Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EREIN Pribatuak 2022 - Enpleguaren sorrera garbirako laguntzak

[EREIN Pribatuak Enplegua 2022]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenetena inbertsioak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena, bat etorriz Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 1. apartatuarekin.

G4, G5 eta G6 entitatez sailkatutako landa eremuak (I Eranskina)

Helburu hori lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko y Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- Hazi Fundazioa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 €

Prestazio ekonomikoa

G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezartzen diren kredituetatik aterako dira, honela banatuta:

Laguntza-lerroa

20222023GUZTIRA

Enpleguaren sorrera garbirako laguntzak

30.000

30.000

60.000

Nori dago zuzenduta


Enpleguaren sorrera garbirako laguntzen onuradunak

Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak, betiere nekazaritzakoak ez badira eta landa-eremuetan badaude. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako orduen % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahalko dituzte enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisiko langabeek, baldin eta eremu horietan bizi badira eta beren autoenplegua sortuko duen nekazaritzakoa ez den proiektu bati ekiten badiote.

Laguntzen onuradun izan ahalko dira nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak, ondasun-erkidegoak edo, nortasun juridikorik eduki gabe ere, proiektuak eta jarduerak aurrera eraman ditzakeen unitate ekonomiko edo ondare bereizi mota oro. Haietan partaide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Deialdi honen xede diren landa-eremuetan burutzea jarduketa diruz lagungarriak.
  • Dibertsifikazio-jarduerak direnean, onuradunaren lanbide nagusiak nekazaritza izan behar du, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 14. apartatuko definizioaren arabera.
  • Enplegua sortuz gero, onuradunak deialdi honetako landa-eremuan sortu behar du enplegua; jarduera independenteak sortuz gero, berriz, deialdi honetan barne hartutako landa-eremuan bizi behar du.
  • Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta administrazio-prozedura ez eten izana ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial irmorik den arte; haren arabera, dagokion inskripzioa egin ahalko da dagokion erregistroan.
  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin hitzartutako kontratu ororen ebazpen irmoa eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.
  • Nekazaritzaren arloan jarduten duten profesional, enpresa edo bestelakoen elkarte edo erakundeak badira, emakumeen presentzia izatea zuzendaritza-organoetan (Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen arabera).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


- Arabako, Bizkaiko y Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Inma Lacalle (Araba)

Posta elektronikoa: i-lacalle@euskadi.eus

Iker Ortega (Bizkaia)

Posta elektronikoa: i-ortegaruiz@euskadi.eus

Itziar Ibernia (Gipuzkoa)

Posta Elektronikoa: i-ibernia@euskadi.eus

Arantxa Peña

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027817

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk