Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ArdoINB 2022 - Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzak, minimis laguntzen araubidea baliatuta

[ARDOINB 2022]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektu hauetarako laguntzen deialdia egitea 2022rako: mahastizaintza eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa nazionalei buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera eta Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren arabera egindako 2021eko deialdietan laguntza jaso ez duten proiektuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

1.110.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauen finantziaziorako 1.110.000 euro bideratuko dira 2022an. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura bakarrik finantzatuko da, horietatik 610.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari.

Nori dago zuzenduta


ArdoINB laguntzen onuradunak

Onuradunak izango dira 1363/2018 Errege Dekretuak aurreikusitako mahastizaintza eta ardogintzako enpresak, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak eta lanbide arteko erakundeak, baldin eta eskabidea egiten den unean egiaztatzen badute Ardogintza sektorerako MAE Inbertsioa programan 2022ko ekitaldiaren deialdian parte hartu dutela; baldin eta haien eskabideak eskabideen behin betiko zerrendan aukeratu, lehenetsi eta onartu badituzte, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta programa horretan aurrekontu-zuzkidura faltagatik laguntzarik jaso ez badute.

Ez zaie laguntzarik emango krisian dauden enpresei, Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C-249/01 Komunikazioan definitzen diren moduan, ez eta 2021eko uztailaren 28ko Aginduan eta 1363/2018 Errege Dekretuaren 61. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenei ere.

Betekizunak

  • Eskatzaileak bideragarritasun ekonomikoa frogatu beharko du.
  • Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
  • Foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1091804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkezteko epea bukatu eta sei hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk