Lehendakaritza

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza.

  1. Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera:
    1. Gobernu Kontseiluaren lanak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean sortzen diren batzorde delegatuen lanak antolatzea.
    2. Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartutako konpromisoak zenbateraino betetzen diren zaintzea, sailekin lankidetzan.
    3. Lehendakariari Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanetan laguntzea, Jaurlaritza Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen aurrean ordezkatuz, hala dagokionean.
    4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kudeatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen, elkarteen, sozietate zibilen eta elkargo profesionalen arloan legez esleitutako eginkizunak betetzea.
    6. Toki-administrazioaren arloko jardunak ikuskatu eta aztertzea.
    7. Gobernu irekiko politikak bultzatzea; besteak beste, gardentasuna eta herritarrek gai publikoetan parte hartzea.
    8. Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.
    9. Euskal Autonomia Erkidegoko gobernantza publikoaren eredua diseinatzea, Jaurlaritzaren politika publikoak definitzeko, koordinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko orduan.
    10. Berrikuntza publikoa eta Administrazioaren antolamenduaren modernizazioa eta berritzea bultzatu, zuzendu eta garatzea.
  2. Honako zuzendaritza hauek daude Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzaren mende:
    1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
    2. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.
    3. Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Xabier Iñigo Ochandiano Martinez
(2024/08/03 - ) Erakunde Harremanetarako sailburuordea
Jon Urbina García de Vicuña
(2024/06/27 - 2024/08/02) Erakunde Harremanetarako sailburuordea