Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




Kultura txikien negozio musikala mundu globalizatu honetan

1.-Sarrera:
 
Kultura txiki guztiek maite dute beraien kantutegia, gogotik eusten diote nortasunaren ezaugarri bereizgarri horri eta, gogoraraziz, bizirik iraunarazten dute. Horrela, bertako merkatua sortzen dute, eskala txikikoa. Dena dela, gaur egun, produktu txikiak gero eta konpetentzia handiagoa dira handientzat. Merkatu globala murriztu egin da, eta baita entzule naturalen kopurua ere. Tokiko merkatuak, halaber, urritu egin dira. Azken horietan, gainera, barra-barra sartutako aisiarako produktuek dardarka utzi dituzte poltsikoak, nola dirudunenak hala diru-gabeenak. Industria txikiek lehendik ere murriztuta daukaten marjina are gehiago txikitu behar dute eta ekoizpena handitu, giza baliabide eta baliabide teknologiko berberak erabiliz, bizirik iraun ahal izateko. Horren guztiaren eraginez, itomena sortzen da maiz, kalitatea eskastu egiten da eta gainbegiraketak gutxitu. Beraz, lehiakortasuna galdu egiten da arian-arian.


2.-Mehatxuak eta aukerak:

Txikia izatearen abantailak ahalik eta gehien bilatzea eta aprobetxatzea da kontua, arazoa konpontzeko. Azken finean, mehatxuak aukera bihurtzen saiatu da gizakia lurrean sortu zenetik.

3.- Laguntza-politika eta dirulaguntza egokiak:

Estatuak eta erakundeek laguntzak eman behar dituzte tokiko industriak, kultura-industriak diren aldetik, kasuan kasuko zereginak garatzeko gutxieneko baldintzak izan ditzaten. Babes-neurriak ezarri behar dituzte, eta irratien eta Telebista publikoen bidez, produktuok ezagutzera eman, sustatu eta azken kontsumoa indartu.

4.- Gerora ezarriko diren neurriak aztertzea:

Beste herrialde batzuetan egiaztatu da dagoeneko, neurri jakin batzuk ezarrita, tokiko produktu eta artistak erakargarriagoak bihurtzen direla haien esparru naturalean.

5.- Etorkizuneko erronkak:

Linea bidezko salmenten gaia nola konpondu
Merkatu-maila onargarriari nola eutsi
Nola eman sarbidea artista garrantzitsuei bira garrantzitsuetan
Publizitateak etengabe eragiten dion publikoari nola eutsi
Esportazioak, aliantzak, ........................