Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIX. edizioa (2023)
LANAK
"Aiurri" - Aukeran Dantza Konpainian
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
Jantziak: Oscar Armendariz
Dantzariak: Ane Anza, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
CURRICULUMA
Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztu dituztelarik.
Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz
SINOPSIA
Dantza , mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak.
Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak.
Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
"Azul petróleo" - Iron Skulls Co
Zuzendaria eta Koreografia: Iron Skulls Co
Koreografoak eta interpretazioa: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés "Moe", Héctor Plaza "Buba"
Argiztapena eta maskarak: Óscar González
LED argiztapena eta laserrak: Jordi Blasco
Laguntzaile teorikoa: Carlito Fluito
MUSIKA: Stefan Hoffmeister
Jantziak: Hamcus
Argazkia eta bideoa: Vicente R.
Diseinu grafikoa: Julen García
CURRICULUMA
Iron Skulls Co dantza-taldeak Bartzelonan du egoitza. Hasierako taldea, Skulls Crew izenekoa, 2005ean eratu zen, eta b-boying (breakdance) deritzon dantza-mota egiten zuen. Ondoren, 2013an, profesional bihurtu zen. Espainiako hainbat eskualdetako dantzariek osatutako taldea da, eta bere estilo bereziagatik da ezaguna, askotariko diziplinak jorratzen baititu eta mugimenduaren mugak ikertzen saiatzen baita etengabe.
Ingurune desberdinak dituzte jatorri konpainiako kideek: breakdancea, hip-hopa, dantza garaikidea eta akrobazia, bai eta borroka-arteak, musika-ekoizpena, diseinua eta moda ere. Eragin-nahasketa horrek estilo bereizgarria ematen dio taldeari. Izan ere, dantzaz kanpoko elementuen fusioarekiko grinak gidatzen du taldea paradigma berrietara, non gero eta ekoizpen handinahiagoak sortzen diren arte eszenikoen alorrean.
SINOPSIA
Gure indibidualtasunaren zenbateko zatia galtzeko prest gaude talde bateko kide izaten jarraitzearren?
Azul Petróleo instintuan zehar egindako bilaketa da, eta gogoeta hau egiten du: nolako eragina du talde bateko kidetasunak gure banakako giza izaeraren gainean?
"Baktana" - Lazuz
Sortzaileak eta interpreteak: Ron Beeri e Itamar Glucksmann
Soinu sorkuntza: Matthieu Pernaud
Banaketa: a+ Soluciones Culturales
Laguntza finantzatzailea: Nordiko-baltiko mugikortasun programa eta Suediar artearen diru-laguntzen batzordea (kalturkontakt Nord)
Sormen egoitza: Subtopia, Estocolmo; La Grainerie, Balma – Toulouse métropole; UpplandsVäsby Kommun, Estocolmo; Espace Catastrophe, Centre International de Création des Arts duCirque, Bruxelles; La Maison des Jonglages, La Courneuve; La Fabrique / Université Jean Jaurès, Toulouse; L'association CHAP, Viol le fort; Vértigo, Turín; La digue, Compagnie 111,Toulouse; Dansehallenrne, Copenhague
CURRICULUMA
Itamar Glucksmann eta Ron Beeri artistek sortutako zirku garaikideko konpainia frantziar-suediarra da Lazuz. Zirku garaikidea beste teknika eta lorpen artistiko batzuetara eraman nahi dute Itamarrek eta Ronek beren lanarekin. Jatorriz israeldarrak dira biak, baina bata Frantzian eta bestea Suedian trebatu ziren zirkuan (Le Lido eta DOCH konpainietan, hain zuzen). Beraz, Eskandinaviako eta Frantziako zirkuaren eraginak ageri dira haien lanean.
SINOPSIA
Bi gizonen arteko oharkabeko topaketaren gaineko leihoa da Baktana. Haietako bat malabarista da, eta, objektu hegalarien munduan obsesionatuta bizi denez, horien masak manipulatuz komunikatzen da. Bestea, berriz, akrobata da, eta mugimenduaren bidez mintzatzen da. Gaizki-ulertuak eta galderak tarteko, haien jakin-minak topaketa isil batera eramango ditu, eta, hortik abiatuta, bata bestearengana inguratzeko gogoa piztuko zaie.
"Batu" - Node
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe
Koreografia: Myriam Perez Cazabon
Jatorrizko Musika: Mikel Zubiria
Olerkia: Eñaut Mitxelena
Jantziak: Amarenak
Ekoizpen Exekutiboa: Ana Barrantes
Zuzendaritza: Ion Estala
CURRICULUMA
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta anaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean, LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).
Konpainiak Madrilgo Teatros del Canal-en, Gazteszenan, Feria Internacional de Danza y Teatro de Huescan, BAD Bilbaon, Dantza Hirian, dFerian, Propulsa Galician, Vila-real en Dansan edo Le Temps d’Aimer la Dansen antzeztu du, besteak beste. Sortutakoak, Aterpean, Bilbao Eszena edo Baratza Aretoa.
Sorkuntza bezalako egonaldi artistikoak jaso ditu eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa jasotzen dute, besteak beste.
SINOPSIA
Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.
"Bueltaxka" - OSA+MUJIKA
Zuzendaritza: OSA+MUJIKA
Koreografia: Jaiotz OSA
Interpreteak: Jaiotz OSA, Rafke VAN HOUPLINES
Jantziak: Xabier MUJIKA
Musika: GARTXOT
Bideo/Argazkiak: ETANOWSKI
CURRICULUMA
OSA+MUJIKA, Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: alde batetik dantza, eta jantzigintza/eszenografia bestetik. Jaiotz dantzari eta koreografoa da, Xabierrek berriz, jantziak eta espacio eszenikoak diseinatzen ditu. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da, buruan dituzten irudiak sortzea, hauei forma eta zentzua eman eta mugimenduaren bidez nahiz formatu audiobisualetan garatu. OSA+MUJIKA dantza eta ikusentzunezko arteetan dituzten interesak asetzeko sortu zen.
SINOPSIA
Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.
Lanak bi lagunen -Jaiotz Osa eta Rafke Van Houplines- istorioa kontatuko du, helburuak lortzeko ezinegonak ezertan laguntzen ez digula konturatuko diren bi lagunen istorioa. Elkar egotearen plazera topatzea lortuko dute, elkar aurrera eginez eta asebetetze ezin hori albo batera utzita porrota sufrituko ez dutela ikasiko dutelako.
BUELTAXKAk bidea txalotzen du, orainera gonbidatzen gaitu.
"Burial of the Bark" - Akira Yoshida
Koreografia eta interpretazioa: Akira Yoshida
Laguntza koreografikoa: Luís García (Fruta) / Lali Ayguadé
Musika konposaketa: Donald Beteille
CURRICULUMA
Akira Yoshidak breakinga dantzatuz ekin zion bere lanbideari. Urteek aurrera egin ahala, lehiaketetan parte hartzen hasi zen, eta 60 sari baino gehiago lortu zituen Espainian, Frantzian eta Austrian. 23 urte zituela, dantza garaikiderako eta arte eszenikoetarako jauzia egin zuen, eta, Nafarroako arte-beka nagusia eskuratu zuen, arte-ikasketak egiteko SEADen (Salzburgen). Nazioarteko zenbait konpainiatan egin du lan, besteak beste Hungry Sharks, Roberto Olivan, Julyen Hamilton, Yoann Bourgeois, Physical Momentum eta Lali Ayguadé Company konpainietan.
Gaur egun, bere lana eta beste konpainia eta lantegi batzuena uztartzen ditu mundu osoan birak eginez, eta, besteak beste, B12, Deltebre Dansa, Kalamata International Dance Festival, Flip Helsinki eta Portugal Summer Intensive jaialdietan hartu du parte.
SINOPSIA
Burial Of The Bark koreografiak pertsonaia baten historia aurkezten digu. Errealitatearekiko kontaktua erabat galdurik, noraezean ibiltzen da, eta besteek ulertzea beste asmorik ez du bere ibilbidean.
"Cosa" - Macarena Recuerda
Ideia: Macarena Recuerda
Sorkuntza: Macarena Recuerda, Jorge Dutor eta Maia Villot
Interpretazioa: Macarena Recuerda eta Maia Villot
Jantziak: Jorge Dutor
Argiztatzea: Ana da Graça
CURRICULUMA
Arte eszenikoetan, antzerkian eta dantzan trebatua da. Institut del Teatreren lizentzia badu ere, benetan interesatzen zaizkionak artearekin topagune berriak helburu dituzten parte-hartze proiektuak dira.
2012az geroztik bere ikerketa ikuslearen rolaren inguruan kokatzen da. berria asmatu elkarrekin jolasteko, sortzeko eta pentsatzeko espazioak.
Bere ikerketa bi lan ildotan zabaltzen da, hizkuntza eszenikoari buruzko ikerketa ildo batean eta espazio parte-hartzaile eta pedagogoari buruzko beste ildo batean.
SINOPSIA
"Cosa" Macarena Recuerda Shepherdek ILUSIONISMOARI buruzko trilogia amaitzeko erabili duen pieza da. Ikerlan horretan, egileak dioenez, ilusioa antzerkiaren funtsarekin nola konektatzen den pentsatzera iritsi da, eszenaren gainean erakutsiz konbentzioa eta magia, errealitatea eta horren ordezkoa, ekintza eta fikzioa.
2017an hasi zen lan horretan egindako piezak dira "!AY! YA!" (2018), gorputzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa, bai eta "The Watching Machine" (2020) ere, argitik, itzaletik eta islatzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa. Oraingo honetan, "Cosa. Intervenir un cuerpo" lanean pertzepzio-irudiak eszenografiatik ikertu ditugu. Horretarako, gorputza beste material bat balitz bezala irudikatu dugu, gauza bilakatuz, atrezzo bihurtzeraino, azaldu du artistak.
Artistak azaldu duenez, Cosa "gorputz objektibo batez osatutako dantza-pieza da. Gauzen koreografia".
"DOJI" - Brodas Bros
Egilea: BRODAS BROS eta DESILENCE
Zuzendaritza Artistikoa: Lluc Fruitós
Koreografia: BRODAS BROS
Lankidetza koreografikoa: Nicolas "ZYco" Monlouis eta Maëva "Pocah" Deyroles
Dantzariak: Berta eta Clara Pons, Pol eta Lluc Fruitós, Marc Carrizo eta Hector Puigdomenech (Cover)
Zuzeneko bisualak: Tatiana Halbach eta Soren Christensen
Dramaturgian laguntza: Alba Florejachs
Eszenografia: Desilence
Musika: Lluc Fruitós eta Clozee
Ekoizpena: Sara Manzano eta Rita Molinero
Argiztatzea: Marc Carrizo eta Jorge Garcia
Argazkiak: Clara Pons eta Sergi Panizo
Bideoa: Linea Sonora
Eskerrak: "Yndra" Willy Barleycorn
Koprodukzioa: Teatros del Canal
CURRICULUMA
Brodas Bros nazioarteko konpainiak hip-hopa, dantza eta hiri-kultura lantzen ditu. Bartzelonan sortu zen, 2006an.
Bi ahizpa eta bi anaia dira taldekideak, laurak ere aitzindariak euren hiri-ikuskizunak Espainiako antzoki handietara eramaten.
Dagoeneko 200.000 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte haien ikuskizunak: Brodas bros, Concierto concepto, 4hermanos, Br2, Vibra…
Lankide izan dituzte Tricicle, Cirque du Soleil, Desigual, Chevrolet, TVE, Vodafone eta Rafa Nadal, besteak beste.
Desilence izena hartuta, hainbat lan sortu dituzte 2005az geroztik: ikuskizun eszeniko handiak, ikusizko zuzeneko emanaldiak, ikusizko eszenografiak, musikalak, dantza-ikuskizunak eta instalazioak. Lan-sorta luzea eta zabala dute.
Desilenceren erdigunean agerikoa da pinturari, mugimendu hipnotikoari eta ondo asmatutako ideia ederrari dieten maitasuna. Oreka aurkitzeko etengabeko ekinean ibiltzen dira. Ikaragarri gustatzen zaie egiten dutena. Proiektu berri bati ekiten diotenean, buru-belarri murgiltzen dira, eta indarren % 100 jartzen dute horretan.
SINOPSIA
Brodas Brosen eta Desilenceren arteko ikuskizun berriak Do¯ji du izena, hau da, "aldi berekoa", japonieraz.
Eta aldi berean gertatzen dira gauzak Brodas Broseko eta Desilenceko bost dantzarien artean, indarrak baturik pieza bat sortu baitute, non ikusizkoa, interakzioa eta dantza batera gertatzen baitira. Barne-bidaia horretan, ikuskizuna osatzen duen pieza bakoitzak egoera natural bat adierazten du.
Ikuskizun horretan teknologia erabiltzen dute, alde batetik, ikusizko edukiak sortzeko tresna gisa eta, bestetik, jolasteko eta gozatzeko tresna sortzaile gisa, renderraren loturetatik eta marketatik askatzen baititu, eta unean bertan mugitzeko eta sortzeko askatasun handiagoa ematen baitie.
Pieza bakoitza argi-mota ezberdinei eskainitako oda bat da, inguratzen gaituzten eta gure baitan nagusi diren kolore eta itzalen ospakizun bat. Obrak gai honen inguruko gogoetari zabaltzen dio atea: zer garen eta nola mugitzen garen argiz eta itzalez betetako mundu honetan.
"El lago" - La Mov
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez eta Paula Aragón
Argiztapenaren diseinua: Luis Perdiguero (A.A.I.-DiiVANT)
Eszenografia-diseinua: Vanesa Hernández (DiiVANT)
Eszenografia-laguntzailea: Francisco Rodríguez eta Juan Manuel González (DiiVANT)
Eszenografia tailerra: José Miguel Casanova
Teknika: Óscar Úbeda eta Eduardo Mora
Soinua: Andrés Lapresta
Jantzien diseinua: Arturo Guillén
Dantza-maisua: Carolina Chico
Musika: Txaikovski eta Jorge Sarnago
Off-eko testua: Nacho Escuin
Ekoizpena: LaMov Ballet SLU
Iraupena: 1 ordu eta 10 minutu
CURRICULUMA
LaMov dantza-taldeak Víctor Jiménezen zuzendaritzapean dihardu 2008ko uztailaz geroztik. Jiménez Víctor Ullateren konpainiako dantzari izan zen aurretik, Maurice Bèjart-en ikasle eta Lyongo Operako dantzari bakarlari. Operarentzat koreografiatu ditu El trovador, Lo que el cuerpo no recuerda, Payasos divinos, Forget-forgot-forgotten, La Cenicienta, Dos, Momenta, Babel eta La Bella Durmiente.
SINOPSIA
El Lago lanean, Víctor Jiménezek errusiar balletaren paradigma berraztertuko du, erritmoak, mugimenduak eta argiaren arkitekturak ikertzeko eta haiekin esperimentatzeko duen etengabeko gogoaren bidetik, LaMoven lengoaia transgresorea paregabe egiten duen sentsibilitate liluragarriarekin.
Ezinbestean tragediarekin lotutako ezinezko maitasun baten ohiko kontakizunetik urrun, irudikatutako aintzira honetan, guztiok dauzkagun azaleko geruzetan zein sakonenetan murgilduko gara, itxuraren eta benetako niaren dualtasunean, beltxarga zurien ustezko ur geldiak diruditen gizartean, zeinetan beltxarga beltza matxinatu eta itxura guztiez gabetuko den egiara eta askatasunera iristeko.
Berriz ere, originaltasun handiko eta gainditze fisiko eta plastiko nabarmeneko ikuskizuna, dantzarien interpretazio bikainekin.
"Ensueño" - La Glo Zirko Dantza
Egilea: GLORIA PEON
Koreografia: Gloria Peon Interpreteekin lankidetzan
Zuzendaritza Eszenikoa: EKIPO LA GLO ZIRKO DANTZA
Antzezleak: Alejandra Deza, Pere Vilarubia, Maitane Sarralde.
Ekoizpena: EKIPO LA GLO ZIRKO DANTZA
CURRICULUMA
Aireko eta dantza bertikaleko artistek osatzen dute La Glo Zirko Dantza konpainia, eta Gloria Peón Torre du zuzendari.
Dantzaren eta zirkuaren inguruan ikasten emandako hamabi urtetik gorako ibilbideak bermatzen du Gloria Peónen profesionaltasuna.
Esperientzia luzearen ondorioz, betiko bidaiari bihurtu da, arte eszenikoen inguruan ikertzeko etengabe mugitzen ari dena.
Aireko akrobaziaren elementuekin zeukan interesa dela eta, grina hori partekatzea erabaki zuen. Hamar urtetik gorako esperientzia du Aireko Arteetako irakasle gisa.
Azken urteetan, diziplina berri batek erakarri du haren arreta eta jardueraren zati bat: dantza bertikalak, haren sormena garatzeko beste plataforma batek, alegia.
SINOPSIA
Ametsetan gaudenean, gorputza hilda bezala dago: ez du ez ikusten, ez entzuten, ez sentitzen, eta ez du inolako kontzientziarik edo pertzepziorik. Gizakiaren gaitasunek aktibotasuna galtzen dute, baina adimena bizirik dago, eta lanean jarraitzen du. Gure bizitzaren ia herena ematen dugu lotan. Fisikoki ezin dugu jardun, amets egiten ez badugu. Arnasa hartzea eta edatea bezain funtsezkoa da. Ametsak nora joaten ote diren galdetzen diot neure buruari. Desagertu egiten dira, ala airean gelditzen dira hegaka? Amets kolektibo batean nahasten ote dira?
Eraikinetako teilatu lauetan egurats berezia dago, ametsak hor geldituko balira bezala. Airean dantzan egiten duzunean, amets horiek ikusten dituzula ematen du, eta ametsen dantza horretan murgiltzen zarela. Egin duzu inoiz amets hegan egiten duzula, beste leku batean agertzen zarela? Amets batzuk unibertsalak dira, hizkuntza bat dira, ez dio axola zer arrazatakoa edo gizarte-klasetakoa zaren. Beste amets batzuk, berriz, pertsonalagoak dira. Ametsetako mundu bat dago, eta nik amets egin nahi dut, eta neure ametsak zaindu. Bada amets kolektibo bat ere, guztiok zaindu beharrekoa. Izan ere, errealitate hori guztiz erreal ari da bihurtzen, mugagabe. Guztiok egin dezakegu amets, eta, agian, errealitateko gauzak aldatu ere egin ditzakegu.
"Esna" - Marie de Jongh & Doos Colectivo
Egile eta zuzendariak: Jokin Oregi eta Eva Guerrero
Dantzari-jokalariak: Denis Martínez / Olaia Valle
Musika: Nerea Alberdi
Argiak: Arantza Heredia
Teknika: Edu Berja / Unai Barrio.
Kanpo begirada: Ana Meabe
Produkzio exekutiboa: Jemima Cano eta Pío Ortiz de Pinedo.
CURRICULUMA
MARIE DE JONGHen aspalditik dihardugu hitzik gabeko antzerkigintzan. Gorputza eta ekintza dira gure lanabes nagusiak. Sarri irudikatu dugu zer zitekeen gure jokatzeko era dantzaren unibertsora hurbilduko bagenu. Oso eskertuta gaude DOOS Colectivok eskeintzen digun aukeragatik.
DOOS kolektibo artistiko bat da. Bilbon sortu zuten 2012an, Eva Guerrerok eta Jemima Canok.
Proposamen kulturalak sortzeko, zabaltzeko eta ezaguera partekatzeko lan egiten dugu. Gure ustez, artea ez da elitista izan behar eta pertsona guztiek bertara sartzeko aukera izan behar dute. Horregatik, ikuzkizunak sortzeaz gain, pertsona desberdinengana hurbildu eta testuinguruen eta lengoiaren arteko zubiak eraikitzen ditugu.
SINOPSIA
Pertsona batek beste bat dela irudikatzen du, haren azalean jartzen da, gero izandako esperientziak aberastuta bere baitara itzultzeko. Jolasaren bidez animalia bat dela irudikatzen du, edo lore bat, jostailu bat, ura edo eta haizea bera. Mutiko batek neska bat dela irudikatzen du, neskak mutila dela amestu. Neskatila bat mutila dela sinistuta dago, neska dela ohartzen den mutila dela deskubritzen duen arte; Ikertu egiten dute, jolastu egiten dira, bata eta bestea izateko gai garela ohartu arte, ni, bera eta zurekin izan naitekeen pertsona bat, bakarra izatera behartuta egon gabe.
Ikuskizun honek pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko duten gaitasuna, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin erlazionatzeko, harremanetan arakatzeko, probatzeko, bilatzeko gaitasuna balioan jartzen du. Finean, hainbat aukera ikertzeko gaitasuna. Balio hori aldarrikatzea beharrezkoa da gizarte mesfidati batean, dena presaka etiketatzeko joera duen gizarte honetan. Errakuntzarako eta porroterako eskubidea aldarrikatzen dugu bizitza bere sakontasun osoan ulertzeko.
"Fam" - Les Impuxibles, María Velasco y Judit Colomer
Egilea: Les Impuxibles, Judit Colomer eta María Velasco
Zuzendaritza: Ariadna Peya eta Clara Peya
Konposizioa eta musika interpretazioa: Clara Peya
Koreografia: Ariadna Peya
Testua: María Velasco
Antzezleak: Sandra Pujol, Kathy Sey / Yolanda Sikara, Helena Gispert, Maisa Sally-Anna Perk, Ariadna Peya eta Clara Peya
Eszenografia: Judit Colomer Mascaró
Argiztapen diseinua: Jordi Berch
Soinu diseinua: Carles Bernal
Oroiekzioak: Carme Gomila
Jantziak: Iker Nafta
Jantzigintza: Andrea Ruiz
Argazkia: Xavi Buxeda
Zuzendari eta ekoizpen laguntzailea: Xavi Buxeda
Edukien aholkulariak: Teo Pardo, Elena Prous eta Nagore Iturrioz
Irisgarritasunean aholkua: Elia Farrero
Ekoizpen Exekutiboa: Gràcia Camps Miró eta Mireia Gràcia Bell-lloch
CURRICULUMA
Piano-jotzaile baten eta koreografo baten fusio artistikoaren emaitza gara Les Impuxibles. Fusio horrek eutsi egin die gutako bakoitzaren kalitate artistikoaren ahalmenari, batetik, eta, bestetik, biak elkartzen gaituen loturaren harmoniari. Clara eta Ariadna Peya: ahizpak, sortzaileak eta interpretatzaileak.
Hizkuntza-nahasketa bat lantzen dugu Les Impuxibles-ekook. Musika eta mugimendua beste diziplina eszeniko batzuekin uztartzen dituen bilaketa bat. Inoiz amaitzen ez den ikerketa bat, hizkuntza propio bat eraikitzera eraman gaituena.
SINOPSIA
FAM lanean honako hau dugu hizpide: gure gorputzak ideia baten arabera egokitzeko egiten diguten presioa —batez ere emakumeoi— Eta gure gorputzak tresna iraultzailea izateko duen ahalmena, batez ere berriro jabetzen bagara hartaz. Sexualitatea, lodifobia, elikadura-portaeraren nahasmendua, arrazismoa eta kolonialismoa ditugu hizpide. Azken batean, gorputzen dibertsitatea eta nola hasten diren gatazkan gizartearekin.
"Gold" - Roberto Olivan
Kontzeptua, sorkuntza eta zuzendaritza artistikoa: Roberto Olivan
Antzezleak: Encarni Sánchez Mesa, Ilies Benyahya-Ounich, María Arronis eta Roberto Olivan
Musika sorkuntza eta zuzendaritza: Riccardo Nova
Musika interpretazioa: Icarus vs Muzak ensemble
Perkuzioak: Marco Lazzaretti, Francesco Pedrazzini, Matteo Rovatti
Dramaturgiarako aholkua: Encarni Sánchez Mesa
Testua: Susy Shock
Argiztapenaren diseinua: Sylvia Kuchinow
Koordinatzaile teknikoa: Oriol Ibañez
Argiztapen teknikaria: Jordi Fusté
Soinu teknikaria: Simone Copellini
Espazio eszenikoa: ROPA/Roberto Olivan Performing Arts
Atrezzoa eta jantziak: Andrej Mikulasek & DH Company
Argazkia: Jesús Robisco, Ernest Sesé
Bideoa: Akash Dixit (Urban Fakir Films)
CURRICULUMA
Roberto Olivan-ek Bartzelonako Institut del Teatren eta Bruselako PARST ikastetxean ekin zion bere prestakuntzari. Bruselako ROSAS konpainian aritu zen, Anner Teresa de Keersmaeker zuzendari zuela. Beste zuzendari batzuk izan ditu bere dantza-ibilbidean, hala nola Robert Wilson, Tom Jansen eta Josse de Pauw. Gaur egun, Bruselan 2001ean sortutako ROPA (Roberto Olivan Performing Arts) konpainiako zuzendaria da. Horrez gain, Deltebre Dansa jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da. Dantzaren inguruko ekitaldi hori urtero egiten da, 2004az geroztik. Berrikiago, 2016an, l’Obrador Espai de Creació sustatu du Roberto Olivanek. Arte-sorkuntza garaikidearen zentro hori mugimendu-arteetan espezializatuta dago, eta Olivan da horren zuzendari artistikoa.
SINOPSIA
Gold obraren bidez, Roberto Olivan nazioarteko sortzaileak modu sinple eta zintzoan aztertzen ditu pertsona bakoitzak bere barnean duen oharkabeko edertasuna erakusten duten alderdi pertsonalak.
Interpretatzaileek, beren nortasunaren eta ekintzaren bidez, gogoeta egiten dute sakonekoari eta azalekoari buruz, normalean ezkutuan gordetzen den eta jendaurrean erakutsi nahi ez den benetako izaerari buruz.
"Hurrengo geltokia" - Aukeran Dantza Konpainia
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Testua: Miren Agur Meabe
Zuzendari Laguntzailea: Eli Alberdi
Koreografiak: Edu Muruamendairaz, Aukeran D.K.
Garaikide Koreografiak: Ane Anza
Dantzariak: Uxue Sanchez, Ane Etxeberria, Claudia Talavera, Maier Muruamendiaraz, Unai Iraola, Danel Serrano
Jantien Diseinua: Oscar Armenda´riz
Jantziak: Oscar Armenda´riz, Aukeran D.K.
Argazkiak: Karlis Medrano
Ekoizpen Exekutiboa: Aukeran D.K.
Ekoizpen Laguntzailea: Jaione Jauregi

Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
SINOPSIA
Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.
Azken tartean, oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen, maleta higatuak, husteko zorian. Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da.
Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea.
"Loop" - Aracaladanza
Ideia eta zuzendaritza: Enrique Olvera
Koreografia: Enrique Cabrera, antzezleekin lankidetzan
Koreografia laguntzailea: Jimena Trueba eta Raquel de la Plaza
Antzezleak: Carolina Arija, Jorge Brea, Raquel de la Plaza, Jonatan de Luis eta Jimena Trueba
Cover-a: Elena García
Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
Eszenografia- eta jantzi-diseinua: Elisa Sanz (AAPEE)
Argiztapen-diseinua: Pedro Yagüe (AAI)
Bideo-eszenaren diseinua: Álvaro Luna (AAI)
Atrezzo-diseinua eta -errealizazioa: Ricardo Vergne (AAPEE)
Jantziak: Ángeles Marín
Jantzien akabera eta pintura: María Calderón
Eszenografiaren errealizazioa: Mambo Decorados / Sfumato
Ileordeak: Mauro Gastón
Argazkia: Pedro Arnay
Ekoizpen exekutiboa: Patricia Torrero Torrecilla
Ekoizpen orokorra eta prentsa: Javier Torres Ochandiano
Iraupena (gutxi gorabehera): 55 minutu
CURRICULUMA
Gaineratu dantza eta garaikide terminoak haur eta familia-publiko terminoei. Gaineratu publiko berriak kalitateari eta berrikuntzari. Emaitza bistakoa da: Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean, eta publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia, eta haren obrak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan ere ikusi ahal izan dira.
SINOPSIA
Zer geratzen da emanaldi baten txaloen ondoren, agertokia hutsik eta, agian, oihala jaitsita geratzen denean? Zer geratzen da funtzio baten ondoren, espazioa "laneko argi" bakar batek argiztatzen duenean? Eta besaulki-patioan inor geratzen ez denean, nork jasotzen eta antolatzen du agertokia?
Nolakoa da agertoki huts bat?
Magikoa da prozesua, nahiz eta ikuslerik ez egon ikusteko. Eta agertoki gainean ezer ez dagoenean, nola eraikitzen da antzerkiaren magia? Agertokia mihise zuri baten modura.
Ikusleak, agian lehen aldiz, harritu egingo dira, eta, akaso, aurkikuntzak arrasto bat utziko die oroimenean, eta beti gogoratuko dute arte eszenikoekiko grinari hasiera eman zion sugarra.
Antzerkia antzokiaren barruan. Dantza dantzaren barruan. Agertokia agertokiaren barruan.
Aracaladanza konpainiaren "fabrikako" marka, agertokiaren berezko hizkuntza, lana eta misterioak dramaturgia bisual bilakatuko dira berriz LOOP lanean, ametsak bezain aske, irudien bitartez oholtzaren gainean beti gertatzeke dagoena eraikiz. Hori da LOOPek lortu nahi duen magia.
"Menu" - Dantzaz Konpainia
ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
KOREOGRAFIA: Josu Mujika
ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi, Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
TESTUAK: Xabier Sukia
AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika etaXabier Sukia
GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
CURRICULUMA
dantza + Z
Gure izaera, dantza
"'Z'-ak gure egiteko modua adierazten du. Gure hizkuntzak duen aberastasuna probeztuz, deklinabide instrumentala erabiltzen dugu gure izaera eta misioa adierazteko. Dantza gure izatea eta gure egiteko modua da. Dantzan eta dantzaraziz egiten dugu dantza. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitatea baizik".
Dantzaren sektorean enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu Dantzazek, eta, aldi berean, sorkuntza eta ikerketa sustatzen ditu, mundu osoko interpreteei eta koreografoei aukerak emanez.
Bi hamarkada baino gehiagoko historian, berrogeita hamar ekoizpen baino gehiago sinatu ditu, eta Europa eta Amerikako erakundeekin lankidetza eta truke artistikoko proiektuak mantentzen ditu.
SINOPSIA
‘MENU’ ekoizpen ibiltaria da, bost pieza eta bost pasarte koreografikoren bidez artikulatua. Bost interpretek interpretatzen dituzte bost espazio alternatibotan.
"Nun batu dira gure ahotsak?" - Node+DAB Konpainia+Ziomara Hormaetxe
Hiru konpainia: NODE (Donostia) / DAB (Lezo) / Ziomara Hormaetxe (Gernika)
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe, Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo, Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
Argiak: Ion Estala
Ekoizpena, banaketa: Ana Barrantes
"Nun batu dira gure ahotsak?" Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago (bakoitza 15-20 minutukoa). "Nun batu dira gure ahotsak?" hiru ahotsen eszenaratzea da, ahots bakar batean elkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz hitz egiten diguten hiru istorio.
"Batu" - Node
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe
Koreografia: Myriam Perez Cazabon
Jatorrizko Musika: Mikel Zubiria
Olerkia: Eñaut Mitxelena
Jantziak: Amarenak
Ekoizpen Exekutiboa: Ana Barrantes
Zuzendaritza: Ion Estala
CURRICULUMA
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta anaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean, LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).
Konpainiak Madrilgo Teatros del Canal-en, Gazteszenan, Feria Internacional de Danza y Teatro de Huescan, BAD Bilbaon, Dantza Hirian, dFerian, Propulsa Galician, Vila-real en Dansan edo Le Temps d’Aimer la Dansen antzeztu du, besteak beste. Sortutakoak, Aterpean, Bilbao Eszena edo Baratza Aretoa.
Sorkuntza bezalako egonaldi artistikoak jaso ditu eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa jasotzen dute, besteak beste.
SINOPSIA
Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.
"Nun Zira?" - Dab
Ideia originala: Iker Sanz
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xian Martinez
Ekoizpena eta gestioa: DAB
Musika: Iñaki Palacios
Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
Antzezleak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo
Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, Gorka Miranda eta Aranzadi Zientzia Elkartea
CURRICULUMA
DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. Espazio berri bat eskeintzen dugu, non sormena eta mugimendua exploratu ahalko diren. Gure leloak dioen bezala, DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.
SINOPSIA
Nun Zira?-k gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua.
"Ahotsak" - Ziomara Hormaetxe Company
Zuzendaritza eta ideaia: Ziomara Hormaetxe
Zuzendaritza laguntzailea: Lali Ayguadé
Antzezleak: Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
Musika: Miguel Marin Pavon
Testigantzak: Luisa Garcia Goiogana, Inmaculada Bilbao
CURRICULUMA
Ziomara Hormaetxe dantza klasikoarekin hasi zen 8 ureterkin Rosa Hierro eskolan, eta geroago Dantza Garaikidearen lehen pausuak matxalen bilaborekin egin zituen.
Dantza ikastaroekin jarraitzeko beka bat lortu zuen Nizako (Frantzia) Sophia Antipolis Unibertsitatean Dantza Garaikide eta klasikoa egiteko. Bertan Garaikidean espezializatuz.
2013an bere konpainia propioa sortzen du eta horrela artista independiente bihurtzen da bere sorkuntza propioak sortuz. Bideomapping, video interaktiboa eta dantza nahazten ditu teknogia berriak dantza munduan ezarriz. Etorkizuneko dantza ikuspegi berriari ateak zabalduz.
SINOPSIA
Gernikan jaioa, Ziomara Hormaetxek pieza honen bitartez omendu nahi ditu bere aitona-amonak eta baita Gernikako bonbardaketaren biktima guztiak ere. Iloba beza, eta ondorengo bezala, beharrezkoa sentitzen zuen, eraso horretan bizirik atera zirenen testigantzak kontatzera eta nabarmentzera. Suntsipenaren hutsuneaz, bakardadeaz, injustiziaz, minaz eta gerren zentzugabekeriaz hitz egiten du.
"Out of silence" - LaRutan
Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés
Interpreteak: Denis Martinez, María Andrés
Musika: Ibon Aguirre
Ahotsa: Rosa María Arostegui Bilbao
Argiztapena: John Luhman
Jantziak: Maria Andres
Argazkia eta bideoa: Etanowski
CURRICULUMA
LaRutan izenpean, Maria Andres-ek (Euskal Herria), fundatzaile eta zuzendari moduan, eta beronekin kolaboratzaile lanak eginez diharduten beste hainbat sortzailek eraturiko lan koreografiko zein arte eszenikoetako lan anitz aurki ditzakegu. Proiektu honen helburu nagusia, sortzaile independienteei euren egonezinak partekatzeko eta euren artean aberasteko aukera emango dien plataforma ikuskor bat eta lankidetza sare bat eratzea izango da, beti ere hazkuntza profesionala bultzatuko duen elkarkidetza sustatuz.
LaRutan konpainia arrunt baten ikuspegitik haratago doan proiektu internaziola da, epe luzera lan talde modura funtzionatuko duen komunitate txiki bat izatea baitu helburu.
Lanen ekoizpenerako hainbatetan izan du Eusko Jaurlaritzaren laguntza, beste erakunde batzuen kolaborazioaz gain, La Fundición (Bilbao) eta Pakidermo (Bilbao) esaterako.
SINOPSIA
Iluntzeko laztan leuna.
Xuxurla bat bizkarretik.
Abisu bat, hotzikara bat.
Kontatu gabe geratzen den istorioa.
Odola izozten duen isiltasuna.
Odola geratzen bazara, ahaztu egiten zait joaten bazara…
"Remedios Vals" - Jone Amezaga & Manu Gaigne
Sorkuntza eta antzezleak: Jone Amezaga del Frago eta Manu Gaigne Beobide
Iraupena: 13 minutu
CURRICULUMA
Manu Gaigne Beobide. (Donostia, 1995)
Perkusio ikasketak "Errenteria Musikal" udal kontserbatorioan, Donostiako Musikene Goi Mailako Ikastetxean eta Porto ESMAE unibertsitatean egiten ditu. Musikeneko urteetan Helmut Lachenmann edo Peter Eötvös bezalako artisten lana ezagutzeko aukerak musika garaikidean murgiltzera bultzatzen du. Interes hori areagotu egin da Porton Miquel Bernatekin ikastean, eta 2020an Polisemantika perkusio-ikuskizuna sortu du.
Interprete gisa Remix Ensemblerekin (2021), BOSekin (2018-18) eta Bilboko Banda Sinfonikoarekin (2018) lan egiten du. Antzerkira hurbiltzen da La Columna Infame aktore eta musikari gisa (2021) obraren irakurketa musikalizatuan, eta zirkura, Portoko (2020) Circo ao Coliseumeko musikarien artean. Dantzari dagokionez, Haatik konpainiaren azken obrako musikarietako bat da, "Ur bizitan" (2022).
Jone Amezaga del Frago. (Donostia, 1995)
Donostiako Maite Fagoaga dantza eskolan hasi zituen ikasketak, eta ondoren Gasteizko José Uruñuela kontserbatorioan jarraitu zuen, dantza klasikoan graduatuz.
2014. urtean Dantzaz konpainia gaztean sartu zen, eta hiru urtez egon zen dantzari. 2018tik aurrera, hainbat konpainiarekin lan egiten eta beste artista batzuekin elkarlanean jarraitzen du: Ingrid Magrinyáren zuzendaritzapean, "Penélope" (2018) lanean, Mugmus Laborategia konpainiako kide gisa, 2016. urteaz geroztik, NODE (Emakumeak, 2020) edo LASALA (Dead, 2021) euskal konpainientzat lan egiten du, eta haurrentzako piezak sortzen eta interpretatzen ditu Paraíso Teatroarekin. Azkenik, Jone San Martin eta Mikel R. Nieto artistekin lankidetzan aritzen da ADITU (2022) sorkuntzan.
SINOPSIA
"Remedios Vals": Ideia sortzea – denbora – ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabekeriaren erreinuan topo egin arte. Bilatu eta bilatu, probatu eta probatu. Eta hala ere, hasierako ideiara itzultzeko sentsazioarekin. (Edo) ideia ona da, (edo) ez duzu hoberik. 3/4ko konpasez betetako zentzugabekeriak hunkitu egiten gaitu, mugitu egiten gaitu. Bare dagoenean itsasoa mugitzen den bezala. Etengabe deszifratzen dugu gure hizkuntza, lortzen dugu eta berriro hasten gara. Arriskatu gaitezen gure kodea biluzik eta gordinik erabiliz. Sagarra laguntzeko itxaropenarekin. Hau Remedios Vals da, dantzatuko dugu?
"Soinuak eta eremuak: Iceberg" - Neri(H)ari
Zuzendaritza eta idea artistikoa: Myriam Perez Cazabon
Koreografia eta interpretazioa: Leire Otamendi, Jone Amezaga, Olaia Valle, Myriam Perez Cazabon
Musika: Elle Belga, Karlos Osinaga
Dramaturgia, kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga
Diseinu eszenikoa, jantziteria: Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabon
Argazki erakusketa: Nagore Legarreta
Argazkiak: Nagore Legarreta/ Mendi Urruzuno
Bideoa: Kensa Produkzioak
CURRICULUMA
Hainbat urtez lan koreografikoak garatzen egon ostean, eta interes pertsonalek eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzaturik, Myriam Pérez Cazabonek 2016an ematen dio hasiera, konpainia modura, bere ibilbideari, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren elkarlanari eta babesari esker. Bere sorkuntza pertsonalak NERI(H)ARI izenpean egokitzea erabakitzen du, non proiektu anitzak eta disziplinartekoak batzen dituen, musika, zinea, antzerkia edo argazkigintza bezalako beste arteekin hartu-emanean.
Bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza.
SINOPSIA
Soinuak eta Eremuak, Neri(h)ari eta Mari Zaunka euskal konpainiek eratutako proposamen eszeniko bat da. Bi konpainiek euren lan koreografikoak batzen dituzte iraupen luzeko eta elementu anitzez osatutako dantza saio bat aurkezteko.
Iceberg (Neri(h)ari, 2019) eta Leiho Zikin, Zeru Garbi (Mari Zaunka, 2020) dira hain zuzen ere emanaldia osatzen duten bi lan koreografikoak. Batura hau, konpainiek partekatzen dituzten ikuspegi, lan lerro eta arduretatik sortzen da. Emakumearen espazioa aldarrikatzea da bi planteamenduak biltzen dituen ageriko ezaugarria. Ideia honetatik abiatuz hausnarketarako tartea zabaltzen dute, espazioaren jabetza mugimenduaren, ahotsaren eta materialen erabilera ugarien bitartez jorratuaz.
Bi lanetan erroko edukiak partekatzen badira ere, obra bakoitzak erritmo, imaginario eta volumen ezberdinak lantzen ditu, horrela ikuskizun aberats eta anitza eskainiaz.
