EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak 2023
[bizi-kalitatea]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. Agindu honen xedea da laguntzetarako deialdia egitea EAEko gaixoek eta haien familien kolektiboek eratutako irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzat.
2. Laguntza hauen helburua da elkarte horiei laguntza ematea, haien proiektuak finantzatuta. Proiektuok jarduera bat edo gehiago izango dituzte, eta 2023ko urtarriletik abendura gauzatuko dira, xede hauek betetzeko:
- a) Trebetasunen eta baliabideen garapena babestea, gaixoen autozaintza-gaitasuna maximizatzeko eta autonomia handitzeko.
- b) Gaixoen behar soziosanitarioak babestea eta bideratzea, osasunaren sustapenaren ikuspegitik.
- c) Gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa handitzea.
- d) Erasandako pertsonek osasun aldetik dituzten desberdinkeriak gutxitzea.
- e) Generoren ikuspegia barnean hartzea.
3. Honako jarduera hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:
- Gaixotasunari buruzko aholkua eta informazioa.
- Errehabilitazio logopedikoa, fisioterapeutikoa, kognitiboa eta taldearen bizi-kalitatea hobetzen duten beste prozedura batzuk.
- Laguntza psikologikoa.
- Terapia okupazionala.
- Autolaguntza-taldeak.
- Gaixoen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko tailerrak.
- Gaixoen familientzako laguntza.
- Gaixotasunari buruzko informazio- edo sentsibilizazio-jardunaldiak, gaixotasunari buruzko informazio-standak, etab.
- Gaixotasunarekin lotutako publizitate-kanpainak.
- Gaixotasunaz informatzeko eta sentsibilizatzeko beste jarduera batzuk.
4. Deialdi honen bidez finantzatzeko moduko ekintzetatik kanpo gelditzen dira:
- a) Osakidetzak edo Osasun Sailarekin hitzarmena duten zentroek egindako jarduketak bikoizten dituzten jarduerak.
- b) Hiesaren eta adikzioen arloko jarduerak, baita ikerketa-lanak eta Osasun Sailean horretarako berariazko laguntza-deialdiak dituzten guztiak ere.
- c) Osasun Sailetik jasotako bestelako laguntzen bidez, izendunak izan zein ez, finantzatutako proiektuak.
- d) Sexu-diskriminazioa eragiten duten jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
300.000 €Prestazio ekonomikoa
1. Jarduera batez edo batzuez osatutako proiektuak diruz laguntzeko dira laguntza hauek, eta ez dira erabiliko langile-egiturak modu egonkorrean mantentzeko, ezta elkarteen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko ere.
2. Gastu hauek lagunduko dira diruz:
- a) Langileak (nominak eta gizarte segurantzako gastuak).
- b) Profesional independenteen zerbitzuak.
- c) Ekipamenduak eta materialak.
- d) Argitalpenak eta komunikazio-jarduerak.
- e) Eskatutako zenbateko osoaren % 15, gehienez, zeharkako kostuengatik, halakotzat hartuta:
- 1.– Erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei dagozkienak barne.
- 2.– Dieten eta joan-etorrien gastuak.
- 3.– Jarduera jakin batekin zuzenean lotuta ez dauden baina diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren kudeaketa-gastuak.
3. Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:
- a) Gastu finantzarioek.
- b) Inbertsio-gastuek.
- c) Administrazio-lizentziek.
- d) Berandutze-errekarguek eta zehapen administratiboek eta penalek, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
e) Oro har, elkarteak egindako edo antolatzaileek parte-hartzaileei eskainitako aperitibo, hamaiketako, catering, bazkari edo afariekin lotutako gastuak. Jarduera dela-eta eskainitako opariak ere ez dira finantzatuko.
4. Egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena.
5. Diruz laguntzen diren jarduerak ezin ezingo dira azpikontratatu.
6. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, oro har, 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak
Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da gehienez:
- a) Eskatutako zenbatekoa.
- b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100.
- c) 10.000 euro elkarte bakoitzeko.
- d) 15.000 euro elkarteen federazio bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- a) Dirulaguntzaren % 70, laguntza onartutakoan, ebazpena argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ostean, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
- b) Gainerako % 30a, proiektua egin izana eta izandako gastua justifikatu eta gero, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta
Irabazi asmorik gabeko elkarteak
Betekizunak
-
1. Eskakizun hauek betetzen dituzten elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:
- a) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboez osatuta egotea.
- b) Legez eratuta egotea, eta behar bezala izena emanda egotea elkartearen egoitza sozialari dagokion lurraldeko erregistro administratibo ofizialean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
- c) Irabazi-asmorik ez izatea.
- d) Gaixotasunen bat dutenen edo haien familien bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea, elkartzeko, hitz egiteko eta laguntzeko guneak eratuz.
- e) Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin —Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau—.
- f) Ez egotea 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako inolako egoeratan.
- 2. Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak ezin izango dira dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu, dagokien zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai, halaber, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte eskakizun horiek guztiak, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.
-
Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, elkarte onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- 2. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskaera inprimakia bete beharko dute, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira inprimakiok. Behar den inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- 3. Jasotako laguntza guztia diruz lagundutako proiektua gauzatzeko erabiltzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.
- 7. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatutako informazioa ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- 10. Publizitatean edo egiten diren dokumentuetan Osasun Sailaren babesari buruzko aipamen bat sartzea. Aipamen hori, Sailak gainbegiratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera txertatuko da. Eskuliburua hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman, baliabide komunitario gisa ikusaraztea elkartea, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten jarduerak ere. Plataformarako sarbidea egoitza elektroniko honetan dago: https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadi-aktiboa-auzolanean-osasuna-zabaltzen/web01-a2osabiz/eu/
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0088710Eskabideak aurkezteko epea
Aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 8ra arte
1. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira, 20.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.
2. Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
3. I. eranskinean (PDF, 780 KB) zehazten dira eskabideetan adierazi beharreko datuak. Datuak egoitza elektronikoaren inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira, agindu honen 20.4 artikuluan xedatutakoaren araberako sarbidearekin.
4. Eskabidearekin batera, behar denean, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Eskabidean administrazio publiko eskudunen aurrean egiaztapena zuzenean lortzeari uko egiten zaionean bakarrik:
- Dagokion administrazio-erregistroan eratu eta inskribatu izanaren egiaztagiriaren kopia.
- Zerga-betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
- b) Erakundeak proiektua hobeto azaltzeko garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.
5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
6. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (agindu honetan 20. artikuluan adierazia).
7. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
- a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
- b) Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20.2 artikuluan aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.
8. Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar du. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1. Eskakizun hauek betetzen dituzten elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:
- a) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboez osatuta egotea.
- b) Legez eratuta egotea, eta behar bezala izena emanda egotea elkartearen egoitza sozialari dagokion lurraldeko erregistro administratibo ofizialean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
- c) Irabazi-asmorik ez izatea.
- d) Gaixotasunen bat dutenen edo haien familien bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea, elkartzeko, hitz egiteko eta laguntzeko guneak eratuz.
- e) Beteta izatea, bai Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak, bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin —Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau—.
- f) Ez egotea 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako inolako egoeratan.
- 2. Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak ezin izango dira dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu, dagokien zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai, halaber, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte eskakizun horiek guztiak, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.
-
Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, elkarte onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- 2. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskaera inprimakia bete beharko dute, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira inprimakiok. Behar den inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- 3. Jasotako laguntza guztia diruz lagundutako proiektua gauzatzeko erabiltzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.
- 7. Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatutako informazioa ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- 10. Publizitatean edo egiten diren dokumentuetan Osasun Sailaren babesari buruzko aipamen bat sartzea. Aipamen hori, Sailak gainbegiratu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera txertatuko da. Eskuliburua hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman, baliabide komunitario gisa ikusaraztea elkartea, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten jarduerak ere. Plataformarako sarbidea egoitza elektroniko honetan dago: https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadi-aktiboa-auzolanean-osasuna-zabaltzen/web01-a2osabiz/eu/
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …).
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Ondorengo atalean adierazten den dokumentazioa pdf formatuan edo onartutako beste formatu batean eskaneatu eta ordenagailuan gordetzea.
- Inprimakiak dauden kasuetan, horiek bete eta ordenagailuan gordetzea.
- Zerbitzu elektronikora sartzea eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- 1. Eskaria bete.
- 2. Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- 3. Eskaria sinatu.
