Bigarren mailako prebentzioa
Eraginkorrak dira tratamendu hipolipemia-eragileak kardiopatia iskemikoa duten pazienteentzat?
- Kadiopatia iskemikoa duten pazienteek estatina-dosi neurritsuak hartzen badituzte, gutxitu egiten dira jatorri koronarioa duen hilkortasuna eta gertaera kardiobaskularrak. Estatina bidezko terapia intentsiboak (estatina-dosi handiak) ez du onura handiagorik lortu biziraupenari dagokionez, sindrome koronario akutua duten pazienteetan izan ezik. Simvastatinaren 80 mg-ko dosiarekin ondorio kaltegarri muskular gehiago izan dira dosi txikiagoekin baino.
- LDL-kolesterolaren zifra basalak edozein izanda ere, estatina-tratamenduari ekin behar zaio, dosi neurritsuan hartuz. Estatinek, dosi neurritsuan hartuz, segurtasun-historia hobea dute, errazago onartzen dira, eta pazientean zentratutako ondorio klinikoak gutxitzen dituztela erakutsi dute, hilkortasun orokorra barne. Aldiz, estatinak dosi handietan hartzen badira, ez dira hain ondo onartzen, eta, halaber, ez dira erlazionatu hilkortasunerako onura orokor hobeagoarekin, dosi neurritsuan hartutako estatinekin alderatuz. Pazienteari begirako estrategia bat izateak esan nahi du paziente gehienei estatina-dosi neurritsuak ematen zaizkiela, eta erabakiak elkarrekin hartzen direla, tolerantziaren arabera dosi handiagoak eman behar izanez gero. Gaur egun, ez dago nahikoa ebidentziarik gaixotasun koronario egonkorra duten pazienteei estatina-dosi intentsiboak emateak dakarren onura/arriskua erlazioak merezi duela adierazten duenik.
- Estatinekiko intolerantzia duten pazienteen kasuan, dosia txikitzea edo beste estatina bat ematea gomendatzen da. Intolerantziak bere horretan jarraitzen badu, fibratoak erabiltzeak merezi duen balioetsi behar da.
Eraginkorrak dira tratamendu hipolipemia-eragileak istripu zerebrobaskularra izan duten pazienteentzat?
- USaiakuntza bakar batek, zeinak konparatzen duen zer eraginkortasun izan duen atorvastatinaren 80 mg-k plazeboarekiko, erakusten du iktus bat izan duten kardiopatia iskemikorik gabeko pazienteetan gutxitu egiten direla gertakari kardiobaskular handiagoak, gutxitu iktus iskemikoak eta pixka bat areagotu iktus hemorragikoak. Horregatik gomendatzen da estatina bidezko tratamenduari ekitea, dosi neurritsuetan hartuz, LDL-kolesterolaren xede-zifrarik ezarri gabe.
Noiz hasi behar dute tratamendu hipolipemia-eragilea istripu zerebrobaskularra izan duten pazienteek?
- Egindako azterketek istripu zerebrobaskular bat izan ondoren estatina-tratamenduarekin garaiz hastea pazientea ospitalean dagoen bitartean hastea baino hobea den argitzen ez dutenez, azterketa eztabaidaezinagorik ez dagoen bitartean tratamendu-aukera hau aintzat ez hartzea gomendatzen da.
Eraginkorrak dira tratamendu hipolipemia-eragileak arteriopatia periferikoa duten pazienteentzat?
- Gaixotasun arterial periferiko sintomatikoa eta horrekin erlazionatutako komorbilitatea duten pertsonetan (gaixotasun koronarioa, diabetesa, anputazio bat, ebakuntza arterial periferikoa edo angioplastia eta istripu zerebrobaskularra) estatina-dosi neurritsuek gutxitu egiten dituzte infartu ez-hilgarriak eta jatorri koronarioa duten heriotzak. Onura hori, ordea, ez da nabari erlazionatutako beste patologiarik ez duten pazienteetan.
- Horrenbestez, gomendatzen da estatina -dosi neurritsuak ematea gaixotasun arterial periferiko sintomatikoa eta horrekin erlazionatutako komorbilitatea duten pertsonei.
Jarduera-algoritmoa bigarren mailako prebentzioan