Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza
- Titularra: Alfonso Gurpegui Ruiz
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomia, Lana eta Enplegua
ORGANIGRAMA
Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza | Alfonso Gurpegui Ruiz | |
Enplegu Zuzendaritza | Maria Aranzazu Martinez Tobalina | |
Inklusio Zuzendaritza | Sara Buesa Rodriguez |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
15. artikulua.– Enplegu eta Inklusio Sailburuordetza.
Enplegu eta Inklusio Sailburuordetzak, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren zuzendaritzapean, honako arlo hauetan sailari esleitutako egitekoak beteko ditu: enplegu-politika, enplegurako prestakuntza eta Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema. Sailburuordeak honako egiteko hauek izango ditu, 4. artikuluan esleitzen zaizkionez gainera:
- Erakundeen arteko elkarrizketa sustatzea, Euskadiko enplegu-politika publikoak koordinatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoen plangintza sektorial eta estrategikoak enpleguan duen eragina aztertzeko.
- Enplegu-politikaren eta ekonomia-, hezkuntza- eta inklusio-politiken koordinazioa indartzea.
- Enplegu-politika publikoen tokiko dimentsioa babestea.
- Euskadiko enplegu-politika publikoen, Enpleguaren Euskal Estrategiaren eta Euskadiko hiru urteko enplegu-planaren gidalerro estrategikoak lantzeko lanak bultzatu eta koordinatzea.
- Enplegu-politika publikoen gobernantzaren alorreko elkarrizketa, negoziazioa eta kontzertazioa bultzatzea gizarte-eragileekin, eta eragile ezberdinen parte-hartzea sustatzea politika horietan.
- Erakundeen arteko lankidetza sustatu eta garatzea enplegu-zerbitzuak emateko, eta Euskal Enplegu Sarea indartzea.
- Halaber, Euskal Enplegu Sarean integratzeko eta, hala badagokio, hura uzteko prozedurak ebaztea dagokio.
- Euskal Enplegu Sarearen ikuskapenaren eta enplegu-zerbitzuen kalitate-kontrolaren goi-zuzendaritza, eta sare horren zerbitzu-zorroa proposatzea, onar dadin.
- Enpleguaren aldeko Itun Soziala hedatzea, eta itun horren garapenean parte hartzen duten entitate publikoak eta pribatuak sustatzea eta koordinatzea.
- Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, langabezia-tasak murrizteko eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatzeko politikak bultzatzea eta koordinatzea, enplegu inklusiboa sustatuz eta arreta berezia eskainiz luzaroko langabeei.
- Enpleguaren arloan aplikatutako ikerketa eta berrikuntza planifikatzea.
- Baztertzeko arriskuan dauden talde eta pertsona guztien inklusioa lortzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.
- Lankidetzan aritzea gizarte-zerbitzuen, etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloetan eskumena duten sailekin, pertsonen benetako inklusioa lortzeko, batez ere kalteberatasun bereziko egoeran daudenena.
- Baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektibo eta pertsonen inklusioa lortzeko ekintzak sustatzen dituzten eta inklusioaren eremuan jarduten duten organismo publiko eta pribatuen jardunak sustatu eta koordinatzea.
- Inklusiorako Euskal Plana egiteko lanak bultzatu eta koordinatzea.
- Elkarrizketa eta lankidetza sustatzea Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitateekin, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren esparruan.
- Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendaritza estrategikoan laguntzea sailburuari.
4. artikulua.– Sailburuordeak.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har:
- Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta horien eragina aztertzea.
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Gaiaren arabera, eskumenak dituzten estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-entitateetako organoekin harremanak izatea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza-normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan aurreikusitakoarekin.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Bere gain hartzea bere sailean eta bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ardura, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin.
- Lehiaketa bidezko dirulaguntzen deialdiak ebaztea, bai eta norgehiagokarako beste prozedura batzuen –lehiaketaz bestelakoak– eta segidako lehiaketaren prozeduren deialdiak ere.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumenak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Ekonomia, Lana eta EnpleguaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak