Osasun Saila

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2024

[prestatzeko-bekak]

Deskribapena


Xedea

Bekak eta laguntzak, 2024. urtean osasunari lotuta hasten diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko:

  • Estatuko unibertsitate-zentroek, Osasun Ministerioaren mendeko Osasun Institutuek edo autonomia-erkidegoen mendeko Osasun Eskolek emandako graduondoko ikastaroak egiteko bekak eta laguntzak, edo, erakunde horiek eman ez arren, hitzarmen baten ondorioz izaera hori hartzen duten eta unibertsitatearen berezko graduondoko titulu bat sortzen duten ikastaroak, arlo espezifikoetan gaitasun aurreratuak eskuratzera bideratuak. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira doktorego-programak eta ikerketarekin lotutako ikastaroak, berariaz jasota ez dauden arloetan.
  • Atzerriko unibertsitate-zentroetan emandako graduondoko ikastaroak egiteko bekak eta laguntzak, arlo espezifikoetan gaitasun aurreratuak eskuratzeko. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira doktorego-programak eta ikerketarekin lotutako ikastaroak, berariaz jasota ez dauden arloetan.
  • Atzerriko osasun-zentroetan edo osasun-ikerketako zentroetan prestakuntza-egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak, osasun-zientziekin lotutako arlo guztietan ezagutzak eta trebetasunak areagotzeko banakako prestakuntza-programak egiteko. Doktoretza-programak deialdi honetatik kanpo geratzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

180.000 €

Prestazio ekonomikoa

Muga 

Dirulaguntzek gehieneko zenbateko hauek izango dituzte: 

  • a) Ostatu hartzeko gastuak, lekualdatu behar bada: 1.000 euro hilero, jarduera-aldia hilabetetik beherakoa bada, proportzionalki doituko da.
  • b) Tasa akademikoak: 8.000 euro.
  • c) Bidaietako gastuak: edozein garraiobide erabiltzeagatik ordaindutako zenbatekoa 2.000 euro.
  • d) Laguntzeagatiko gehigarria: 300 euro hilean, seme edo alaba bakoitzeko.
  • e) Otordu-gastuak (bakarrik prestakuntzako ikastaro eta egonaldietarako atzerrian): 500 euro hilero, jarduera-aldia hilabetetik beherakoa bada, proportzionalki doituko da.
  • f) Bekaren edo laguntzaren guztirakoa, arestian aipatu kontzeptu guztiak jasota: 10.000 euro.

Ordainketa-modua:

Laguntza osoaren % 60 onarpenaren ostean ordainduko da; gainerako % 40, aldiz, prestakuntza-aldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ostean. Justifikazio-dokumentazioa hilabeteko epean aurkeztuko da, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epea amaitzen denetik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Beken eta laguntzen onuradun izateko, pertsona fisikoa izan behar da eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzezen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar dira. Zehazki, honako baldintza hauek bete behar dira:

Eskakizunak:

  • Goi-mailako edo maila ertaineko unibertsitate-titulua edukitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, bekaren edo laguntzaren eskaera aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenago.
  • 1. artikuluan ezartzen den prestakuntza-jardueretako bat egitea.
  • Ez egotea prestakuntzaren bat egiten egoitza-sistemaren barruan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Irakaskuntza eta Garapen Profesionalaren Zerbitzua

  • Harremanetarako pertsona:Gixane Dañobeitia Olaeta (g-danobeitia@euskadi.eus)
  • Telefonoa: 945 019 240

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0086111

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ohar garrantzitsua: eskabidea betetzen hasi baino lehen, irakurri kontu handiz laguntza hauek deitzen dituen eta horiek emateko modua arautzen duen agindua

Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-inprimakia aurkeztu behar da, jarraibideetan eta DOKUMENTAZIOAREN atalean azaltzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea telematikoa nire karpeta ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, goitibeherako menuan + dokumentazioan agertzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute,euskadi.eus-eko kanal telematikoaren bidez aurkeztea, "Nire karpeta-n".

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk