Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Leader programa 2022 - Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak

[LEADER enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioak 2022]

Deskribapena

Xedea

Bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein tipologiatako mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioetan laguntzea:

a) Nekazaritzakoak ez diren jarduerak ustiategietan txertatzeko jarduketak, horien sostengu ekonomikoan laguntzen badute eta Leader eremuko enplegua mantentzen edo handitzen laguntzen badute.

b) Mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko jarduketak Leader eremuan.

Handitzeko jarduketa gisa ulertuko dira lehendik dauden ekoizpen- edo zerbitzu-unitateak handitzeko jarduketak, edo ekoizpen- edo negozio-lerro berriak.

Modernizatzeko jarduketa gisa hartuko dira produktuetan, prozesuetan, zerbitzuetan edo negozio-ereduan irtenbide teknologiko berritzaileak barne hartzen dituzten jarduketak. Ez dira halakotzat hartuko diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen birjartze edo ordezte hutsak.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

2.387.500 €

Nori dago zuzenduta

Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzen onuradunak - Programa LEADER

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira –forma juridikoa sozietate zibila bada salbu–, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Eskakizunak:

  • Dibertsifikazioa egiten duten nekazari juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lekutan izan dezakete egoitza soziala, baita hiri-eremuan ere, betiere dibertsifikazioa Leader eremuan egiten bada eta onurak eremu horretarako badira.
  • Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek edozein lekutan izan dezakete egoitza soziala, baita hiri-eremuan ere, betiere dibertsifikazioa Leader eremuan egiten bada eta onurak eremu horretarako badira.
  • Onuradun diren pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuan egon beharko dute erroldatuta.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduera ekonomikoarekin lotutako inbertsio fisikorik ez badago Leader eremuan, pertsona fisikoek Leader eremuan egon beharko dute erroldatuta eta pertsona juridikoek Leader eremuan izan beharko dute egoitza soziala.
  • Aurreko bi deialdietan Leader laguntzak jaso dituzten eta deialdi honetan enpresa-jarduera bererako laguntza eskatu duten onuradunek ezin izango dute laguntzarik jaso hirugarren urtez jarraian. Hasiera-hasieratik argi eta garbi bereizitako faseak dituzten proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak ondoz ondoko zenbait deialditan.

Betekizunak

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

1. Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Eskabide presentzialak hartzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00ra.

Idazkaritza Teknikoa: Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

2. Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050924

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea

Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea

Beste tramite batzuk