Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ENE 2024 - Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko laguntzak

[ENE 2024 - Berdintasuna bultzatzea]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza-sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako helburuetako batzuk betetzen laguntzeko, nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari dagokionez.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aitortzea bultzatzen duten jarduketak, bai eta, haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere. Zehazki, honako gai hauetakoren bat garatzen duten jarduketak, zeinen orientabideak II. eranskinean ezartzen baitira:

a) Emakume nekazarien parte-hartze soziala eta politikoa.

b) Emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea.

c) Emakume nekazariek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzea: banakako titulartasuna eta baterako titulartasunak.

d) Erantzukidetasuna nekazaritzaren arloan.

e) Emakume nekazarien osasuna babestea lanean.

f) Babesa ematea emakume nekazarien aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

g) Emakume nekazarien prestakuntza eta gaikuntza.

Guztiak jasota ez badaude ere, honako jarduketa hauek dira diruz laguntzeko modukoak: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, ikastaroak, lantegiak, konferentziak, erakusketak, ikus-entzunezko materialaren edizioa eta banaketa, eta deialdiaren xedea betetzen duen beste edozein jarduketa, betiere nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute eta aurreko apartatuan ezarritako gaietakoren batean oinarrituta badaude.

Deialdi honen babespean, erakunde bakoitzak dirulaguntza-proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira laguntzaren xede diren jarduera egitean zuzenean sortutako guztiak, eta jarduera gauzatzeko epean zehar. Izaera enuntziatiboz eta ez murriztailez, honako hauek sartzen dira:

a) Aurkeztutako jarduerarekin berariaz lotuta dauden langileen gastuak.

b) Jarduera egiteko zerbitzu profesionalen errentamendua.

c) Lokalen alokairuak eta jarduera antolatzeko logistikaren ondoriozko gastuak.

d) Jarduera egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.

e) Laguntzaren xede diren jarduketen publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastuak.

Nori dago zuzenduta


EAEko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Jendaurrean zabaltzeko egiten diren dokumentazioan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa agertu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa sartu beharko da, hemendik deskarga daitekeena:

Betekizunak

  • E¿Eko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.
  • Erakunde onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen talde pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, dirulaguntzaren xede diren proiektuak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna badute
  • Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskakizun hori legez ezarrita dagoen kasuetan.
  • Egunean egon beharko dute E¿Eko ¿dministrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko ¿gindua (Euskal ¿utonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
  • Zuzendaritza-organoak dituzten onuradunek emakumeen presentzia orekatua izan beharko dute gutxienez.
  • Erakunde onuradunak, era berean, ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal ¿utonomia Erkidegoko ¿dministrazio Orokorrarekin edo beste erakunde publiko batzuekin kontratuak izenpetzeko.
  • Dirulaguntza ordaintzeko unean ere bete beharko da entitate onuradun izateko baldintza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Beatriz García

Telefonoa: 945 019 951

E-maila: b-garcia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1201605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea agiri guztiekin batera aurkezten den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk