Bioekonomia Euskadin
Etengabeko kontsumoak eta hazkunde ekonomikoak, aurreikusitako gorakada demografikoarekin batera, baliabide naturalak agortuko direla eta hondakinen krisi handia etorriko dela iragartzen digute. Gainera, gure biodibertsibitatearen galera larriagotu egingo da klima aldaketaren ondorioen eraginez.
Gertakari horien jakitun, Eusko Jaurlaritzak, efizientzia energetikoarekin, berriztagarrien sustapenarekin edo mugikortasun iraunkorraren bultzadarekin lotura duen garapen jasangarria laguntzen duten neurriak hartzen jarraitzeaz gain beharrezkotzat jo du Bioekonomiari lotutako jarduera eremu bat areagotzea, Euskadiko enpresetarako eta ekonomiarako aukera interesgarriak irekitzeko.
Euskadin, egurra da eraldaketarako eta bioekonomia sortzeko baliabide naturalik zabalduena eta erabiliena. Gure baso azalera %55ekoa da, Europan batez beste dagoena (%40) baino askoz gehiago.
Dena dela, gaur egun bioekonomiatzat jo daitezkeen sektoreak eta datozen urteetan "biologiko bihurtu" eta bioekonomiarantz jo dezaketenak identifikatzea da alternatiba ekonomiko honek Euskadin egun duen balioa eta ahalmena kalkulatzeko lehen urratsa.
Egungo errealitatea eraldatuta Euskadi lehiakorragoa eta iraunkorragoa izatea lortuko dugu, bai eta mundura irekiago egotea ere, kanpoko ikuspegiak barneratuta eta gure garapenak beste toki batzuetara eramanda.
Eraldaketa horri heltzeko, beharrezkoak izango da talentuan, ikerketan eta berrikuntzan inbertsioak egitea. Apustu sendoa, lankidetza publiko-pribatuan oinarritua, agente eta enpresa teknologiko eta sektorialekin sarean lan eginez garatuko dena.
Azken aldaketako data: