Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak eragin handia izan duen elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak - Garagardoa egiten duten enpresak

[Elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Ukrainako inbasioak Euskadiko garagardo-ekoizpenaren sektorean izandako eraginaren ondorioz 2022ko ekitaldian izandako galerak konpentsatzea.

Enpresa eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza soziala eta helbide fiskala.

Aurrekontuko zuzkidura

750.000 €

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Garagardoa egiten duten enpresak, baldintza hauek betetzen badituzte:

- Egoitza soziala eta helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Laguntza eskatzen duten ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) dagoen establezimendu aktibo batean egitea.

- Enpresa eskatzailea EJSN 2009 1105 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

Betekizunak

  • Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea. Europako Batzordearen arabera, "krisian dagoen enpresaren" definizioa Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan dago. Erregelamendu horrek barne-merkatuarekin bateragarriak diren Estatuko laguntza-kategoriak ezartzen ditu.
  • Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea.
  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana, horren erruduntzat jo direlako.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaria ez egotea Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen direnean soilik, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
  • Era berean, ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioagatik zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku horrekin zigortutakoek ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefonoak: 945 016 337 | 945 016 339

E-maila: calimentaria@euskadi.eus

Kodea

1236106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk