Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




Liburutegi Sistemak Mintegia
Hitzaldiaren laburpena
Enrique Uriarte Gonzalo - Bilbo. 2005eko azaroaren 15a - Euskalduna

Euskadiko Liburutegi Sistemaren funtzionamendua eraginkorra izateko, derrigorrezkoa da erakundeen arteko koordinazioa (alegia, elkarlana eta lankidetza) liburutegien alorrean. Konstituzioak, Gernikako Estatutuak, Lurralde Historikoen Legeak eta Toki Araubidearen Oinarri Legeak "Espainiako liburutegi publikoen hirukote politikoa" (Hilario Hernández) "Euskadiko liburutegi publikoen laukote" bihurtzen dute. Eta eskumen-banaketa horrek eragina du Euskadin liburutegi publikoen eredu bateratua lortzeko asmo legitimoan. Sektoreak politika aktiboak erreklamatu behar dizkie irmoki dagokien kultura-sail eta -departamentu guztiei. Profesionalok, berriz, eragindako erakundeen arteko konplizitateak ehuntzeko helburua duten lan-ildoak eraman behar ditugu aurrera.

Liburutegi-sistema ororen oinarriak ekipamenduak, bildumak eta pertsonala dira. Gure lurraldeak defizit nabarmena du giza baliabideen prestakuntzaren aldetik. Unibertsitatean Dokumentazioko Lizentziatura ezarri izanak pertsonal trebatuaren eskari gero eta handiagoa betetzeko aukera emango du. Prestakuntza-eredua lurraldeko produkzio-errealitatera egokitu behar da. Dokumentazio-zientzietako ezagutzen inguruan egituratu behar da, informazio-kudeaketaren inguruko behar aurreratuen arabera eta erakunde-kudeaketaren eredu berriei erantzuna emateko gai izanda.

Azkenik, administrazioak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien eta Informazioaren Gizartearen aldetik egiten ari diren aurrekontu-ahaleginak aukera gisa begiratu behar dira informazio- eta dokumentazio-unitate eta -zentroetatik. Euskal Herriko liburutegien panoramako administrazioek, erakundeek eta zentroek lankidetza-akordioak eta hitzarmenak bultzatu behar dituzte informazioaren erabilerari eta informazioaren teknologiei buruzko programa guztiekin.