Doako Justizia Laguntza Zerbitzua
Zer da?
Doako laguntza juridikoa eskubide bat da, beste prestazio batzuen artean, auzitan aritzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatzen dutenei, abokatua eta prokuradorea izendatzea bermatzen du.
Norentzat da?
Doako justiziarako eskubidea, batez ere, prozedura judizial baten gastuei aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez dutenei eta eskubide hori aitortzea lortzen dutenei dado zuzenduta. Hala ere, kasu batzuetan ez da beharrezkoa baliabide ekonomiko falta hori egiaztatzea, hala nola:
- Genero-indarkeria, terrorismo eta gizakien salerosketaren biktima direnean.
- Delituren baten biktimak (giza hilketa, lesioak, tratu txarrak…) adingabeak eta desgaituak direnean
- Gizarte Segurantzaren onuradunak eta langileak, euren lan eskubideak erreklamatzen dituztenean.
- Beste batzuetan.
Non eskatzen da?
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatutzaren Elkargoetako Orientazio Juridikoko Zerbitzuek (OJZ) herritarrei laguntzen diete, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko eskaeren izapideak kudeatzen dituzte. Auzitan aritzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatzen duten pertsonei emango zaie laguntza hori.
OHARRA: Osasun-krisia mantentzen den bitartean, Euskadin doako laguntza juridikoa eskatzeko, hitzordua eskatu beharko da, Aurretiazko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez (esteka honetan dago eskuragarri:https://euskadi.eus/cita-orientacion-juridica) edo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefono hauen bidez:
- Arabako Orientazio Juridikoko Zerbitzua
- Gasteiz Hiribidea 18, 4. solairua (Justizia Jauregia)
- 01008 Vitoria-Gasteiz
- 945 004 896
- Bizkaiko Orientazio Juridikoko Zerbitzua
- Barroeta Aldamar 10, beheko solairua (Justizia Jauregia)
- 48001 Bilbao
- 94 401 67 12
- Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzua
- Teresa de Calcuta Plaza, 1, 4. solairua (Justizia Jauregia)
- 20012 Donostia-San Sebastián
- 943 004 356
Doako laguntza juridikoa eskatzeko inprimakia
Deskargatu I. Eranskina - Prozedura orokorreko eredua (PDF, 628 KB)
Zer dagokio Justizia Zuzendaritzari?
Justizia Zuzendaritzak tutoretza eraginkorrerako eta doako justiziarako eskubideak bermatzea bultzatzen du ofiziozko txandaren eta ikertu, atxilotu edo presoei legelari-laguntza eskaintzearen inguruan.
Ildo horretatik, Administrazioaren mendeko Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen funtzionamendurako behar den administrazio-euskarria eta laguntza teknikoa ematen ditu Justizia Zuzendaritzak. Batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan doako laguntza juridikorako eskubidea onartzeko ardura duten organoak dira.
Horretaz gain, Justizia Zuzendaritzak honako hauek ere diruz laguntzen ditu: abokatuen eta prokuradoreen elkargoei sortzen dizkien funtzionamendu operatiboen gastuak.
Azken aldaketako data: