Hirugarren Sektorerako dirulaguntzak 2025

[Hirugarren Sektorea 2025]

Deskribapena


Xedea

Aurkezpen Jardunaldia:

Agindu honen xedea:

Esku-hartze sozialeko edo esku-hartze sozialaren eremuko jardueratzat hartzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 4. artikuluan definitutako jarduerak.
Agindu honen xedea da 2025. urterako dirulaguntzen deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko.Gizarte-ekimeneko erakundeak dira, esku-hartze sozialeko jardueren bidez, zaurgarritasun- edo bazterkeria-egoeran, desberdintasun-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta haien eskubideak benetan baliatzea sustatzen dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.792.480

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko ekimen sozialeko erakundeei, Hirugarren Sektorearen Legean araututakoaren arabera, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean adierazitako beste batzuez gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Legez eratuta eta beren izaera juridikoari dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  2. Egoitza edo ordezkaritza eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Ordezkaritza izanez gero, beharrezkoa da dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino hiru urte lehenago gutxienez.
  3. Irabazi-asmorik ez izatea, forma juridikoa edozein dela ere, eta esku-hartze sozialeko jardueren bidez gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta kalteberatasun- edo bazterkeria-egoerei, desberdintasun-, babesgabetasun-, desgaitasun- edo mendekotasun-egoerei aurre egiten dieten pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen eskubideak benetan egikaritzea sustatzea.
  4. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan inskribatuta egotea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 5. artikulua.
  5. Boluntariotzako Erakundeen Erroldan inskribatuta egotea, baldin eta dirulaguntzaren xede den jarduera esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeari buruzko dirulaguntza lerroaren barruan badago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Ongizate Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Dirulaguntzen lerroari dagokion azalpen-memoria.
c) Aurrekontu xehatua.
d) Erakundearen 2024ko urteko kontuak.
e) Hala badagokio, eskuordetzaren egiaztagiria, eskuordetzaren irekiera-data jasotzen duena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2026ko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute, II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta eta fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak dirulaguntzari aurkeztutako aurrekontu osoari dagozkionak.

Beste tramite batzuk