Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Zerain Parke Kulturala,"Irautetik bizitzera"

Zerainen gauzatzen ari den etorkizuneko proiektuari Parke Kulturala deitzen diogu. Parkea, gure basoak bezelaxe gauza bizia delako. Kulturala, egiten ari garen guztia kulturan oinarritzen delako, baita irtenbide ekonomikoak ere.


ZERAIN PARKE KULTURALA horixe da. Gure etorkizuna kultur ondarea indartzean datza, eta honek hiru zutabe ditu:

  • Gizartea: antolakuntza, hizkuntza,  auzolana, Kultur elkartea,  soziedadea, Jai eta ospakizunak, hermandadea, harremanak,  hezkuntza etab.
  • Sinbolikoak: historiaurreko ondarea, mitoak, ohiturak, erlijioa etab.
  • Tekniko-ekonomiko-artistikoak: espazioarekiko moldakuntza,  eraikuntzak eta arkitektura, nekazaritza, basoaren ustirakuntza,  hidraulika, galtzarak, harrobia, meategiak, erlijio-artea, etab.

Hitz bitan, lehena (ondare material eta inmateriala) eta geroa (etorkizun ekonomikoa), kontzientzia eta dinamika soziala eta autoafirmazioa, hau da, kultura medio lotzen ari gara.

Kultura solidoak, identitatea bezelaxe AUTOKRITIKARAKO gaitasuna indartzen du.

Ondorioz, Kulturak gure komunitatearen bizitzari zentzu bat ematen dio. Ingelesezko "sense" edo gaztelerazko "sentido" hitzek doiten era bikoitzean, batetik zentzu sakona eta bestetik norabidea.