Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ITSASPEN 2023 - EAEko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak

[Itsaspen 2023]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak aratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

2023ko ekitaldirako iragarri diren laguntzei erantzuteko gehieneko diru-zuzkidura globala 500.000 eurokoa da.

- Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak - 382.500 euro, 153.000 euro 2023. urteko ordainketa-kredituari eta 229.500 euro 2024. urteko konpromiso-kredituari.

- Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak - 117.500 euro dagozkio: 47.000 euro 2023. urteko ordainketa-kredituarenak dira, eta, 70.500 euro, 2024. urteko konpromiso-kredituarenak.

Bi kapitulu horietako batean soberakinik badago, besteari esleituko zaio.

Nori dago zuzenduta


Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzen onuradunak

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: udalerriak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten udal-partzuergoak; mankomunitateak; eta eskualdeak.

Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzen onuradunak

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: administrazio publikoak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten partzuergoak; zuzenbide publikoko korporazioak; irabaziasmorik gabeko pertsona juridikoak; eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Jon Pagaldai

Telefonoa: 945 01 99 44

E-maila: j-pagaldai@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113709

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete epea irekitzen duen aginduak argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektua burutzeko luzapena egiteko eskaera


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk