Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

630/2009 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 930
  • Xedapen-zk.: 630
  • Xedapen-data: 2009/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europako Erkidegoan ardoaren kontsumoa gutxitu egin da, eta inportazioen erritmoa hazi egin da esportazioen kaltean; bi arrazoi horien ondorioz sektore horretako eskaera eta eskaintzaren artean desoreka dago eta horrek ekoizpenaren prezioetan eta ekoizleen errentan eragina du. Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintza ekoizleen lehiakortasuna handiagotzeko eta haien ardoen kalitatea finkatzeko, egoera berriz modu egokian bideratzeko asmoz, mahastizaintza eta ardogintzako merkatuan erakunde komun berri bat sortu da, eta aurreko Merkatu Antolakunde Bateratuarekin alderatuz gero berrikuntza nabarmenak ditu mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko laguntza-programei, hirugarren herrialdeekiko merkataritzari, ekoizpen-ahalmenari eta kontrolei dagokienez.

MAB berri hori Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamenduak ezarri du (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri, 1493/1999 (EE), 1782/2003 (EE), 1290/2005 (EE) eta 3/2008 (EE) erregelamenduak aldatu eta 2392/86 (EE) eta 1493/1999 (EE) erregelamenduak indargabetzen dituena); eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamenduak ere ezartzen du (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri duen Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezarri dituena, mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko laguntza-programei, beste herri batzuekiko merkataritzari, ekoizpen-ahalmenari eta kontrolei dagokienez). Era berean, MAB berri hau 1234/2007 (EE) Erregelamendura gehitu da (Erregelamendu bakarra MABentzat) Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 25eko 491/2009 (EE) Erregelamenduaren bitartez; horretarako 1234/2007 (EE) Erregelamendua aldatu da eta 479/2008 (EE) Erregelamendua indargabetu da.

Laguntza neurriak Erkidegoak finantzatuko ditu, baina estatu kideek hautatu behar dute haien egoerara hobeki egokitzen den neurrien multzoa, betiere eskualde-mailako xehetasunak kontuan hartuta. Hortaz, Estatuko Administrazio Orokorrak otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretua argitaratu du, Espainiako ardogintza sektorea laguntzeko programaren neurriak aplikatzeko.

Deskribatutako araudien testuinguruan, EAEko Administrazioari dagokio bere lurralde eremuan aplikatuko diren erkidegoko eta estatu mailako araudiko laguntza neurriak garatu eta aplikatzea agintzea, eta hori da Dekretu honen xedea.

Dekretu honek 162/2004 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzei buruzkoa baliogabetu eta ordezkatzen du. Laguntza hauek Erkidegoko aurreko arauditik eratortzen dira eta araudi berrian ezarritako laguntza neurri baten oso antzekoak dira; hortaz, bukatu arte jarraitzea baimentzen da.

Dekretu hau osatzeko orduan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako nekazaritza sailei, baita sektoreko erakunde profesionalei ere, kontsultatu egin zaie.

Horrenbestez, dagozkien aginduzko txostenak igorri ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Erkidegoko erregelamenduko eta estatuko oinarrizko araudiko mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko Erkidegoko laguntza neurri hauen garapena eta aplikazioa ezartzea.

  1. Hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzea.

  2. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzea.

  3. Azpiproduktuak ezabatzea.

Hona hemen definizioak dekretu honen ondorioetarako:

  1. «Mahastiaren titularra» izango da uzta landatu edo birlandatzeko eskubideak dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, taldearen edo kideen forma juridikoa kontuan hartu gabe, jabetza-eskubide baten ondorio gisa zein uzta antolatzeko eskubidea eman zaiolako.

  2. «Jabea» izango da mahastia kokatzen den lursailaren ondasun titulua duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, taldearen edo kideen forma juridikoa kontuan hartu gabe.

  3. «Mahastizaina» edo «Lur-lantzailea» izango da mahastiaren urteko produktua jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, taldearen edo kideen forma juridikoa kontuan hartu gabe, jabea delako edo mahastia erabiltzeko eskubide bat eman zaiolako.

  4. «Mahastiaren lursaila» izango da mahastizain bakar batek mahatsondoa lantzeko erabiltzen duen lurzoru azalera jarraitua, Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) erreferentzia alfanumeriko batez grafikoki adierazita dagoena.

  5. «Ekoizlea» izango da mahats freskotik, mahatsaren muztiotik, partzialki hartzitutako mahatsaren muztiotik edo hartzidura prozesuan ardo berritik ardoa ekoitzi duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, horiek lortutakoa edota erositakoa, zein ardogintza ez den mahatsaren edozein aldaketaren emaitzako azpiproduktuak eskuratzen dituen edozein pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea.

  6. «Programa» izango da produktu horiei edo horien merkaturatzeari buruzko informazioa zabaltzera zuzendutako jarduerak biltzen dituzten sustapen ekintzen multzoa.

  7. «Destilatzaile baimendua» izango da honako ezaugarri hauek betetzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, edo talde oro:

    • Ardo destilatuak, alkoholdun ardoak, ardogintzako azpiproduktuak edo mahatsa beste modu batean eraldatzetik sortutako beste edozein azpiproduktu destilatzen ditu.

    • Aginte eskudunek baimendu dute 1234/2007 (EE) Erregelamenduko artikuluen 103 tervicies, 103 quatervicies eta 103 quinvicies artikuluen markoan jardutea.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak Erkidegoko Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Ataletik etorri dira, eta bolumena guztira Euskal Autonomia Erkidegoari ondorio horietarako deialdi edo ekitaldi bakoitzean esleituko zaiona izango da, aplikatu beharreko Erkidegoko eta estatu mailako araudietan eta erabakietan xedatutakoaren arabera.

    Laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoaren arabera (dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatzen da).

  2. Laguntza hauek emateko prozedura lehiaketa bidezkoa izango da, eta hortaz, emango diren laguntzen bolumen osoa ez da aipatutako esleipena baino handiagoa izango, edo hasierako esleipenean handiagotzeak onartuz gero esleipena eguneratzetik eratorritako kopurua baino handiagoa, Dekretu honetan jasotako laguntza bakoitzerako aurreikusitako lehentasuneko prozedura eta irizpideen arabera.

  1. Dekretu honen laguntzen konturako ezingo dira finantzatu 2007-2013 epealdirako EAEko Landa Garapenerako Programan jasotako neurriak, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuan jasotako Erkidegoaren 2008ko otsailaren 15eko C704 Erabakiaren bitartez onetsitakoa.

  2. Laguntza hauek ezingo dira inola ere Eusko Jaurlaritzak edo Foru Aldundiek helburu berdinerako finantzatutako beste edozein laguntzekin batera hartu edo horiekin osatu. Zehatzago esateko, bateraezinak izango dira 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzekin; 172/2008 Dekretua, urriaren 7koa, nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak emateko dekretua da (Lehiatu programa).

  1. Dekretu honek ezartzen dituen laguntzen onuradunak izango dira dagokien laguntza lerro bakoitzeko baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

  2. Dekretu honetan aurreikusitako edozein laguntzaren onuradunak izateko pertsona guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Nekazaritza arloko edozein laguntza jasotzeko hartutako konpromisoak betetzea edo bete izana.

    2. Dagozkion foru-ogasunekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak egunean edukitzea.

    3. Itzultze- edo zigor-prozedurarik bete behar ez izatea. Onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzak direla-eta hasitako edozein prozesu (itzulketa edo zehapena) bukatuta egotea.

  3. Debekatu egiten zaie Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntza eta laguntzen deialdian parte hartzea sexuagatik egindako diskriminazioa dela-eta administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei, eta otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerakoa, dela-eta debeku horrekin zigortutakoei, hori guztia dagokion zigorra indarrean dagoen bitartean.

Dekretu honek araututako diru-laguntzen pertsona onuradunek, edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan izaera orokorrarekin ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, eta lurralde historikoetan diru-laguntzen foru arau erregulatzaileek izaera orokorrarekin ezarritako betebeharrak ere bai, honako hauek dira:

  1. Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Ildo horretatik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak diru-laguntzari beren beregi uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin duela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea, betiere, emateko edo, hala badagokio, likidatzeko ebazpenean ezarritako baldintzekin bat etorriz.

  3. Egiaztatzeko jarduketak egitea eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta Europar Batasuneko organo eskudunei behar adina informazio helaraztea, Dekretu honen kargura jasotzen diren diru-laguntzen inguruan dituzten zereginak bete ahal izateko.

  1. Laguntzak emateko eta ordaintzeko orduan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere, laguntzaren helburua bete dela ikusita, eta, hala badagokio, aldi berean beste diru-laguntza batzuk lortzearen zioz diruz lagun daitekeen kopurua gainditzen bada, honek guztiak diru-laguntzak emateko ebazpena aldatzea eragin dezake. Ondorio horietarako, kudeaketa-organo eskudunak dagokion aldaketa-ebazpena emango du laguntza erregimen bakoitzarentzat; bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokitu egingo dira.

  2. Pertsona onuradunek dekretu honetan edo hura garatzen duen foru araudian jasotako baldintzak betetzen ez badituzte, eta laguntza erregimen bakoitzerako ezar daitezkeen ezarritako xedapen bereziei eragin gabe, pertsona onuradunak jasotako kopurua gehi aplikatu beharreko interes legalak itzultzera behartuta daude, aplikatu beharreko Erkidegoko erregelamenduan; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen 1/1997 Legegintza Dekretuan, 698/1991 Dekretuan eta Foru Aldundiek kofinantzatutako laguntzen kasuan aplikatu beharreko foru araudian aurreikusitakoaren arabera.

  3. Iruzur edo arau-hauste larria egonez gero, onuraduna 5/2004 Legearen V. tituluan eta 1/1997 Legegintza Dekretuko VII. tituluko III. kapituluan ezarritakoaren arabera zigortuko da; 5/2004 Legea, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa da, eta 1/1997 Legegintza Dekretua, aldiz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen dekretua da.

  1. Laguntza jaso ahalko dute hurrengo produktu hauek hirugarren herrialdeetan sustatzen dituzten eta horiei buruzko informazioa ematen duten programek eta ekintzek:

    1. Ardoa.

    2. Likore ardoa.

    3. Ardo aparduna, kalitatezko ardo aparduna eta kalitatezko ardo apardun usaintsua.

    4. Ardo txinpartaduna eta gasdun ardo txinpartaduna.

    5. Mahaspasen ardoa eta gehiegi heldutako mahatsen ardoa.

    6. Ekoizpen ekologikotik eratorritako ardoak.

  2. Produktu horiek honako kategoria hauetako batekoak izan behar dute: jatorrizko deitura babestua duen ardoa, adierazpen geografiko babestua duten ardoak edo ardogintzako mahatsaren aldaera zehaztuta duen ardoa.

  3. Era berean, produktu horiek esportatzeko aukerak edo hirugarren herrialdeetan merkataritza irteera berriak izan beharko dituzte eta kontsumo zuzenerakoak izan beharko dira.

  1. Jarraian adierazitako pertsona juridikoak sustapeneko ekintza eta programen finantzaziorako laguntzen onuradunak izan daitezke:

    1. Ardogintzaren arloko enpresak.

    2. 1234/2007 (EE) Erregelamenduko 125 sexdecies artikuluan definitutako ekoizleen elkarteak eta lanbide arteko erakundeak.

    3. Dekretu honetako aurreko artikuluko 1. atalean zehaztutako jatorrizko deiturak edo kalitatezko ardoak kudeatzen eta ordezkatzen dituzten erakundeak.

    4. Esportazio elkarteak edo esportazio partzuergoak.

    5. Haien helburuen artean ardo hauek kanpoan sustatzea duten irabazi asmorik gabeko elkarteak.

  2. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

    2. Ardogintzeko industrien kasuan, dagokion elikagaien industrien erregistroan izena emanda izatea edo izena emateko prozesuan egotea, eta datuak eguneratuta egotea. Eskatzailea esportatzaileen elkarte bat edo esportazio partzuergo bat bada, gutxienez enpresen 2/3k aipatutako erregistro horretan izena emanda egon beharko dute.

    3. Hirugarren herrialdeekin merkataritza-harremanak izateak eskatzen dituen eskaerei aurre egiteko nahikoa gaitasun eta neurria ahal bezain modu eraginkorrean ezarriko dela bermatzeko baliabideak dituela frogatu beharko dute.

    4. Egindako sustapenaren ondorio gisa sor daitezkeen eskaeren aurrean erantzuna bermatzeko produktuen erabilgarritasuna bermatu beharko dute, bai kantitate aldetik bai kalitate aldetik ere.

  1. Laguntza hau jaso dezaketen sustapeneko ekintzak eta jarduerak dekretu honen I. eranskinean zerrendatu dira. Ekintza horiek onuradun eta herrialde bakoitzeko gehienez hiru urteko iraupena izango duten informazio eta sustapen programa baten barruan egongo dira, ahal bada.

  2. Ekintzak eta programak oso argi definituta egon behar dira, aintzat hartzen dituzten herrialdea edo herrialdeak zehaztuz, ardo motak adieraziz, garatu nahi diren neurriak azalduz eta neurri bakoitzarentzat aurreikusitako kostuak argituz.

  3. Ekintzak urteko epeetan banatuko dira, eta epe horiek urtero abuztuaren 1ean hasiko dira.

  4. Mezuak produktuaren berezko ezaugarrietan oinarrituko dira, eta aintzat hartzen dituzten hirugarren herrialdeetako araudi aplikagarrira egokitu beharko dira.

  5. Adierazpen geografikoa duten ardoen kasuan, informazio eta sustapen kanpainaren parte gisa produktuaren jatorria zehaztu beharko da. Era berean, eta aurrekoan eraginik izan gabe, marken erreferentziak mezuaren parte izan ahalko dira, hala badagokio.

  6. Dekretu honetako 11. artikuluan aurreikusitako urteroko deialdian sustapen programei buruzko ildoak ezarri ahalko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ardogintzako produktuen sustapenean koherentzia eta eraginkortasuna bultzatzeko asmoz.

  1. Bederatzigarren artikuluan adierazitako baldintzak biltzen dituzten interesatuek haien ekintzen eta programen proposamenak aurkez ditzakete, dagokion dokumentazioarekin batera, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean elikadura industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzan. Eskaera II. eranskinean jaso diren inprimakien bidez aurkeztu beharko da.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduaren bitartez, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da urtero. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epe bat ezarriko da, eta asko jota martxoaren 31a arte luzatuko da; datua jakinez gero, deialdi horretarako Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalaren karguan emango diren laguntzen bolumen osoa jakinaraziko da.

  3. Aurkeztutako dokumentazioan gutxienez II. eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko da.

  4. Aurkeztutako ekintzek eta programek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Produktuei eta horien merkaturatzeei dagokien Erkidegoko araudia errespetatzea.

    2. Araudi aplikagarriarekin bat etortzea eta kalitate/prezio erlazioa ebaluatzeko nahikoa garatuta egotea.

    3. Aurreikusitako ekintzak garatzeko baliatuko diren baliabide propioak edo kanpo baliabideak zehaztea.

  1. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritza izango da laguntza horien kudeaketa-organoa. Kudeaketa egin beharrren testuinguru horretan eta III. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz, eskabideak aztertu ondoren balioetsi egingo dira, eta lehentasuna duten hautatutako programekin behin-behineko zerrenda bat osatuko da. Puntuazio bera lortuz gero, mikroenpresek eta enpresa txikiek eta ertainek eta marka komertzial kolektiboek aurkeztutako programei lehentasuna emango zaie.

  2. Aurkeztutako eskabideak balioesteko Balorazio Batzordea osatuko da. Batzordea Elikagaien Industriako zuzendariak edo hark eskuordetutako pertsonak batzordearen lehendakari gisa jardungo duenak eta Elikagai Politika eta Industriako sailburuordetzak langile teknikoen artean aukeratutako kide izaera izango duten bi pertsonek osatuko dute. Ahotsa eta botoa izango dute, eta Elikagai Politika eta Industriako sailburuordetzaren ebazpenaren bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan bertan batzordearen idazkaritza lana egingo duen pertsona ere izendatuko da.

  3. Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideen artean lehentasuna dutenak helaraziko dizkio Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriako zuzendari eskudunari, eta hark zerrenda bidaliko dio Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Batzordeari, 244/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, programak balioesteko.

  4. Ardoaren MABari urtero aurkeztutako Autonomia Erkidegoetako sustapen programa guztiak ebaluatu ondoren, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari onetsitako programen behin betiko zerrenda helaraziko dio.

  1. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak, onartutako behin betiko zerrenda ikusi ondoren, deialdia ebatziko du.

  2. Ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluaren arabera.

  3. Ebazpen positiboa izanez gero, onuradunek Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriako zuzendari eskudunari jakinarazi beharko diote ezarritako baldintzen ebazpena onartzen dutela. Onarpen horrek berme bat osatu izanaren justifikazioarekin batera joan beharko du, erkidegoaren finantzaketaren urteko zenbatekoaren ehuneko 15, programa zuzen exekutatzen dela bermatzeko.

  4. Baiezko ebazpena jasoko duen eskabidearen onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, jarraian behin betiko zerrendan hurrengo eskabidearen onurarako ebatziko da, aurrekontuaren erabilgarritasun mugetara iritsi arte.

  5. Onuradunek konpromisoan jasotako neurriak burutu beharko dituzte, gutxienez aurrekontu osoaren ehuneko 75 betetzera iritsiz.

  1. Produktuak, ekintzak eta ekintzen eta programen kostuak aldatu ahalko dira, proposatutako aldaketekin emaitza hobeak lortuko direla argi dagoenean. Aldaketa horiek Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio aldaketa egin baino gutxienez 15 egun lehenago, onetsitako programarekin alderatuz gero aldaketa nabarmenak baldin badira.

  2. Ekintza bakoitzaren jarduera multzoarentzat aurreikusitako aurrekontuaren ehuneko 15 baino gehiagori eragiten dion edozein aldaketak Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritza eskudunaren aurretiazko baimena beharko du.

  3. Edonola ere, ezingo da programetarako onetsitako aurrekontuak gorantz aldatu.

  4. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari maiatzaren 1era arte egindako aldaketak eta martxan dauden urterokoei eragiten dieten aldaketak jakinaraziko dizkio ekainaren 1a baino lehen.

  5. Hasi gabeko urterokoei eragiten dieten aldaketak apirilaren 1a baino lehen jakinarazi beharko zaizkio Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzari.

  1. Kapitulu honetan eta I. eranskinean jasotako diruz lagundutako ekintzen Erkidegoko finantzazioa Kontseiluko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera burutuko da; erregelamendu hori nekazaritza-politika bateratuaren finantzazioari buruzkoa da.

  2. Erkidegoak hautatutako programen finantzazioan izango duen parte-hartzeak ezingo du diruz lagundutako gastuen ehuneko 50 baino handiagoa izan. Bi edo hiru urteko iraupena duten programen kasuan, gehienezko epe muga hori exekuzio urte bakoitzekoa da.

  3. Kasu horretan, onuradunen ekarpen ekonomikoa nahitaezko tasa eta zergetatik eratorri ahalko da.

  1. Onuradunek Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean erkidegoko urteko ekarpenaren zenbatekoaren ehuneko 80ra irits daitekeen aurrerakina jasotzeko eskabideak aurkez ditzakete.

  2. Aurrerakina ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen aldeko berme bat osatzea eskatuko da, aipatutako aurrerakin horren ehuneko 110eko zenbatekoa duena, Batzordearen uztailaren 22ko 2220/85 (EE) Erregelamenduaren III. tituluan ezarritakoaren arabera.

  1. Onuradunek ordainketa mota aukeratu ahalko dute, ordainketa bakarrean jaso edo urteko Erkidegoaren ekarpenean bitarteko ordainketen bidez jasotzea; azken horren kasuan, gehienez hiru ordainketa jasoko dituzte urtero. Eskabideek egindako eta ordaindutako ekintzei egingo diete erreferentzia.

  2. Ordainketa guztiak jarraian aipatzen diren bi aukeretako bat baliatuz egin beharko dira.

    1. Banku kontu baten bitartez; kontua sustapen ekintza eta programetarako bakarra eta esklusiboa izango da.

    2. Sustapen ekintza eta programetarako esklusiboa ez den onuradunen banku kontu baten bitartez, betiere programetako ordainketak identifikatu ahal direnean eta kanpo auditoreek urteko ziurtagirietan jasotzen dituztenean; azken horiek Kontu Auditoriaren Kontabilitate Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean edo Erkidegoko beste erregistro baliokide batean izena emanda izan beharko dute.

  3. Bitarteko ordainketek eta 15. artikuluan aurreikusitako aurrerakinaren ordainketak guztira ezingo dute Erkidegoko ekarpen osoaren ehuneko 80 gainditu.

  4. Bitarteko ordainketen eskaerak Eusko Jaurlaritzan elikagai industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren aurrean aurkeztu behar dira, lau hilabeteko epe bakoitza bukatzen den hilabetearen hurrengo hilabetea bukatu baino lehen, abuztuaren 1etik hasita.

  5. Programa eta urteko bakoitzaren ekintzak bukatu ondoren, onuradunak Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren aurrean laguntzaren saldoa ordaintzea eskatu ahalko du. Erakunde ordaintzaileak ordainketa eskabide osoa jaso duen egunetik zenbatzen hasiz gehienez 45 eguneko epean burutuko du ordainketa.

  6. Emandako laguntza inbertsioak edo gastuak egiteko erabili dela frogatzeko, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar zaizkio elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzari:

    1. Sustapen programa bete izanari eta haren exekuzio mailari buruzko informazioa eta lortutako emaitzak ebaluatzen dituen egindako jardueren justifikazio memoria bat.

    2. Jarduerak, ekintzetan desglosatuta eta bakoitzari dagokion aurrekontuko zenbatekoa eta horien azken kostua jasotzen duen txosten ekonomikoa, eta txostenaren datarekin froga daitezkeen lortutako emaitzen ebaluazioa.

    3. Dagokion foru ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    4. Ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak. Zenbait ekintza azpi kontratatutako zerbitzuen hornitzaileek burutuz gero, azken hornitzailearen faktura eta egindako ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

    5. 2 a) idatz-zatian aurreikusitako banku kontu bakarraren kontu-laburpena, edo, hala badagokio, auditoretzetako txosten eta ziurtagiriak, artikulu honetako 2. b) idatz-zatian xedatutakoaren arabera.

      Jatorrizko agiriak edo, halakorik ezean, fotokopia konpultsatuak baino ez dira onartuko. Elikagaien Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.

  7. Ordainketak Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak artikulu honetako 4.c) idatz-zatian aipatutako faktura eta dokumentuak frogatzearen baldintzapean egongo dira. Auditoretza-txosten bat eskatuko da honako baldintza hauetako batzuk ematen diren kasuetan:

    1. 300.000 euro baino gehiagoko gastu lagungarriak.

    2. 100 faktura baino gehiago izatea.

    3. Gaztelania eta euskara ez diren beste hizkuntza batzuetan idatzitako agiriak izatea.

  8. Gastua ezarritako gehienezko epeen barruan egiten ez bada, edo inbertsioa egin izanaren dokumentazio ziurtagiria epez kanpo aurkezten bada, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalak ordainketak egiteko betebeharretik salbuetsita geratuko da.

  9. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak egindako proposamenak ikusita, erakunde ordaintzaileko zuzendariak, beharrezko betebeharrak betetzen direla frogatzeko eta Erkidegoko araudia jarraitzen dela ziurtatzeko kontrolak egin ondoren, horrela izanez gero, dagokion zenbatekoagatik ordainketaren ebazpena emango du.

1. 16. artikuluan jasotako bermea kendu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak onuradunari aurreratutako zenbatekoa jasotzeko behin betiko eskubidea aitortzen dionean.

  1. Hamahirugarren artikuluan jasotako bermeak saldoa ordaindu arte balio izango du eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak baliogabetzea adosten duenean kenduko da.

  1. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak urtero kontrolen plan bat egingo du; plan hori arriskuen azterketan oinarrituko da, eta aurreko urtean bukatutako programen ehuneko 20 gutxienez hartuko ditu.

  2. Kontrolaren xedea kontabilitate orokorra frogatzea izango da:

    1. Ordainketa eskabidean emandako informazioaren zehaztasuna.

    2. Gastuen ziurtagiri gisa aurkeztutako fakturen errealitatea eta erregulartasuna.

    3. Aurkeztutako kontu-laburpenaren zehaztasuna.

    4. 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 20. artikuluaren c) letran, III) zatian edo 3/2008 (EE) Erregelamenduko 2. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako laguntzak ez direla jaso.

  1. Ardogintzarako mahatsa ekoizteko mahastien jabe diren mahastizainek mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak jaso ahalko dituzte, Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Araudiko 103. octodecies artikuluan xedatutakoaren arabera (Araudi bakarra MABentzat).

  2. Laguntza jasotzen duten mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planak soilik Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta honako jatorrizko deitura bati atxikitako ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastiei buruzkoak izango dira: Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Deitura, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava Jatorrizko Deitura, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia Jatorrizko Deitura, Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria Jatorrizko Deitura edota etorkizunean aitor daitekeen kalitatezko beste edozein ardo.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako mahasti ustiapenen titularrek, horietan kokatutako lursailetarako, eta baldintza hauek betetzen dituztenek izango dute laguntzak jasotzeko aukera.

  1. Nekazaritzako Ustiapenen Erregistroan izena emanda izatea edo lursailak aipatutako erregistroan jasota egotea.

  2. Dagokion lurralde historikoko Mahastien Erregistroan izena emanda izatea.

  3. Hogeigarren artikuluko 2. puntuan zehaztutako edozein jatorrizko deitura edo kalitatezko ardoa izatea.

  4. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plan bat aurkeztea, norbanako gisa edo talde baten barruan.

  5. Indarrean dagoen araudiaren arabera lursail guztiak araututa izatea.

  1. Berregituratzeko eta birmoldatzeko erregimena egingo diren neurriak jasotzen dituen berregituratu eta birmoldatzeko planen bitartez burutuko da, planak norbanakoak zein talde mailakoak izan, eta mahastizainek plan horiek ustiategia kokatzen den lurralde historikoaren foru aldundiko Nekazaritza Sailean aurkeztu behar dituzte onartuak izan daitezen.

  2. Kapitulu honen ondorioetarako, neurri gisa ulertuko da mahasti zehatz baten azalera berregituratua eta birmoldatua lortzeko bideratutako ekintzen multzoa.

  3. Mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko laguntzak honako jarduera hauetako bati baino ezingo zaizkio eman:

    1. Mahastiaren barietatea aldatzea.

    2. Mahastiak berriz landatzea.

    3. Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzea.

  1. Berregituratu eta birmoldatzeko planak talde mailakoak izango dira. Hala ere, ezaugarri zehatzak hori gomendatzen badute, norbanako planak ere baimendu ahalko dira.

  2. Berregituraketa eta birmoldaketa planak taldean parte hartzen duten mahastizainen artean lortutako akordioaren testuinguruan burutuko dira.

  3. Berregituraketarako talde mailako plan bat osatzeko gutxienez 5 mahastizain beharko dira.

  4. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planak exekutatzeko bost urteko edo gutxiagoko epea egongo da, eta neurriak ezingo dira inolaz ere 2013ko uztailaren 31 baino geroago bukatu.

  5. Laguntzak jaso ahal izateko, berregituratu eta birmoldatzeko planek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Berregituratu eta birmoldatzeko planean jasotako azalerak gutxienez 10 urtez landu beharko dira, neurria exekutatzen bukatu ondorengo kanpainatik zenbatzen hasiz. Azaldutakoa betetzen ez badu, onuradunak laguntzarekin jasotako zenbateko guztia gehi horri dagozkion interesak itzultzeko betebeharra izango du, 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezohiko kausak edo salbuespeneko egoerak ematen badira izan ezik.

    2. Edozein planetan Euskal Autonomia Erkidegoan gomendatu edo baimendutako aldaerak bakarrik erabili ahalko dira.

    3. Nahitaez txertakak edo landare-material ziurtatuak erabili beharko dira landaketa guztietan. Laguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da mintegiko faktura orijinala edo horren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

    4. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plan baten testuinguruan berregituratu edo birmoldatuko den azalera osoak gutxienez 10 ha izan behar ditu talde mailako planen kasuan, eta 0,5 ha norbanakoen planen kasuan.

    5. Berregituratu edo birmoldatu ondoren, mahastiaren lursailaren azalerak gutxienez 0,5 ha izan beharko ditu. Hala ere, muga hori txikiagoa izango da berregituratu eta birmoldatu ondoren lursailen kopurua hasierako lursailen kopurua baino % 80 txikiagoa bada.

    6. Neurria berriro txertatzeko edo eramate sistemak aldatzeko ekintzetara mugatzen bada, gutxieneko azalera hasierakoa izan daiteke.

    7. Mahastizain eta urte bakoitzeko, berregituratu edo birmoldatzeko gehieneko azaleraren muga 25 hektareatakoa izango da.

    8. Transferentzietatik eratorritako birlandaketa eskubideak planaren eragina jasotzen duen azaleraren % 20 arte erabiltzea baimentzen da. Ondorio horietarako ez dira zenbatuko nekazari gazteek emandako landaketa eskubideak.

Mahastizainak edo talde mailako planeko ordezkariak laguntza eskabideak aurkeztu beharko ditu laguntzak kudeatzen dituen erakundean, hurrengo artikuluan azaltzen den dokumentazioarekin batera, eta bi fase ezberdin bereiziko dira:

  1. Eskatzaileek, norbanako mailan zein talde mailan, laguntza hauek jaso nahi badituzte berregituraketa eta birmoldaketa plana onartzeko eskabide bat aurkeztu beharko dute ustiategia kokatuta dagoen lurralde historikoko foru aldundiak zehazten duen erakundean, dagokion urteko ekainaren 1a baino lehen.

  2. Plana onetsiz gero, plana exekutatzeak irauten duen kanpaina bakoitzean (abuztuaren 1etik hurrengo urteko uztailaren 31ra) exekutatu dituzten edo exekutatuko dituzten neurrien laguntza ordaintzeko eskabidea aurkeztu beharko dute eskatzaileek, dagokion erakunde kudeatzaileak egingo duen deialdiak jasotzen dituen baldintzen arabera.

  1. Onartuak izateko aurkeztuko diren mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planen proiektuek dokumentazio hau ere jaso beharko dute:

    1. Planarekin lortu nahi diren helburuak.

    2. Planaren kokalekua eta identifikazioa.

    3. Plana talde mailakoa izanez gero, taldea osatzen duten mahastizainen identifikazioa.

    4. Lursailen kokalekua eta ezaugarriak, hasierakoak eta berregituratu ondorengoak (aldaerak, formazio sistemak, landaketa markoa, etab.), plana osatzen duten lursailak Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) duten identifikazioarekin.

    5. Proiektuan jaso diren landaketa eskubideak, ustiategiaren barnean edo kanpoan landatzeko eskubideak zehaztuz.

    6. Berregituratu beharreko lursail bakoitzean egin beharreko ekintzak desglosatuta, horien kostua guztira jasoz, baita ekintza bakoitza noiz bukatzea aurreikusten den ere.

    7. Aurreikusitako ekintzen urteko exekuzio egutegia.

    8. Planean parte hartzen duena lursailaren jabea ez bada, berregituratu edo birmoldatu beharreko lursailaren jabearen, edo hala badagokio, titularraren baimena.

    9. Neurria exekutatu ondorengo kanpainatik zenbatzen hasiz gutxienez 10 urtez lursaila lantzeko laguntza eskatzen duenaren konpromisoa.

    10. Dagokion lurralde historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Mahasti Erregistroan izena emanda izanaren ziurtagiria.

    11. Planeko mahastizain bakoitzaren azken urteko uztaren aitorpenaren fotokopia, edo hori eduki ezean, ekoizpenaren jatorriaren eta jomugaren aitorpena.

    12. Eskabidea aurkezten duen edo duten mahastizainak edo mahastizainek ez badute urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuan ezarritako laguntzen Eskaera Bakarra aurkezten, ustiategia osatzen duten nekazaritza lursail guztien SIGPAC erreferentzia alfanumerikoen zerrenda aurkeztu beharko dute, 34. artikuluan ezarritako baldintzak kontrolatze aldera; aipatutako 13/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko laguntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena da. Aldaketak izanez gero, zerrenda hori urtero berritu beharko da laguntzak jasotzen dituzten mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko plana aurkezten duten titularrek plana aurkeztu eta hurrengo bi urteetako apirilaren 30a baino lehen.

  2. Lursailak berregituratu edo birmoldatzeko onuradunak laguntza eskatzen duen planaren exekuzio kanpaina bakoitzean, edo urte horretan berregituratu edo birmoldatuko dituenean, eskabidea inprimakiarekin batera, zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

  1. Laguntzak gai hauetarako emango dira:

    1. Planean parte hartzen duten ekoizleei orekatzen laguntzea, plana aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerengatik.

    2. Mahastiak berregituratzeak eta birmoldatzeak eragiten dituen kostuetan parte hartzea.

  2. Laguntzak ez dira gai hauetarako emango:

    1. Bizitza naturalaren bukaerara iritsi diren mahastien ohiko berrikuntza.

    2. Azken 10 urteetan mahastiaren azalera berarentzat laguntza hau jaso duten mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko ekintzak.

    3. Landaketa berriak esleitzeagatik landatutako mahastiak berritzea, emate horretatik 10 urte arte igaro ondoren.

    4. Mahastien landaketaren gainean indarrean dagoen araudia urratzen duten mahastien titularrak, ustiategiko mahastien edozein azaleretarako.

  3. Diru-sarreren galeragatik mahastizainei esleituko zaien konpentsazioa bi kanpainetan emango da. Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da. Foru aldundiek ezar dezakete konpentsazio horiek lurralde historiko horietan mahatsondo zahar eta berriek bi kanpainetan elkar bizitzako itxura hartzea.

    Hala ere, berregituratzeko plana aplikatzetik eratorri ez den landaketa eskubide batek emandako ekarpenekin berregituratutako azalerek ez dute diru-sarreren galeragatik konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango.

    Mahasti azalera batean egingo diren ekintzak mahastiaren barietatea aldatzea edo landare-sare batek eramate sistema ordezkatzea direnean, diru-sarreren galeragatik konpentsazioa azalera horri emateko aukera egongo da kanpaina baterako.

  4. Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen zenbatekoak ezingo du talde mailako planentzat VIII. eranskinean zehaztutako zenbatekoen % 50 gainditu, eta % 42,5 norbanako planen kasuan.

    Lehenago adierazi bada eta dagokion faktura aurkeztuz gero bakarrik finantzatuko da lurzorua desinfektatzea.

    Ez dira erauzketaren kostuak finantzatuko berregituratzeko plana aplikatzean eratorritako birlandaketa eskubideak erabili diren azaleretan.

  5. Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak kobratzeko, Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 Erregelamenduaren 75. artikuluan ezartzen den bezala, finantza daitekeen mahasti azalera benetan mahatsondo-enborrek gehi mahatsondo kale baten erdiari dagokion eraztun batek hartuko dute mahatsondoaren perimetro guztian zehar.

  6. Hala ere, 5. puntua ez da aplikatuko neurri bat 2008ko abuztuaren 1a baino lehen hasi bada, 2008ko urriaren 16a baino lehen neurri horregatik ordainketa bat egin den edo ez kontuan hartu gabe.

  1. Laguntza eskabideen zenbatekoa finantza erabilgarritasunarena baino handiagoa bada, kontuan hartuko diren lehentasun irizpideak hauek izango dira:

    1. Lehentasuna izango dute uzte erregimenetik kanpo dauden mahastien azalerek.

    2. Talde mailako planek lehentasuna izango dute norbanako planen kaltean.

    3. Talde mailako planen barruan, emakume, nekazari gazte, nagusiki nekazari eta kooperatiba kide kopuru handienak dituztenek lehentasuna izango dute.

    4. Norbanako planen kasuan, emakumeek aurkeztutakoek izango dute lehentasuna, ondoren nekazari gazteek aurkeztutakoek, jarraian nagusiki nekazari direnek, ondoren kooperatibek edo kooperatibetako kideek aurkeztutakoek eta azkenik besteek.

    5. Aurreko kasuan baldintza berdinetan egonez gero, azalera txikiagoko norbanako planei emango zaie lehentasuna.

  2. Artikulu honen ondorioetarako, nagusiki nekazaritzat hartuko dira 168/1997 Dekretuko 2. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituztenak; 168/1997 Dekretua, uztailaren 8koa, Euskal Autonomi Elkarteko lehentasunezko nekazaritza-ustiapenak eta EAEko eskualdeetako eta lurralde historikoetako laborantzarako gutxieneko unitateak zehazten ditu.

  1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Zuzendaritzak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari helaraziko dizkio, uztailaren 31 baino lehen, planei buruzko informazioa eta urte bakoitzerako finantzazio beharrizanak, V. eranskinaren arabera.

  2. Horretarako, foru aldundiek beharrezko informazioa bidaliko diote Eusko Jaurlaritzan nekazaritzaren arloko eskumena duen zuzendaritzari uztailaren 1a baino lehen, V. eranskinaren ereduari jarraiki.

  3. Estatuko araudian jasotakoarekin bat etorrita, kanpaina bakoitzerako mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko finantza erabilgarritasuna aitortu ondoren, Nekazaritza eta Landa Garapenerako Sektoreko Konferentziak autonomia erkidego bakoitzarentzat hasierako finantza esleipenaren zenbatekoa guztira eta autonomia erkidego bakoitzean berregituratu eta birmoldatzeko plana garatu dezakeen azalera globala finkatuko du.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoaren berri izan ondoren, eta lurralde historikoek egindako aurreikuspenekin bat etorrita, Nekazaritza Zuzendaritza eskudunak lurralde bakoitzari dagokion zenbatekoa esleituko dio.

  5. Urte bakoitzeko uztailaren 31 baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari hauek bidaliko dizkio:

    1. Martxan dagoen finantza ekitaldian benetan egindako gastuen adierazpena, VI. eranskinarekin bat etorriz.

    2. Finantza ekitaldiko urriaren 15a arte egin daitezkeen gastu aurreikuspenak, betiere benetan egindako gastua ekitaldi horretako finantza esleipenaren ehuneko 95 baino gehiago baldin bada, VII. eranskinarekin bat etorriz.

  6. Horretarako, foru aldundiek VII. eranskinean jasotako beharrezko informazioa bidaliko diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunari uztailaren 1a baino lehen.

  7. Gastuen aurreikuspenak Euskal Autonomia Erkidegorako hasieran kalkulatutako kopurua baino handiagoak baldin badira, gehiegizko kopuru hori soilik erabili ahalko da hondarra ez badute beste autonomia erkidegoetan erabiltzen eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetarako Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen badio, estatuko araudiak xedatzen duen ondorioekin bat etorriz.

  1. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak kudeatzea ustiategiak kokatzen diren lurralde historikoetako foru aldundiei dagokie.

    Eginbehar horien testuinguruan, hala badagokio, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planak ebazpen bidez onetsiko dituzte 5 hilabeteko epean 24. artikuluko a) idatz-zatian aurreikusitako epea bukatzeko epearen hurrengo egunetik zenbatzen hasiz. Ebazpen horretan argi azalduko da plana onesteak ez duela esan nahi administrazioak etorkizunean ezer ordaintzeko konpromisoa hartzen duenik.

    Era berean, talde mailako planetako kideentzat norbanako ebazpen bana emango da. Ebazpen horretan, hala behar izanez gero, argi adieraziko da plana zein lursailentzat onetsi den, eta lursail bakoitzean zer ekintza burutuko diren.

    Urtero, berregituratu eta birmoldatzeko planak onartu ondoren, dagozkien foru aldundiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunari plan horien zerrenda bat helaraziko diote, eta zerrenda horrek jasoko du plan bakoitzaren onuradunak nor diren, onuradun bakoitzaren lursailak eta lursail bakoitzean burutuko diren ekintzak.

  2. Erakunde kudeatzaileak plan bat onartzetik eratorritako eskubide eta betebeharrak subrogatzea onartu ahalko du, betiere baldintza hauek ematen badira:

    1. Ekintza guztiak lursail berrian burutzea.

    2. Subrogatu nahi den lursailak hasieran aztertutakoaren ezaugarri berak edo analogoak izatea.

    3. Subrogazioa mahastizain berri bati emango bazaio, mahastizain horrek subrogatutako lursailengatik laguntza jaso zuen mahastizainak hartu zituen konpromisoak bere gain hartu beharko ditu.

      Dagokion foru aldundiak, urtero, urte horretan baimendutako subrogazioak Eusko Jaurlaritzako nekazaritza zuzendaritza eskudunari helaraziko dizkio. Komunikazio hori edozein unetan egin daiteke hurrengo kanpainarako eskaerak aurkezteko epea ireki baino lehen.

  3. Kanpaina bakoitzean, exekutatzeko laguntza behar duten neurriak burutu ondoren edo bermatutako neurriak hasi direla behar bezala frogatu ondoren, eta administrazio eta lurren gaineko kontrolak egin eta gero, foru aldundiek, kudeaketa erakunde diren aldetik, 24. artikuluko b) fasean jasotako eskabideei dagokien ordainketa proposamen bat osatu eta helaraziko diote erakunde ordaintzaileari; azken horrek ezarriko du ordaindu beharreko zenbatekoa. Ordaintzeko baimenarekin batera bidaliko dira lurren gaineko kontrolaren aktaren kopia bat, egindako kontrolen txosten teknikoa eta laguntza bakoitzaren erregistro informatikoa.

  1. Onetsitako plan baten barruan aurrerakinak eman ahalko dira hurrengo baldintza hauek betetzen diren kasuetan:

    1. Aurrerakinaren zenbatekoa gehienez emandako laguntzaren % 80 izatea.

    2. Eskatutako aurrerakina dagoeneko exekutatzen hasi den neurri batentzat izatea. Ondorio horietarako, exekutatzen hasi dela esango dugu landaketa hasita dagoenean edo landarea erosi izanaren faktura aurkezten denean, edo atzeraezina den beste edozein eragiketa behar bezala frogatzen denean.

    3. Laguntzaren aurrerakinaren zenbatekoaren % 120 ordezkatzen duen bermea osatu izana. Bermea Eusko Jaurlaritzako nekazaritza politiko komunari dagozkion gastuen erakunde ordaintzailearen alde osatuko da. Bermeak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian utziko dira.

  2. Aurrerakinak ematen direnean, nahitaezkoa izango da aurrerakina eman eta hurrengo bigarren kanpaina bukatu baino lehen neurria exekutatzea, ezohiko edo salbuespenezko egoera edo kausa hauek gertatzen badira izan ezik:

    1. Mahastizainaren heriotza.

    2. Mahastizainak luzerako lan ezintasuna izatea.

    3. Ezbehar natural larria, maila horretan aitortua eta azalerak modu larrian kaltetu dituena.

    4. Landare materialaren arazo fitosanitarioak, erakunde akreditatu batek ziurtatuta daudenean.

1. 29. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako ordainketaren baimena eta gainerako dokumentazioa kontuan hartuta, erakunde ordaintzaileko zuzendariak, Erkidegoko araudiak agintzen duena eta beharrezko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko kontrolak egin ondoren, aztertutako azalerari eta balidatutako ekintzei dagokien zenbatekoa ordaintzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori ordainketa baimena jaso eta gehienez bi hilabeteko epean emango da.

Talde mailako planen kasuan, laguntza emateko ebazpena planeko parte hartzaile bakoitzari buruzkoa izango da.

  1. Neurriak exekutatu ondorengo ordaindu beharreko laguntzen kasuan, kontuan hartuko dira lurren gaineko kontroleko aktan, kontrolen txostenean eta dagozkien ziurtagirietan jasotako intzidentziak, eta ondorengo hau aplikatuko da:

    1. Mahastizain batek exekutatu ez duen ekintza bategatik (VIII. eranskinean jaso direnen artekoa) ordainketa eskatzen badu, arau-hauste arin gisa hartuko da eta maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen (Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa) V. Tituluan ezarritakoaren arabera zigortuko da.

      Mahastizainak jasotzeko eskubidea duen laguntzaren azken zenbatekoa zehazteko berregituratutako lursailaren neurketa egingo da, Dekretu honen 26.5 artikuluan deskribapenaren arabera.

    2. Onetsitako azalera guztia berregituratu edo birmoldatu ez dela frogatuz gero, hurrengo neurri hauek aplikatuko dira:

      Onuradunak dagokion azaleraren % 80 baino eremu txikiagoan exekutatu badu neurria, laguntza ukatuko zaio.

      Onuradunak neurria dagokion azaleraren % 80an edo lur zati handiagoan exekutatzen badu, dagokion azaleraren eta benetan exekutatuko ekintzaren laguntza emango zaio.

  2. Laguntzen aurrerakinak eskatu dituztenen kasuan, egindako kontrolen txosten teknikoak neurria exekutatzen hasi dela islatzen badu, emandako laguntzaren % 80ko aurrerakina, gehienez, ordainduko da.

  3. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aurreikusitako epeak igaro ondoren, eta ebazpen zehatza eman eta jakinarazi gabe, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

  4. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoaren arabera (dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatzen da).

  5. Ordaintzeko baimenak jaso ondoren eta ebazpena jakinarazi aurretik, erakunde ordaintzaileak dagokion Foru Aldundiari osatutako txostenen kopuru zehatza eskatu ahalko dio, dagokion kontrolerako. Foru Aldundiak eskatutako espediente guztien fotokopia konpultsatua entregatu beharko du.

  1. Onuradunak aurrerakina erabiltzeko neurriak exekutatzeko betebeharra izango du, hura jaso eta hurrengo bigarren kanpaina bukatu baino lehen.

  2. Onuradunak ez baditu neurriak ezarritako epean exekutatzen, ordaindu zaion aurrerakin osoa, gehi dagozkion interesak itzuli egin behar ditu, aurrerakina ordaintzen den unetik zenbatzen hasita, ezohiko edo salbuespeneko egoerak edo kausak gertatzen badira izan ezik.

  3. Neurriak bukatu ondoren eta bukatu ondorengo bi hilabeteko gehienezko epean, onuradunak horren berri eman beharko dio foru aldundiari. Erakunde horrek, hartara mahastizainak jasotzeko eskubidea duen behin betiko laguntza zehaztuko du, berregituratu edo birmoldatutako azalera neurtuz, Dekretu honen 26. artikuluko 5. puntuak eta hurrengo paragrafoek adierazitakoarekin bat etorriz.

    1. Mahastizainak ez badu laguntza jasotzeko bide eman zuen azaleraren % 80, gutxienez, berregituratu edo egokitu, ez du laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango, eta jaso zuen aurrerakin osoa gehi horri dagozkion interesak itzuli beharko ditu, aurrerakina ordaintzen den unetik zenbatzen hasita, ezohiko edo salbuespeneko kausak edo egoerak gertatzen badira izan ezik; aurretik bermea itzuli beharko da.

    2. Aurrerakinak lagundu behar zion azaleraren % 80an edo lur zati handiagoan exekutatu bada berregituraketa edo birmoldaketa, azalerari eta benetan exekutatuko ekintzei dagokien behin betiko laguntza kalkulatuko da.

    3. Mahastizainak zenbait ekintza exekutatzeko aurrerakina jaso bazuen eta ez baditu ekintza horietako batzuk exekutatu (VIII. eranskinean jaso direnen artean), arau-hauste arin gisa hartuko da hori eta maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen (Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa) V. Tituluan ezarritakoaren arabera zigortuko da.

  4. Foru Aldundiak erakunde ordaintzaileari abala kentzeko eskaeraren, lurren gaineko kontrolaren aktaren kopia eta dagokion ordainketa edo dagokion itzulketari ekitea proposatuko duen txosten bat bidaliko dizkio, halaber honako hau kontuan hartuta:

    1. Kalkulatutako behin betiko laguntza jasotako aurrerakinaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, onuradunak kopuru bien arteko aldea itzuli beharko du gehi horri dagozkion interesak, aurretik bermea itzuli ondoren. Dagokion zenbatekoa ez bada erakunde ordaintzailearen ebazpenean ezarritako epearen barruan ordaintzen, bermea exekutatu egingo da.

    2. Kalkulatutako behin betiko laguntza jasotako aurrerakina baino handiagoa bada, bi zenbatekoen arteko aldea ordainduko da eta bermea izapidetu gabe kenduko da.

  5. Onuradunak aldez aurretik ordaindutako neurriak exekutatzeari uko egiten badio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko du aurrerakina ordaindu zen unetik zenbatzen hasiz horri dagozkion interesak barne.

  6. Bermea itzultzeko eskaera erakunde ordaintzailean jaso zenetik berme hori kendu den arte, edo ordainketaren ebazpenera arte edo zor ez dena kobratzearen kasuan itzultzen den arte, ezingo da hilabete baino gehiago igaro.

  1. Talde mailako plan bateko kideetako batek laguntza hauek jasotzeko ezarritako edozein baldintza betetzen ez badu, ez betetzetik eratorritako ondorioak soilik norbanakoari aplikatuko zaizkio, eta ez die planeko gainerako kideei eragingo.

  2. Onuradunak plana bazter uzten badu bere borondatez ordura arte jasotako laguntza guztiak itzuli beharko ditu, gehi horiei dagozkien interesak, eta ezingo du plan berri batean parte hartu bazter utzitako plana bukatzeko geratzen den denboraren epea igaro arte.

  3. Talde mailako plan bat exekutatzeko urteetan zehar zenbait kidek bazter utzi edo kentzeagatik onuradun bakarra geratuz gero, onuradun horrek laguntzak norbanako plana balitz bezala jasoko ditu.

  1. Laguntza hauen onuradun guztiek haien ustiategietan eta hiru urtez nekazaritza eta ingurumen baldintza onak eta kudeaketa betekizun legalak bete beharko dituzte, Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Arautegian eta 20/2005 Dekretuan (urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren zuzeneko laguntzei zenbait baldintza aplikatzeari buruzkoa) edo horiek aldatu edo ordezkatzen duen araudian jasotakoaren arabera.

