Fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak, osasun-arloko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko 2024an
[etengabeko-prestakuntza-jarduerak]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Osasun-arloko fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzen deialdia egiten da, osasun-arloko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak antola ditzaten.
Aurrekontuko zuzkidura
79.409 eurosPrestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengoa, aurrerakin gisa, dirulaguntzaren ehuneko 60, Aginduaren 11.5 artikuluan adierazitako epea igarotakoan ordainduko da, eta bigarrena, gainerako ehuneko 40, dirulaguntza justifikatu ondoren.
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengoa, aurrerakin gisa, dirulaguntzaren ehuneko 60, Aginduaren 11.5 artikuluan adierazitako epea igarotakoan ordainduko da, eta bigarrena, gainerako ehuneko 40, dirulaguntza justifikatu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Osasunaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteei, baldin eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta osasun-arloko profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen badiete edo ikerketa sanitarioa sustatzen badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Tfnoa: 945 019 240 (Gixane Dañobeitia Olaeta)
- E-maila: g-danobeitia@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0086309Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ohar garrantzitsua: Eskabide-inprimakia betetzen hasi aurretik, irakurri arretaz oinarriak ezartzen dituen eta laguntza horiek emateko deialdia egiten duen agindua.
Eskaerak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskaera bakarra egingo da erakunde eskatzaile bakoitzeko.
Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
Eskatutako dokumentazioa.
- 1) Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Behar bezala legeztatutako estatutuen kopia.
- b) Egindako edo proposatutako jarduera bakoitzeko, prestakuntza-jardueraren fitxa bat (I. eranskina).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Gastuen justifikazioa prestakuntza-jarduera bakoitzeko onartutako aurrekontu osoa izango da, eta ez emandako laguntzari dagokion zatia bakarrik.
Erakunde onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- a) Prestakuntza-jarduera bakoitzaren deskribapen- eta ekonomia-memoria (2024an diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren guztizkoari dagozkion gastuak azalduko dira bertan).
- Hala badagokio, diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
- b) Gastuen egiaztagiriak, ordainketak egiaztatzeko moduak:
- banku-transferentziaren frogagiria
- banku-mugimenduaren egiaztagiria
- txekea (bankuko frogagiriarekin batera)
- Eskudirutan ordaintzeko, erakundearen legezko ordezkariak sinatutako ziurtagiri originala aurkeztu beharko da, ordaintzeko modua justifikatuko duena.
- c) Aurrez aurreko prestakuntza-jardueren bertaratzea kontrolatzeko orria eta/edo 5. artikuluko 4. apartatuko 1.a) azpiapartatuan bildutako jarduera mistoetako eta online jardueretako konexioen zerrenda.
Dokumentazio hori, ordenatuta eta argi eta garbi izendatuta, aurkezteko epea 2025eko martxoaren 15era artekoa izango da, egun hori barne.
Justifikatzeko epea amaituta, erakundeak dagozkion dokumentuak aurkezten ez baditu, hamabost eguneko epe luzaezina emango zaio, eta jakinaraziko zaio justifikazioa epe horretan aurkezten ez badu itzulketa eskatuko zaiola, bai eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen Legearen 36. eta 46. artikuluetan ezarritako gainerako erantzukizunak ere.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua