezartzeko, ekoizteko eta ekonomia sortzeko modu honi hazten laguntzeko.

KIDEAK

Bioekonomiaren Euskal Aliantza jaiotzen denean badu jada beren ekoizpen sistemetan aplikatuta edo merkaturatze fasean kasu arrakastatsuak dituzten 20 enpresen talde bat.

BEA eratzen duten enpresak oso askotariko sektoreetatik datoz, adibideez, ibilgailu-industria, energia, eraikuntza, ehungintzaren industria eta kosmetika, besteak beste. Hauek dira: Baskegur, Glefaran, Biotermiak, Cikautxo, Egoin, Maier, Papresa, SkunfunkLana eta SmufitKappa.

Hasieran enpresa horiek hor egotea babesten duten bioekonomia-proiektuak zur-baliabidean oinarritzen dira nagusiki, nahiz eta kasu batzuetan beste bio baliabide mota batean oinarritzen diren produktuak dituzten, adibidez, mahats-pipita.

Enpresa hauetaz gain, EVE, SPRI, HAZI eta NEIKER erakunde publikoak Aliantza honen kideak dira, European Forest Institute (EFI)-ren bermarekin.

KONPROMISOAK

  • BEA bioekonomiaranzko trantsiziora bultzatuko duen agentea izango da, bioekonomia izanik baliabide biologikoetan oinarritutako ekoizpen eredua eta produktu berritzaileen sortzailea.
  • BEA partaidetza publiko pribatura irekita egongo da, eta aholkularitza batzorde bat edukiko du Euskadiko bioekonomiaren bide orriaren gidari lanetan.
  • BEA osatzen duten erakunde, enpresa eta entitateek bioekonomia bultzatzen eta sortzen lagunduko dute, eredu ekonomiko horren inguruan jarduera ekonomikoa eta enpresa jarduera handiagoa izatea lortzeko.
  • BEAk bilatzen duen bioekonomiaren garapenerako, funtsezkoa da ahalmen zientifiko eta teknologikoak eta prestakuntza espezifikoa bultzatzea eta bideratzea.
  • Bioekonomiaren bide orriaren garapenean, BEAk ikerketa, berrikuntza eta ezagutza aurreratua sortzea bultzatuko du, ahalmen zientifiko eta teknologikoak indartzeko, horren bidez merkatuan potentziala edukiko duten proiektuak bultzatzeko, nazioartean frogatutako irtenbideak bereganatzeko eta Euskadin benetako aukerak eskalatzen eta ikusarazten lagunduko duten izaera publiko-pribatuko azpiegiturak garatzeko.
  • BEA nazioartean jarduteko bokazio garbiarekin jaio da,  eta Euskadin bioekonomiaren aldeko estrategia hobetzeko ideiak eman ditzaketen erreferentziako joerak eta kasu arrakastatsuak aztertzeko eta ezagutzeko zaintza aktiboa egiteko asmo garbiarekin ere bai. 
  • BEAk, halaber, nazioarteko sare bat sortzeko lanetan lagunduko du, izaera berritzailea duten proiektu estrategikoetan parte hartzeko.
  • BEA agente aktiboa izango da dibulgazio eta sentsibilizazio ekintzak bultzatzen, eredu honen garrantzia erakusteko, ereduak sortarazten dituen aukeretan sakontzeko eta enpresa ehunak lortutako emaitza berriak ezagutarazteko.   

Azken aldaketako data: