Zer estatina erabil daitezke eta zer dositan?
- Estatina-dosi neurritsuek (sinvastatina 40 mg, atorvastatina 10-20 mg edo pravastatina 40 mg) segurtasun-profil hobea dute, hobeto jasaten dira, eta emaitza klinikoak gutxitzen dituztela frogatu dute, hilkortasun totala barne.
- Sindrome koronario akutua duten pazienteen azpimultzoan, ikusi da murriztu egin dela kausa guztiengatiko hilkortasuna, baita tratamendu intentsiboa dutenen hilkortasun kardiobaskularra ere.
- Ez dakigu dosi intentsiboekin ematen den tratamenduaren iraupen hoberena zein den, eta, beraz, ezin dugu estatina-dosia noiz gutxitu behar den adierazi.
Informazio gehiago eranskinean.