ICERBERG konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa.
"Bidaia honen helmuga lausoa izan arren eta zuritasunak itsuturik noraezean galduta ibili arren, bidea egin beharra dago."
Emakume talde batek eginiko ibilbidea, zeintzuk, bidean aurrera egitea duten helburu nagusia, batzuetan elkarrekin eta besteetan bakarka. Aurrera egin, norbere tokiaren bila, norbere izateko moduarenbila, barne-ekaitzetan, lurralde izoztuetan eta eremu sakonetan barrena.
ICEBERG, paraje geografiko zehatz bat da, guztiok zeharkatu beharrekoa.
"Soinuak eta eremuak: leiho zikin, zeru garbi" - Mari Zaunka Kolektiboa
Zuzendaritza eta ideia artistikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
Dantzari eta sortzaileak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
Jantziak: Lurdes Arruti
Argazkilari eta bideogilea: Etanowski
CURRICULUMA
Mari Zaunka Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzari eta sortzaileek osatzen duten kolektiboa da. 2018 urtean ekin zioten elkarlanari, sormenari dagozkion hainbat ikuspegi eta desira partekatzen zituztelarik.
Mari Zaunka kolektiboak bi adar nagusi ditu lan ildoari dagokionez. Batetik, lan koreografikoen garapena aurrera eramatea, kutsu propioa duten obrak eraikiaz. Mugimenduaren eta ahotsaren inguruko ikerketa eta kontzientzia soziala dira sormen prozesuen funtsa. Momentuan partekatzen dituzten ardura eta beharrei espazio bat ematea da helburu.
Bestetik, hezkuntza eta mediazioaren arloak garatzen ditu Mari Zaunka elkarteak. 2021 urtean Kultza Mediazioa elkartearekin elkarlanean, Saretuz proiektuaren parte izan ziren. Bertan, Gipuzkoako hainbat Emakumeen Etxetan dantza garaikidea eta gorputz adierazpen saioak egin ziren, norbanakoaren ahalduntzea garatu eta emakumeen arteko elkar partekatzea bultzatzeko.

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.
Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.
Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dugu.
"X²" - Hiriko Dantza Performance Elkartea
Egilea: Xabier Madina, Ebi Soria
Zuzendaritza Artistikoa: Ebi Soria
Koreografia: Xabier Madina, Ebi Soria
Soinu diseinua, musika: Ebi Soria
Antzezleak: Xabier Madina, Ebi Soria
Testua: Xabier Madina, Ebi Soria
Jantziak: Xabier Madina, Ebi Soria
Argazkia: Ebi Soria
Eszenografia: Ebi Soria
Dramaturgia: Ebi Soria
CURRICULUMA
EBI SORIA (argazkian, gorriz)
Diziplina anitzeko artista, musikaria, koreografoa, aktorea eta irakaslea da. Donostiako Musika eta Dantza Eskolan eta Bartzelonako Taller de Musics lantegian ikasi zuen. Ondoren, jazza, konposizioa eta moldaketak landu zituen, bere prestakuntza osatzeko, Espainiako eta nazioarteko hainbat musikari eta artistarekin.
Musikan ekin zion bere ibilbideari, baina, pixkanaka, beste diziplina hurbilago batzuetan murgiltzeko interes bizia piztu zitzaion. Hala, dantza, contact-inprobisazioa, antzerkia, instalazio-artea, ikus-entzunezkoak eta performancea jorratu zituen.
2014an, CIA HIRIKO DANTZA PERFORMANCE ELKARTEA sortu zuen, eta haren bidez, mugimendu-arteei lotutako jarduerak gauzatu ditu, bai irakaskuntzaren arloan, bai gizartearen arloan.
XABIER MADINA (argazkian, urdinez)
Xabier dantzari interpretatzailea da, eta Donostiako antzerki-konpainia batean dihardu. Kolorearekin Elkarte Artistikoaren sortzaileetako bat eta horko lehendakaria ere bada. Desgaitasuna duten pertsonek artea eskura izatea sustatzen du elkarte horrek. Bertan ezagutu zituen Maylis eta Ebi, eta "Habrá que ponerse cachas" proiektu kolektiboa sortu zuten. Aktorea ere bada Xabier.
SINOPSIA
Bikote-formatuko ikerketa-proiektua da "X²". Gai hauek ikertzen ditu: ohiz kanpoko mugikortasun funtzionalekiko eta haien bidezko lana, haien berezitasun funtzionala eta haien arteko harreman-motak.
Xabiren ezaugarri bereziak ezagutu eta haren arauz kanpoko mugimenduaz jabetu ginenean, jakin-mina sortu zitzaigun: nolakoa izango litzateke dantzaren arloko ikerketa bat, Xabik mugimenduaz duen pertzepzioa abiapuntu hartuta, eta nik (Ebik) lekukoaren eta bazkidearen eginkizuna betez elkarrekin lan egiteko orduan?
Hortik dator izenburua: X². Izan ere, ikerketa horren bidez ezezagun horretan (X) sakondu nahi genuen, hain zuzen ere ezagutzen ez dugun eta erreferentzia askorik ez dugun zerbaitetan.

""Z"-ak gure egiteko modua adierazten du. Gure hizkuntzak duen aberastasuna probeztuz, deklinabide instrumentala erabiltzen dugu gure izaera eta misioa adierazteko. Dantza gure izatea eta gure egiteko modua da. Dantzan eta dantzaraziz egiten dugu dantza. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitatea baizik.".

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
AZKOITIA DANTZARI
- [Azkoitia]
- 11:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"Txalaparta"
- Kukai Dantza Konpainia
- Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"ALICE"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
Dantza
"Distirak"
- Dantzaz Konpainia
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Iraun" + "Nondik abiatu inora"
- Niessen Kulturgunea [Errenteria]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 28
Albisteak
2024/11/22
2024/11/21
2024/11/20
Feministaldiaren XIX. edizioak kultura feministaz beteko du Tabakalera azaroaren bukaeran
2024/11/20
2024/11/20