Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (2022)
AURKEZPENA

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemezortzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Urkabustaiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemezortzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 67 koreografia, 135 emanaldi eta 51 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 35 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Materialak: Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (triptikoa) [pdf, 1,8 Mb]
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Lana"
- Biteri Kultur Etxea [Hernani]
- 19:00
- 2025(e)ko Martxoak 13
Dantza
"OTS"
- Haatik Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA
- Deusto [Bilbao]
- 18:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Oin Arin Dantza Taldea
- Areria Kultur Gunea [Lazkao]
- Martxoak 14 eta 21, 18:00
- 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
Dantza
Herri Arte Eskolako dantza ikasleen koreografia libreak
- Lekuona Fabrika [Errenteria]
- 17:00
- 2025(e)ko Martxoak 15
Albisteak
2025/03/11
"Cinco golondrinas", Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren azken ekoizpena, BBK Salan estreinatuko da
2025/03/11
2025(e)ko Martxoak 10(e)tik 2025(e)ko Ekainak 10(e)ra
Ikerketa Proiektu Saria 2025 - Nafarroa Garaiko bertsolaritzari buruzko ikerketa sustatzeko
2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
2025/03/07