Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Handitu Egurra 2025 - Basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak

[Handitu Egurra 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko zura eraldatzearen sektorea indartzea, lehiakorra izan dadin lortzeko, basogintzako produktuei balio erantsia emango dieten eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako teknologien bidez. Laguntza hauen bidez basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak finantziatuko dira, hain zuzen basogintzako teknologien alorreko edo eraldatzearekin eta merkaturatzearekin loturiko teknologietan inbertsioak egiteko, baldin eta basogintzako produktuei balio erantsia ematen badiete. Inbertsioak gutxienez 5 milioi eurokoak edo hortik gorakoak izango dira.

Laguntza hauen helburua da Euskadiko zura eraldatzearen sektorea indartzea, lehiakorra izan dadin lortzeko, basogintzako produktuei balio erantsia emango dieten eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako teknologien bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

10.700.000 €

2025eko eta 2026ko ekitaldietarako 10.700.000 euro erabiliko dira 2025eko Handitu Egurra programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Diru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.

Hala ere, agindu hau eraginkorra izan dadin, kreditu egokia eta nahikoa egon behar da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2025eko Aurrekontu Orokorretan, behin betiko ebazpena emateko unean.

Funtsak honela banatuko dira: 3.200.000,00 euro 2025erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 7.500.000,00 euroak, berriz, 2026rako konpromiso-kredituari.

 Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasiera batean aurreikusitakoaren % 30era izan ahalko da, gehienez ere–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bitartez emango da horren berri.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, baldin eta deialadian aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueraren batean badihardute.

Betekizunak

  • Inbertsioek 5 milioi eurokoak edo gehiagokoak izatea, eta agindu honetako 2. oinarriaren xedeari lotuta egotea.
  • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irispide arrunta izatea.
  • Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko gidalerroen arabera (2014/C 249/01).
  • Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea, edo, bestela, erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzera bideratuta egotea inbertsioa. Bigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du, dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.
  • Inbertsioak hasita ez egotea eskaera aurkezten den unean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak.

  • Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
  • Inbertsioak berekin badakar obra zibil bat egitea funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute aurrez.
  • Inbertsio horri esker batez besteko enplegua handitu behar da, gutxienez 10 pertsonatan azken ordainketa egin aurretik, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko da.
  • Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Nekazarien elkarte eta antolakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako atalaseak betetzea.
  • Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) ?hala badagokio, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
  • Ez egotea ezein berreskuratze-aginduren menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1214105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honek ondorioak izan eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.