  2. Lehenengo puntua ez da aplikatuko neurriren bat 2008ko abuztuaren 1a baino lehen hasi bada, 2008ko urriaren 16a baino lehen neurri horregatik ordainketa bat egin den edo ez kontuan hartu gabe.

    1. puntua aplikatzeko, hiru urte horietan onuradunak ez badu laguntzarik eskatu, eskabide bakarra aurkezten duen data berean bere ustiategiko lursail guztiak jasotzen dituen eskabide bakarreko inprimaki bat aurkeztu beharko du, SIGPAC erreferentzia alfanumerikoarekin; baldintzapekotasun kontrolen ondorioetarako.

  1. Aurreko puntuak aipatzen duen betebeharretik salbuetsi ahalko da mahastizaina, dagokion foru aldundiak informazio hori baldin badu integratutako sistemarekin bat etortzea bermatzen duten beste kudeaketa eta kontrol sistema batzuen esparruan, 1782/2003 (EE) Erregelamenduko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Atal hau dela medio jasotako laguntza ordaindu eta hurrengo hiru urteetan zehar, edozein unetan, onuradunak artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoa bete ez duela frogatzen bada, laguntzaren zenbatekoa gutxitu edo baliogabetu egingo da, partzialki edo modu osoan, arau-haustea zuzenean onuradunari egotzi ahal zaion ekintza edo huts egitea bada, bete ez izanaren larritasuna, irismena, iraunkortasuna edo errepikagarritasunaren arabera, eta onuradunak dagokion zenbatekoa itzuli beharko du, 1. paragrafoan aipatutako xedapenetan adierazitakoaren arabera.

  1. Administrazio eta lurren gaineko kontrolak Kontseiluaren urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuko printzipio orokorrak kontuan hartuz ezarri ziren.

  2. Administrazio-kontrolak: Aurkeztutako eskabide guztiak aztertuko dira, eta laguntzak emateko baldintza guztiak betetzen direla bermatu beharko dute. Onuradun eta lursailei buruzko gurutzaturiko egiaztapenen informatika sistema batean oinarrituko dira, zor ez diren ordainketak saihesteko asmoz.

  3. Lurren gaineko kontrolak: Laguntza jaso dezaketen lursail guztiei eta bakoitzari modu sistematikoan egingo zaizkie. Aldez aurretik abisatu gabe egingo dira, onuradunari aurreabisu bat emango zaion arren, betiere kontrolaren xedea arriskuan jartzen ez bada, 48 ordu baino gehiagokoa izango ez den aurretiaz, behar bezala justifikatutako kasuak salbu. Kontrolen helburua hau izango da:

    1. Bukatutako ekintzen ordainketen kasuan, laguntza jaso duen azalera eta lursailak bisitatuko dira ekintzak burutzen ari direla frogatzeko.

    2. Aldez aurretik ordaintzearen kasuan, aurrerakina eskatu duten lursailetan ekintza lagungarriak hasi direla frogatuko da.

    3. Bermeak kentzearen kasuan, aldez aurretik ordaindutako ekintzen exekuzio maila edo azaleren berregituraketa edo birmoldaketa maila frogatuko da.

  4. Ordainketaren ondorengo kontrolak: Urtero azken 10 urteetan berregituraketa eta/edo birmoldaketa bukatu duten lursail guztien % 0,5 kontrolatuko da, laguntza jaso zuten lursailek uzta izaten jarraitzen dutela eta lagundutako inbertsioei eutsi zaiela frogatzeko.

  1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetarako Ministerioari bidaliko dio, urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehen eta aurreko finantza ekitaldiari erreferentzia eginez, kapitulu honetako laguntza jaso duten lursailetan egindako lurren gaineko kontrolei buruzko urteko txostena, IX. eranskinean jasotako ereduaren arabera; horretarako, foru aldundiek urriaren 15a baino lehen aipatutako IX. eranskinean adierazten den beharrezko informazioa dagokion lurralde historikoari bidaliko diote.

  2. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetarako Ministerioari bidaliko dio, urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehen eta aurreko finantza ekitaldiari erreferentzia eginez, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko erregimenaren aplikazioari buruzko urteko txosten bat; txosten horretan bilduko dira, gutxienez, eragindako azalera, gastatutako aurrekontua eta burutu diren ekintza nagusiak. Horretarako eta ildo horretatik, foru aldundiek urriaren 15a baino lehen informazio hori bidaliko diete dagozkien lurralde historikoei.

  1. Dekretu honetako 2. artikuluko e) letran definitutako ekoizleak eraldaketan jasotako azpiproduktuak ezabatzera behartuta daude. Hala ere, haien instalazioetan mahastigintza kanpaina horretan 25 hektolitro ardo edo muztio baino gehiago ekoizten ez duten ekoizleak ez dira haien azpiproduktuak kentzera behartuta egongo.

  2. Ardogintzako edo mahatsaren beste edozein eraldaketako azpiproduktuak ezabatzeko betebeharra partzialki edo guztiz bete ahalko da azpiproduktu horiek baimendutako destilatzaile bati destilatzeko emanez, edo kontrolpean kenduz, betiere dekretu honetako 44. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

  1. Destilatzeko azpiproduktuek duten alkoholaren bolumenak hau izan behar du:

    1. Zuzeneko ardogintza-lanetan lortutako ardoan dagoen alkoholaren bolumenaren % 10.

    2. Landutako produktuan dagoen alkoholaren bolumenaren % 5, muztiotik edo eraldaketa prozesuan dagoen ardo berritik lortutako ardoaren egileentzat.

  2. Ekoitzitako ardoarekin lotuta azpiproduktuek izan behar duten alkohol bolumena zehazteko ardoari alkohol-maila natural hauek aplikatuko zaizkio:

    1. % 9,0 CI zonarentzat.

    2. % 9,5 CII zonarentzat.

    3. % 10 CIII zonarentzat.

  3. Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako ehunekoetara iristen ez badira, ardogintzari ekin dioten ekoizleek haien ekoizpen propioko ardo kantitate bat eman beharko dute aipatutako ehunekoetara iristeko.

  4. Destilatzera bideratutako ardogintzako azpiproduktuen alkohol puruko gutxieneko edukiak hau izan beharko du:

    1. Mahats-patsa: 2,8 litro alkohol puru 100 kilogramo bakoitzeko.

    2. Ardo hondarrak: 4 litro alkohol puru 100 kilogramo bakoitzeko.

  1. Azpiproduktuak horrela eman beharko dira:

    1. Baimendutako destilatzaile bati mahats-patsa eta hondarren kasuan.

    2. Ardoa baimendutako destilatzaile bati edo ozpin ekoizle bati emanez. Azken kasu horretan, ardoek duten alkohol-kopurua entregatu beharreko alkohol-kopurutik ondorioztatuko da, ezarritako betebeharra betetze aldera.

  2. Azpiproduktuak baimendutako destilatzaile bati emateko azken eguna kanpaina bakoitzeko ekainaren 15a izango da.

  1. Laguntza bat emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten eta emandako azpiproduktuak gutxienez bolumenaren % 92 alkohol-maila duten alkohol gordinean destilatzeko baimendutako destilatzaileei.

  2. Destilazio-lanak asko jota ardogintza kanpaina horretako uztailaren 15ean bukatu beharko dituzte.

  3. Azpiproduktuak destilatzeagatik baimendutako destilatzaileei ordainduko zaien laguntzaren zenbatekoa hau da:

    1. 1,100 euro / ehun bol. / hl. alkohol gordinarentzat edo patsetatik lortutakoentzat.

    2. 0,500 euro / ehun bol. / hl. alkohol gordinarentzat edo ardo eta hondarretatik lortutakoentzat.

  4. Azpiproduktuak biltzeak eta garraiatzeak eragiten dituen gastuak konpentsatzeko, destilatzaileak ekoizleari hurrengo zenbateko hauek ordainduko dizkio azken horrek gastuak ordaindu dituela frogatzen duenean.

    1. 0,571 euro / ehun bol. / hl emandako mahats-patsengatik.

    2. 0,400 euro / ehun bol. / hl emandako ardoarengatik eta hondarrengatik

  5. Laguntza jaso duten azpiproduktuak destilatzerakoan lortutako alkohola soilik industria edo energia helburuetarako erabiliko da, lehia libreko distortsioa saiheste aldera.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntza jasotzeko, baimendutako destilatzaileak laguntza eskaera bat aurkeztu beharko du Eusko Jaurlaritzan Elikagaien Industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren aurrean, hori izango baita laguntza horien kudeaketa organoa.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bitartez, kapitulu uhonetan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da urtero. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskaerak aurkezteko epe bat ezarriko da, eta datua jakinez gero deialdi horretarako FEAGAren kargura emango diren laguntzen bolumen osoa jakinaraziko da.

  3. Eskaerak X. eranskinean jaso diren datuak biltzen dituen ereduaren arabera aurkeztuko dira, eta gutxienez dokumentazio hau izango dute:

    1. Azpiproduktuen destilazio froga.

    2. Lortutako alkohola eragin duten ekoizleek emandako lehengaien zerrenda.

    3. Destilatzaileak ekoizleari garraio gastuak ordaindu izanaren frogagiria, edo horri uko egin izanaren adierazpena.

    4. Hala badagokio, lortutako alkoholaren jomugaren justifikazioa, 43. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Ez da diru-laguntzarik emango estatu mailan ekoitzitako ardoaren alkohol aberastasunaren ehuneko 10 baino gehiagoko alkohol bolumena duten azpiproduktuengatik.

  2. Baimendutako destilatzaileak eskatutako bolumenarengatik laguntzen % 60ko aurrerakina jaso dezake, betiere justifikatzen badu:

    1. Ekoizleari garraio kontzeptuan ezarritako zenbatekoari dagokion ehunekoa gutxienez ordaindu izana, egin duenean, edo horri uko egitearen adierazpena aurkeztea.

    2. Laguntza eskatzeko aintzat hartutako destilaziotik lortutako alkohola industria edo energia helburuetarako erabili izana, edo urardotu izana, 43. artikuluan azaltzen den bezala.

      Ziurtagiri egokiak ez izanez gero, aurrerakinaren zenbatekoaren % 120ko bermea aurkeztea eskatuko da.

      Bermedun aurrerakina ordaindu den kasuetan, hori kendu egingo da 2. paragrafoan adierazitako ziurtagiriak izan bezain laster.

  3. Estatu mailan destilatzeari emandako kopurua eta ekoitzitako ardo kopurua eta horren alkohol aberastasuna ezagutu ondoren kalkulatuko da kanpaina bakoitzerako diru-laguntzaren kopuru zehatza.

  4. Kanpaina batean diru-laguntza jasotzeko aintzat hartutako alkohol kopurua alkohol aberastasunaren % 10 baino gehiago denean, diru-laguntza gutxitu egingo da gainezkatzearen ehunekoaren arabera; hortaz, aurrekontuaren gastua ez da lortutakoa baino handiagoa izango laguntza jasotzeko gehienezko kopurua gainditzen ez bada.

  5. Diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa jakinarazten denean, Eusko Jaurlaritzan Elikagaien Industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak dagokion diru-laguntza edo aurrerakina ordaindu den kasuetan saldoa ordainduko du, hurrengo kanpainaren urriaren 16a baino lehen.

  6. Ordainketa hori egin baino lehen baimendutako destilatzaileak, kasu horretan, ekoizleari garraioari dagokion gastu osoa ordaindu izana ziurtatuko du, hala badagokio modu murriztuan, 4. idatz-zatian ezartzen den diru-laguntzaren gutxipen globalaren proportzio berean. Ordainketa hori justifikatzen ez bada, baimendutako destilatzaileak aurrerakin gisa emandako kopuruak gehi horri dagozkien interesak itzuli beharko ditu, edo zenbateko horregatik aurkeztutako baimena exekutatuko da.

  7. Diru-laguntza ordaintzeko unean destilatzaileak ez badu alkoholaren jomugaren ziurtagiririk aurkezten, ordaintzeke dagoen zenbatekoagatik bermea zabaldu egin beharko da ehuneko 20 handiagotuz.

  8. Bermearen luzapena aurkezten ez bada, destilatzaileak aurrerakin gisa emandako kopuruak gehi horri dagozkien interesak itzuli beharko ditu, edo zenbateko horregatik aurkeztutako baimena exekutatuko da.

  9. Edozein kasutan, destilatzaileak lortutako alkoholaren helburuaren ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzan Elikagaien Industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko ditu hurrengo kanpainaren urtarrilaren 31 baino lehen. Bestela, baimendutako destilatzaileak jasotako kopurua gehi horri dagozkion interesak itzuli egin beharko ditu jomuga justifikatu gabe duten partidei edo zenbateko horregatik aurkeztutako baimena exekutatuko da. Aipatutako data luzatu ahalko da merkatuaren egoerak hori eskatzen duenean.

  10. Hala ere, helburura heldu behar den alkohola kalkulatzeko kontuan hartuko dira galeren ehunekoak 43. artikuluan aipatutakoaren arabera.

  1. Laguntza jaso duten destilazioetan lortutako alkohola soilik industria edo energia helburuetarako erabiliko da, lehia libreko distortsioa saiheste aldera.

  2. Baimendutako destilatzaileek aipatutako alkoholaren irteera ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriako Zuzendaritza eskudunaren aurrean eguneroko helburu horien ziurtagiri gisa, sorta bakoitzaren irteera bukatu eta 10 eguneko epean; ziurtagiriek gutxienez irten den alkoholaren alkohol-maila eta kopurua eta ekoizlearen identifikazioa jasoko dute. Horrekin batera, Fabrikazio Zerga Bereziak dituzten produktuen garraioa babesten duten merkataritza-dokumentuen kopia bat ere aurkeztu behar dute, hartzailearen zigiluarekin, produktua onartzen duela adieraziz eta alkohol hori soilik helburu horietarako erabiliko duela dioen hartzailearen konpromisoa idatziz jasoz.

  3. Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, diru-laguntza jaso duen destilaziotik eratorritako alkoholaren helburuaren justifikazioan galera ehuneko hauek onartuko dira:

    1. Bildutako alkoholaren kopuruaren ehuneko 0,50 hiru hilabeteko, lurrunketak eragindako alkohol galera gisa.

    2. Biltegietatik kendutako alkohol kantitatearen ehuneko 0,50 lur gaineko garraio bat edo batzuk direla medio.

  4. Alkohola industria eta energia erabileretarako baliatu dela hartuko da alkohol hori industria edo energia erabilerak ez diren beste batzuetan erabiltzea sahiesten duen produktu batekin desnaturalizatu bada. Edozein kasutan, Eusko Jaurlaritzako elikagai industriako zuzendaritza eskudunak desnaturalizatutako alkohol horren azken helburuari buruzko informazioa bildu beharko du baimendutako destilatzailearen eskutik.

  1. Azpiproduktuak ezabatzeko azpiproduktuak kontrolpean kentzeko prozedura erabili ahalko da, dagokion foru aldundiari ezabaketa sistema hori erabiliko dela jakinarazi bazaio eta horretarako proiektu zehatza aurkeztu bada.

    Aipatutako proiektuak produktu motaren erreferentzia izan beharko du eta azpiprodutuak kentzeko proposatutako prozeduraren deskribapen zehatza ere bai. Era berean, beharrezkoa baldin bada, azpiproduktuak kentzeari buruzko jatorriaren gainean ingurumen aginte eskudunaren onespena ere bildu beharko da.

    Dagokion foru aldundiak kentze kontrolatu hori baimendu eta behar bezala burutzen dela bermatu beharko du. Baimena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunari jakinarazi beharko zaio gertatzen den unean bertan.

  2. Hondarrak destilatzera bidaltzen ez badira eta kentzen badira, hori egin dela esan ahalko da ardogintza prozesuetan erabiltzea debekatzen duen gisan desnaturalizatu bada, eta hirugarrenei eman izana dagokien erregistroetan jaso bada.

  3. Kenduko diren azpiproduktuen alkohol puruaren gutxieneko edukia berdina izango da destilatzekoak direnentzat, 37. artikuluaren 3. atalean aipatzen den bezala.

Azpiproduktuak destilategian ematen ez badira edo, horrelakorik izan ezean, kontrolpean azpiproduktuak kentzen ez badira, maiatzaren 7ko 5/2004 Legearen V. Tituluan aurreikusitako (Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa) arau-hauste eta zigorren erregimenean xedatutakoaren mende egongo da.

Dekretu honek 162/2004 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzei buruzkoa baliogabetzen da.

Uztailaren 27ko 162/2004 Dekretuaren babesean onartutako mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planak bukatu arte egongo dira indarrean, dekretu honetan xedatutakoarekin bat.

Lehenengoa. II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Dekretu hau garatu eta aplikatzeko xedapenak eman ahalko ditu agindu baten bitartez.

Bigarrena. III. Kapituluan aurreikusitako laguntzei dagokienez, foru aldundiek, haien eskuduntzen esparruan, Dekretu hau garatu eta aplikatzeko xedapenak eman ahalko dituzte.

Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Hirugarren herrialdeetako merkatuetan ekintzak eta jarduerak sustatzea

Kalitatearen, elikadura segurtasunaren eta ingurumena errespetatzearen aldetik euskal produktuen abantailak azpimarratzen dituzten sustapen eta publizitate neurriak eta harreman publikoak. Misio komertzialak

Publizitate kanpainak (TV, irratia, prentsa etab.)

Promozioak saltokietan

Web atariak kanpo promoziorako

Alderantzizko misioak

Informazio bulegoak

Prentsa bulegoa

Produktuaren aurkezpen saioak

Nazioarte mailan garrantzitsuak diren manifestazio, azoka, ekitaldi eta erakusketetan parte hartzea. Nazioarteko azokak eta erakusketak, sektore mailan zein orokorrak, profesionalenak eta kontsumitzaileenak.

Informazio kanpainak, zehazki jatorrizko deituren, adierazpen geografikoen eta ekoizpen ekologikoen erkidego mailako sistemei buruzkoak. Enpresen arteko bilerak, iritzi liderrak eta kontsumitzaileak

Jardunaldiak, mintegiak, dastatze saioak, etab.

Merkatu berriei buruzko ikerketak, merkataritza irteera berriak bilatzeko ezin bestekoak. Merkatu ikerketa eta txostenak

Promozio eta informazio neurrien emaitzen ebaluazioa Promozio neurrien ebaluazio ikerketak

Neurrien exekuzioari eta ekintzen gastuei buruzko auditoretzak

Programak ebaluatzeko irizpideak *

Gehienezko puntuazioa

  1. Programaren interes orokorra

    1. Programaren oihartzuna

    2. Proposamena egin duenaren ordezkagarritasuna.

      1. guztira

        5 puntu

        5 puntu

        10 puntu

      2. Programaren kalitatea eta eraginkortasuna

        1. Helburuen, mezuen, ekintzen eta informazio kanalen arteko koherentzia

        2. Programaren ekintzen irismena eta estaldura hartzaile taldeen eta iraupenaren aldetik (esaterako: europarra, nazionala, eskualde mailakoa, aurreikusitako kontaktu kopurua)

        3. Mezuen aurkezpena eta kalitatea (sormena) eta helburuzko merkatura egokitzea

        4. Kalitatea/prezioa erlazioa

        5. Oihartzuna neurtzeko metodoa

  2. guztira

    5 puntu

    5 puntu

    5 puntu

    5 puntu

    5 puntu

    25 puntu

  3. Proposamena egin duenaren kaudimen teknikoa.

    1. Nazioarteko ezarpena eta esportazio esperientzia orokorra.

    2. Kanpo sustapeneko programetan esperientzia

    3. Programa burutzeko egitura eta gaitasun teknikoa

      1. guztira

        10 puntu

        10 puntu

        10 puntu

        30 puntu

      2. Erantzun komertzialerako gaitasuna

        1. Helburuzko merkatuan banatzeko erabilgarritasuna

        2. Guztiaren gaineko esportazioaren ehunekoa

        3. Produktuen zerrendako zabaltasuna eta dibertsifikazioa

  4. guztira

    5 puntu

    10 puntu

    10 puntu

    25 puntu

  5. Interesa Euskal Autonomia Erkidegoarentzat

  1. guztira

    10 puntu

    Balorazio orokorra guztira 100 puntu

    *EBALUAZIO IRIZPIDEEI BURUZKO ZENBAIT OHAR:

  1. Programaren interes orokorra

    1. Programaren garrantzia merkatuaren egoerarentzat edo sektorearen beharrizanak.

    2. Proposamena egin duenaren ordezkagarritasuna: ordezkatzen duen mahastizaintza esparruarentzat, edo, hala izanez gero, beste esparru batzuentzat, enpresak edo taldeak duen garrantzia.

  2. Programaren kalitatea eta eraginkortasuna:

    1. Helburuen, mezuen, ekintzen eta informazio kanalen arteko koherentzia teknikoa eta ekonomikoa.

    2. Programaren ekintzen irismena eta estaldura hartzaile taldeen eta iraupenaren aldetik (aurreikusitako kontaktuak).

    3. Mezuen aurkezpena eta kalitatea (sormena) eta helburuzko merkatura egokitzea Mezuak helburuzko merkatuan nahi den eragina lortzeko duen ahalmena balioetsiko da, eta dagokien helmugako targeta kontuan hartuz.

    4. Kalitatea/prezioa erlazioa: 0 eta 5 bitartean balioetsiko da proposamena egin duenak kalkulatutako oihartzunaren arabera eta aurreikus daitekeen salmenten inpaktu edo gorakadaren arabera, proposatutako ekintzaren kostuak kontuan hartuta.

    5. Oihartzuna neurtzeko metodoa

  3. Proposamena egin duenaren kaudimena:

    1. Nazioarteko ezarpena eta esportazio esperientzia orokorra: Proposamena egin duenak esportazioen arloan dituen esperientzia-urteak 0 eta 10 bitartean balioetsiko dira, proportzio zuzenean (0 puntu esportatzaile gisa esperientziarik ez duenarentzat, 5 puntu esportatzen 5 urte daramatzanarentzat eta 10 puntu esportatzen 10 urte edo gehiago daramatzanarentzat).

    2. Kanpo sustapeneko programetan esperientzia: Proposamena egin duenak nazioarte mailako sustapenetan daramatzan esperientzia urteak 0 eta 10 bitartean balioetsiko dira, baliabide propioekin zein diru-laguntzekin, proportzio zuzenean: 0 puntu kanpo sustapenean esperientziarik ez duenarentzat, 5 puntu programekin 5 urte daramatzanarentzat, eta 10 puntu programekin 10 urte edo gehiago daramatzanarentzat.

    3. Programa burutzeko egitura eta gaitasun teknikoa: 0 eta 10 puntu bitartean balioetsiko da, honen arabera:

      1. Erakundeak kanpo merkataritza saila izatea edo ez, eta izanez gero, sail horren tamaina eta esperientzia.

      2. Proposamena egin duen erakundeak marketing saila izatea edo ez, eta izanez gero, sail horren tamaina eta esperientzia.

      3. Sustapenaren helburuzko herrialdean eskuragarri dauden baliabideak, propioak (baliabideak eta esperientzia) zein besteenak (kontratatutako erakundearekin esperientzia eta harremana).

  4. Erantzun komertzialerako ahalmena.

    1. Helburuzko merkatuan banaketak egiteko aukera.

    2. Salmentaren guztizkoaren gaineko esportazioaren ehunekoa: Proportzioaren 1 eta 2 artean balioetsiko da (esportazioaren % 5 = puntuen % 10 = 0,5 puntu; 10 puntu % 50 edo gehiago esportatzen duenarentzat). Taldekako programetan esportazio globalen batez bestekoa kalkulatuko da talde kideek guztira egin dituzten salmentak oinarri hartuta, eta lehenago aipatutakoaren arabera balioetsiko da.

    3. Proposamena egin duenaren produktuen zerrendaren zabaltasuna eta dibertsifikazioa: Bi alderdi osagarri balioetsiko dira:

      1. Erantzun posiblerako bolumenaren balorazioa: Puntu gehiago merkaturatze bolumen handiagoarentzat.

      2. Ardo moren aniztasuna eta presente dagoen gune geografikoak balioestea. Puntuazio altuagoa produktu aniztasun eta zabaltasun handiagoari (merkataritza erantzun aukera handiagoa izateagatik).

  5. Interesa Euskal Autonomia Erkidegoarentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoak hautatutako hirugarren herrialdeetan ardoa sustatzeko programen behin-behineko zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Aurkeztutako programak, guztira:

Aurkeztutako programen aurekontuak, guztira:

Hautatutako programak, guztira:

Hautatutako programen aurrekontuak, guztira:

Hautatutako programen puntuazioa:

Programa zk. Aurrekontua Guztira

1 Guztira

2 Guztira

3 Guztira

4 Guztira 5 PUNTUAK GUZTIRA

a) b) a) b) c) d) e) a) b) c) a) b) c)

Programak guztira Aurrekontua guztira

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzea.

Gastuen aurreikuspena

  1. Euskal Autonomia Erkidegoa Kanpaina:

    Komunikazioaren data:

    Plana

    Berregituratzea

    Diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa Zenbatekoa, guztira

    (euro)

    Azalera

    (ha) Zenbatekoa

    (euro) Azalera

    (ha) Zenbatekoa

    (euro)

    Guztira

    (1) Aurrekontu ekitaldi bakoitzeko, koadro bat bete behar da

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzea.

Uztailaren 31ra bitartean behar bezala egindako gastuak

Uztailaren 31rako egindako gastuak

Euskal Autonomia Erkidegoa Kanpaina:

Komunikazioaren data:

Plana

Berregituratzea

Diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa Zenbatekoa, guztira

(euro)

Azalera

(ha) Zenbatekoa

(euro) Azalera

(ha) Zenbatekoa

(euro)

Guztira

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzea

Gastuen aurreikuspenak urriaren 15a arte

Gastuen aurreikuspenak urriaren 15a arte

Autonomia erkidegoa: Kanpaina:

Komunikazioaren data:

Plana

Berregituratzea

Diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa Zenbatekoa, guztira

(euro)

Azalera

(ha) Zenbatekoa

(euro) Azalera

(ha) Zenbatekoa

(euro)

Guztira

Berregituratu eta birmoldatzeko mahasti ha bakoitzeko gehienezko laguntza kostuak

Ekintza Euro/Ha

Abiatzea 421

Lurzorua prestatzea 962

Landaketa

Landarea eta landatzea (unitatea)

Beste kostu batzuk

2,07

240

Laborantzaren kostuak (bi urte) 1.052

Landare-sarea 3.500

Ontzikoa landare-sarera aldatzea

(landare-sarea barne) 3.649

Oholesia 4.958

Mahats-parrak edo antzekoak 15.000

Desinfektatzea 2.104

Harriak kentzea 391

Lurra berdintzea 601

Zapaldatzea 18.752

  • 30 baino gehiagoko aldapa duten maldetan harrizko murruekin zapaldatzea

    000

    Haizeaz babesteko harresiak 10.000

    Jasogailua 110*

    Landare gazteen babeslea 1.202

    Oraingo barietatearen gainetik txertatzea

    Txertaketa (unitatea)

    Bestelako kostuak

    0,60

    202

  • euro/ml

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko lurren gainean egindako kontrolen urteko txostena

Euskal Autonomia Erkidegoa

Finantza ekitaldia:

Komunikazioaren data:

Onetsitako berregituraketa eta birmoldaketa operazioen kopurua, guztira Aurretiko erauzketak eragindako berregituraketa operazioak Erauzketa aurreko kontrolak Berregituraketa ondorengo kontrolak:

birmoldaketa Azkenean kontrolaren ondoren onetsitako azalera

(ha) Kontrolaren ondoren onetsi gabeko azalera

(ha) Eskatutako hobari ukatuak

(EUR) Zigorrak

Administrariak

Lurraren gainean

Eskabide kopurua Azalera

(ha) Kopurua Aurretik erauzteagatik kaltetutako azalera (ha)

Kontrolatutako ekoizleen kopurua

Kontrolatutako azalera

(ha)

Kontrolatutako ekoizleen kopurua

Kontrolatutako azalera

(ha)

Kontrolatutako ekoizleen kopurua

Kontrolatutako azalera

(ha)

Guztira

Azpiproduktuak destilatzeko laguntzaren eskabide eredua

DESTILATZAILEA

(etiketak bete edo jarri)

EKOIZLEA

(etiketak bete edo jarri)

ABIZENAK ETA IZENA / SOZIETATEAREN IZENA

ABIZENAK ETA IZENA / SOZIETATEAREN IZENA

IFZ: .

Kalea.

Udalerria eta/Edo Herria..

Probintzia...........................................

Posta-kodea..........................................

Destilatzaile-kodea.................................. IFZ.........................................................................

RIA (elikagai industriaren erregistroa)...................

kalea.

Udalerria eta/edo Herria....

Probintzia.............................................

Posta-kodea............................................

Upeltegia (ekoizpenekoa).

Upeltegiaren identifikazio-zenbakia (nidpb)

Mahasgintza-zona

jaunak/andreak, IFZ zenbakiaren jabe eta aipatutako destilatzailearen den aldetik, 794/2008 Erregelamenduko (EE) 16. artikuluko azpiproduktuen destilazioa egin du, aurreko laukian adierazitako ekoizleari dagokionez, eta honekin batera aurkezten den zerrendan justifikatzen diren produktuak eman ditu destilatu ditzaten, eta horren ondorioz beheko laukian ageri den alkohola lortu da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

ESKATZEN DUT:

Aipatutako destilazioaren ondorioz lortu den alkohol kopuru horiei dagokien laguntza jasotzea, araudietan jasotakoaren arabera destilazioa egin ondoren eta aipatutako alkoholaren helburua zein den esateko konpromisoa hartzen dut eta hala justifikatuko dut; alkohol hori industria edo energia helburuetarako soilik erabiltzen ez bada, jasotako laguntza eta horri dagozkion interesak itzuliko ditut, aurrerago aipatutako kontu korrontean eta bankuan ingresatuz.

Egindako destilazioagatik aurreikusitako aurrerakinari dagokion zenbatekoa ordaintzea eskatzen dut (laguntzaren hasierako zenbatekoaren % 60).

..(e)n, .ko ..(r)en (e)an

DESTILATZAILEAK

Sin.:

ZUZENDARI NAGUSIA