- 4. Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Herritarren eskubidea da kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo administrazio jardulearen esku daudenak ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide horretaz baliatu ahal izateko, emandako Dokumentazioa atalean, entregatutako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren jarraipena eta segimendua Nire karpeta-ren bidez egingo da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dirulaguntzaren justifikazioa
Aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 1era arte
1. Erakunde onuradunek beren proiektuak egitea justifikatu beharko dute.
2. Eranskinean: II. eranskinean (PDF, 451 KB), justifikazioek jaso beharko dituzten datuak zehazten dira.
3. Justifikazioarekin batera, honako hau aurkeztuko da:- a) Eskatutako zenbatekotik eman den dirulaguntzaren zenbateko osoaren gastua justifikatzen duten fakturen edo bestelako ordainketa-egiaztagirien kopia sinplea. Egiaztagiri horiek erakundearen arduradunaren sinadura izan beharko dute, eta benetakoak direla ziurtatzeko
erantzukizunpeko adierazpena erantsiko zaie. - b) Proiektuan boluntarioek egiten duten lana justifikatzeko, boluntario bakoitzaren ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu behar da. Erakundearen legezko ordezkariaren sinadura behar du kopiak, eta datu hauek jaso behar ditu: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NANa); ordu kopurua; orduko kostua; guztizko zenbatekoa eta boluntarioaren sinadura.
Boluntarioak balioztatzeko, elkartearen inguruko pertsonek ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren zenbatespen ekonomikoa egingo da. Zenbateko hori elkartearen ekarpen propioa justifikatzeko baino ez da hartuko aintzat, eta orduko 20 euroko gehieneko muga izango du.
- c) Jarduerarekin zerikusia duten agiri publikoak, hala nola egunkari-zatiak edo proiektuko funtsen kontura egin eta zabaldutako materiala. Agiri horiek esteka elektronikoen bidez ere egiazta daitezke.
- d) Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa (17.10 artikuluaren arabera).
- e) Proiektuaren funtsekin antolatutako jardueretara joan izanaren laburpena: pertsona kopurua adierazi behar da, adinaren eta sexuaren arabera bereizita.
- a) Erakunde onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2023an egindakoak izan beharko dute.
- b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
- c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriak eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).
- d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakundearen ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «jasotze-agiria» eta hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
- e) Boluntarioen kasuan, euren aseguruaren bidez justifikatutako gastuak bakarrik. Boluntarioen aseguruak bi kontingentzia estali beharko ditu: istripuak eta erantzukizun zibila. Erantzukizun zibilaren kasuan gutxienez 300.506,05 euroko kapital aseguratua izan behar du, istripu eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat.
- Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, erakunde aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
-
Elkarte onuradunen betebeharrak
- 1. Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten 10 egun balioduneko epean, esleitzeko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita, onartutzat hartuko da dirulaguntza.
- 2. «Hirugarren interesdunaren datuei alta» emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia betetzea, edo, hala dagokionean, «Hirugarrenaren datuak aldatzea» eskatzekoa, salbu eta aurretik inprimakiak Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira. Dagokion inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dago: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
- 3. Jasotako laguntza guztia dirulaguntza eman den proiektua gauzatzera bideratzea.
- 4. Aldaketaren bat izan bada dirulaguntza emateko eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 5. Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- 6. Eskakizunak eta baldintzak bete dituztela justifikatzea, bai eta dirulaguntza jaso duen proiektua gauzatu dutela ere.
- 7. Osasun Sailarekin elkarlanean aritzea jarduera horiek egiaztatu, ikuskatu, jarraitu, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta men egitea Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduketei.
- 8. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatutako informazioa ematea laguntzen zertarakoa kontrolatzeko.
- 9. Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, horiek egiaztatu eta kontrolatu beharra egon daiteke eta.
- 10. Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten dituzten publizitatean edo agirietan. Aipamen hori Sailak gainbegiratu ondoren sartuko dute, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera. Hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/nortasun-gidaliburua
- 11. Euskadi Aktiboa plataforman elkartea ikusaraztea baliabide komunitario gisa, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten haren ondoriozko jarduerak ere. Honako egoitza elektroniko honetan dago plataformarako sarbidea: https://www.euskadi.eus/informacion/euskadi-aktiboa-/web01-a2osabiz/eu/
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-ren bidez bidali.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak eta hizkuntza ere alda daitezke, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua