Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Euskal Autonomia Erkidegorako Seinaleztapen Turistikoaren Eskuliburua

Xehetasunak

 Seinaleztapen Turistikoaren Eskuliburuaren azalera

Seinaleztapen Turistikoaren Eskuliburuaren azalera

Eskuliburu honen helburua zera da: Euskal Elkarte Autonomoaren eremu osorako homologagarria izango den turismo-seinaleztapen sistema bat ezarriko duen erreferentzia-markoa zehaztea.

Oso azkar hazten ari den sektorea da turistikoa eta iraunkorki seinaleztapen beharrei irtenbide eraginkorrak ematearen beharra azaltzen ari dena. Egungo araudi gabeziari erantzun nahi die gomendio hauek sustatzearen ideiak.

Zuzen erabiliz gero, egun dauden hainbat gabezia zuzentzen lagunduko du eskuliburu honek. Gabezia hauek hiru puntutan laburbildu daitezke:

  • Aukera-galera

    Egungo seinaleztapen urriak gutxitu egiten du Euskal Herriak dituen turismo baliabide anitzen potentziala.

  • Informazioan akatsak

    Seinale zahar eta hondatuak kode egoki bati erantzuten ez dioten irudi, sinbolo eta koloreen espektro zabal batekin nahasten dira, horren eraginez, informazioa gaizki jasotzen da.

  • Berdintasun eza

    Seinaletikaren bitartez ikusmen-identitate bat sortzeak, beste zenbait aldeko balorerekin batera, lurralde-kohesio handiagoa ematen du.

Hori dela eta, Sail honek Udal, Lurralde eta Europa mailako erakunde guztien esku jartzen du agiri hau. Espero dugu irizpideak bateratzeko, kodeak errazteko eta, azken finean, gure Herriaren irudia hobetzeko baliagarri izatea.

Seinale dinamikoak

Seinale estatikoak