Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua




 

Kultur Politikaren Eredua Katalunian  

Hainbat politika- eta gizarte-esparruri eragiten dien aldaketa-prozesuan dago Katalunia. 2003ko azaroaren 16ko hauteskundeen emaitzen ondorioz gobernu katalanista eta ezkertiarra eratu zen, eta horrek, aukera eman du etapa berria hasteko, baita kultura-politikari dagokionez ere. Koalizio beraren (eta Presidente beraren) 23 urteko gobernuaren joera logikoekin amaitzeak dituen zailtasunak eta hiru alderdiren koalizioko gobernuaren nahitaezko egokitzapena kontuan hartuta, aldaketa erritmo onean ari da egiten. Hiru alderdiko gobernuak ia bi urte egin ditu eta dagoeneko nabarmendu daitezke kultur politikaren eredu berri horren elementu nagusiak.

Lehenik eta behin, kultura-politika esplizitu egiteak berak dituen berritasuna eta garrantzia nabarmendu nahi ditu txostenak. Era berean, gobernuaren jardunaren markoan kultura-politikak duen zentraltasun gero eta handiagoa nabarmendu behar da. Zentraltasun hori, kulturarako aurrekontuaren hazkunde handian nabaritzen da, beste gauza batzuen artean.

Hirugarrenik, kultur politika eta administraritza antolatzeko modu berri bati buruzko aipamena egin behar da. Eredu berri hori hainbat tresnatan gauzatzen da, eta horien artean aipagarriena, bere berritasunagatik, Kulturaren eta Arteen Kontseilua da.

Azkenik, Kataluniako Generalitataren kultur politikaren ardatz nagusien eta etapa berriko lehen hemezortzi hilabeteetako balantze laburraren aurkezpena egiten du txostenak.