Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

LEADER programa 2024 - Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritzadibertsifikazioan inbertsioak egiteko laguntzak

[LEADER inbertsioak]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak egiten laguntzeko neurria, bi lerro hauen bidez:

  • LEADER eremu osoan mikroenpresak eta enpresa txikiak sortzen eta garatzen laguntzeko lerroa, eta K1 eremuan enpresa ertainak.
  • Nekazaritzakoak ez diren jardueretan inbertsioak egiten dituzten ustiategien dibertsifikazioan laguntzeko lerroa, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaiak ustiategitik kanpo merkaturatzea barne (LEADER eremuan).

Neurri honek jarduera ekonomikoa sustatzen eta enplegua sortzen lagundu nahi du, horiek baitira programa honen Mendinet Estrategiaren ardatz nagusiak.

Garapen gisa hartuko dira enpresa bati bere jarraitutasuna eta lehiakortasuna bermatzeko behar dituen ekintza guztiak, mantentzeko berritze-lanez haratago.

Negozioak berritzearekin lotutako inbertsioei dagokienez, honako bi kasu hauetan bakarrik hartuko dira kontuan:

  • Herritarrei zerbitzua zuzenean ematen dieten negozio finkatuetan (>5 urte): diruz laguntzeko modukoak izango dira eremua nabarmen zaharberritzeko inbertsioak, berritzeko inbertsioak (makinak, altzariak...) edo araudietara egokitzeko inbertsioak (irisgarritasuna, osasun publikoa...), eta behin bakarrik izango da onuradun aldi osoan zehar. Herritarrentzako zuzeneko zerbitzutzat hartuko dira EAEko Leader eremuko biztanleak bezero dituzten zerbitzu-enpresak.
  • Arreta bereziko eremutzat jotzen diren eremuetan kokatutako enpresa finkatuek (>5 urte) eskatu ahal izango dute, horiek eskaintzen duten zerbitzu mota dena dela, eta behin bakarrik izango dira onuradun aldi osoan zehar.

Laguntza horietatik kanpo geratzen dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak, erabilera turistikoko etxebizitza partikularreko logelak eta energia ekoizten duten enpresak, energia-komunitateak izan ezik, betiere mikroenpresak badira, eta horiek lagundu ahal izango dira. Gainera, ez dira diruz lagunduko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) diruz lagundu ditzakeen kontzeptuak.

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

4.351.412,27 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen zati bat Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da ( % 80), eta beste zati bat, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ( % 20), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, argitara ematen da 2024ko ekitaldirako deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa, LEADER eremuan sartutako landa-udalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzera bideratutako laguntzena, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PEPAC) 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.

Nori dago zuzenduta


Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzen onuradunak - Programa LEADER

Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere jarduera nagusia nekazaritza badute.

  • Mikro-enpresak eta enpresa txikiak.
  • 1. kalteberatasun-maila duten inguruko enpresa ertainak.
  • Beste pertsona juridiko batzuk: Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak, eta abar.

Pertsona fisikoak: banakako enpresariak.

Eratze-prozesuan dauden pertsona fisikoak eta juridikoak.

Betekizunak

  • Dibertsifikatzen duten ustiategiek egoitza soziala edozein eremutan izan dezakete, baita hirian ere, betiere LEADER eremuan dibertsifikatzen badute.
  • Nekazaritzakoak ez diren mikro, enpresa txiki eta ertainek edozein eremutan izan ahal izango dute egoitza soziala, baita hirian ere, betiere beren negozioa LEADER eremuko espazio fisiko batean garatzen bada.
  • Pertsona fisikoak edozein eremutan erroldatuta egon ahal izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisiko bat badago LEADER eremuan.
  • Diruz lagunduko den jarduera ekonomikoari lotutako espazio fisikorik egongo ez bada LEADER eremuan, pertsona fisikoek LEADER eremuan erroldatuta egon beharko dute, eta ustiategiek eta enpresek egoitza soziala LEADER eremuan izan beharko dute.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.eus

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Kodea

1050934

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk