Osasun Saila

Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak 2023

[kalteak-prebentzio-gutxitze]

Deskribapena


Xedea

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2023. urtean adikzioen eremuko arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko, bai eta jarduera-esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek, baldin eta baldintza hauek ere betetzen badituzte:

  • a) Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
  • b) Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatu behar dute.
  • c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
  • d) Administrazioaren arauei eta programazioari egokitzea.
  • e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jarri behar dituzte.

2.– Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko eta adikzioen esparruan ohitura osasungarriak garatzeko proiektuak izango dira helburu hauek dituzten ekintzak bideratzen dituztenak:

  • a) Osasunerako hezkuntza sustatzea.
  • b) Adikzioei lotutako kalteak gutxitzea.
  • c) Drogen gehiegizko erabilera eta adikzio-jokabideak murriztea.
  • d) Legezko eta legez kanpoko drogak hartzen dituztenei edo substantzia batek eragin gabe ere adikzioren bat dutenei ahalik eta informazio eta gaikuntza gehien ematea.
  • e) Gizartea sentsibilizatzea eta laguntza ematea, hala nola baliabideen koordinazioa, planifikazioa, diseinua eta agente komunitarioen parte hartzea sustatzea.

3.– Laguntza-lerro honetatik kanpo geratuko dira eta dagokien aginduaren bitartez arautuko dira hauek:

  • a) GIB/HIESaren arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu edota gutxitzea xede duten proiektuak.
  • b) GIB/HIESa duten pertsonentzako proiektuak.
  • c) Arrisku txikiagoko kontsumorako materiala banatzea (xiringak trukatzea...) helburu duten kalteak prebenitu, kontrolatu edota gutxitzeko proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.118.500 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko zuzkidura

  • 1.118.500 € (zenbateko horretatik, 236.000 € ausazko jokoarekiko adikzioa eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk prebenitzeko eta tratatzeko proiektuak diruz laguntzeko erabiliko dira Euskadin)

Laguntzaren mugak

Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 arte finantzatu ahal izango du. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa, zeinak eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua egon behar duen.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuarekin zuzenean eta modu objektiboan zerikusia duten jarduerei dagozkien gastuek diru-laguntza jasoko dute. Erakundearen berezko langileen zuzeneko gastuen barruan, diru-laguntzadun proiektua zuzenean egikaritzeko beharrezkoak direnak, langileen dedikazioa eta lanpostu-maila adierazi beharko dira. Langileen zuzeneko gastu horiek ezingo dira izan zenbateko hauek baino handiagoak:

  • a) Goi-mailako langile teknikoa lanaldi osoan, urteko 45.470 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
  • b) Erdi-mailako langile teknikoa lanaldi osoan, urteko 37.245 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
  • c) Administrazio-langilea lanaldi osoan, urteko 30.024 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

Zeharkako kostuak (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira, formulazioa, jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko) ezin dira proiektuaren zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan.

Proiektu batek ere ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 6 baino gehiago.

Diruz lagundutako jarduerak garatzean hirugarrenak kontratatu behar badira, onuradunek bete beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko Erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Azpikontratazioaren proportzioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 izango da gehienez.

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatikatua egingo da; % 80 ordainduko da laguntza onartzen denean eta gainerako % 20a 2024ko martxoaren 1ean baino lehenago Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari diru-laguntza eskuratzeko memoria bidali eta gero. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako proiektuaren betetze-maila eta proiektuaren garapenaren balorazio kualitatiboa, bai eta adikzioen esparruan erakunde onuradunek egindako beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik ez dueten elkarteak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0032115

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea elektronikoki egingo da Nire karpeta atalaren bidez.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntza eskabideak ebazteko epea 2023ko azaroaren 30an amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa elektronika bidez aurkeztuko dute.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk