Etxebizitzako Irisgarritasunaren Zigilua
Irisgarritasun-zigilurako esteka
EAEko etxebizitzen irisgarritasun-baldintzak neurtzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duen tresna bat da, hiru azterketa-eremutan multzokatzen diren adierazle multzo batetik abiatuta:
- Etxebizitza kokatuta dagoen hiri-ingurunea
- Eraikinaren barneko komunikazio-espazioak
- Etxebizitzaren barrualdea.
Irisgarritasun Zigilu honen bidez, irisgarritasun unibertsaleko erreferentziazko balio batzuk ikusarazi nahi dira, hainbat eragilerentzat baliagarriak izango direnak,
- Etxebizitzen jabeei, alokairu- edo salerosketa-prozesuetan informazio objektiboa emateko orduan, edo irisgarritasun fisikoaren, sentsorialaren edo kognitiboaren eremuetan hobekuntza-jarduketak planteatzeko orduan.
- Profesionalei, higiezinetan bezeroei proposa diezazkieketen jarduketak planifikatzeko metodo gisa, haien irisgarritasun-baldintzak hobetzeko garaian, baita indarrean dagoen araudia betetzen dela agerian uzteko ere.
- Administrazio publikoei, laguntza jasoko duten jarduketak ebaluatzeko orduan mekanismo objektibo gisa, kontratazio publikoetan gutxieneko baldintzak sartzeko, diagnostikoak egiteko, eraikinen ikuskapen teknikoetan emandako informazioaren zati gisa, etab.
- Gizarteari, oro har, gure inguruneen eta eraikinen egoera zehatz-mehatz ezagutu ahal izateko, metodologia beste eremu edo zerbitzu batzuetara hedatu ahal izateko abiapuntua izan dadin, irisgarritasuna adierazle neurgarria eta ebaluagarria bihurtuz.
Tresna hori hedatzeak esan nahi du bat egin behar dela Euskadiko Irisgarritasun Estrategiarekin, informazio erreala eta uniformea eman nahi baitu irisgarritasuna errazago kudeatu eta ikusarazteko, zehazki etxebizitzaren eta haren ingurune hurbilenaren eremuan.
Azken aldaketako data: