Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




BITARTEKO LURRALDE ADMINISTRAZIOAKETA KULTURARENTZAKO POLITIKA PUBLIKOAK
Eduard Miralles
Bartzelonako Diputazioa


Kulturarentzako politika publikoen garapenean bitarteko administrazioen funtzioa zein den eta zein izan behar den gaiari buruzko gogoeta egitea da ponentziaren helburua, "erregimen arrunteko" espainiar diputazioek duten egitekoan arreta berezia jarriz eta azken urteetan zehar Bartzelona Probintziako Diputazioko Kultur Sailak garaturiko praktika garrantzitsuenetariko batzuk aurkeztuz. Aurretik esandakoagatik, hiru ataletan banatuko da edukia:

  1. Europako Komunitateko argotean "NUTS III" izena duten lurraldeetako (Frantziako départements, Italiako eta Espainiako provincias, Alemaniako kreise, Ingalaterrako countys eta abarretako) administrazioek (eskualde eta erregio arteko kategoria dute) kulturarentzako politika publikoen garapenean gaur egun duten eginkizunari eta etorkizunean izan behar duten eginkizunari buruzko gogoeta-multzo teorikoa egingo da lehenik; izan ere, zenbait faktorek aldatu egin dute koiuntura:
    1. Globalizazioak, ezagutzaren gizarteak eta "kultur kapitalismoak" sorturiko aukerak eta mehatxuak
    2. Ordezkagarritasuna eta gobernagarritasuna ezinbesteko baldintzak dira ongizatearen estatua birplanteatzeko
    3. Ondasun eta zerbitzu kulturalen produkzioari eta kontsumoari buruzko kartografia berriak
  2. Bigarrenik, "erregimen arrunteko" Espainiako diputazioen kultur politiken gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko aukeren azterketa egingo da, azken urte hauetan zehar Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak abian jarritako lanetan oinarrituta eta, bereziki, 2001eko ekainaren 5eko FEMPeko Batzorde Exekutiboak onarturiko "diputazioen kultur politikarako profil berria" dokumentua kontuan hartuz. Kataluniako Autonomia Estatutu berriaren proiektuaren arabera diputazioek izango duten etorkizunari buruzko azalpen laburra ere egingo da.
  3. Bukatzeko, azken urte hauetan zehar Bartzelona Probintziako Diputazioko Kultur Sailak garaturiko "praktika egokietariko" batzuk aurkeztuko dira:
    1. Tokiko kultur planen programa probintziako udalerrietan
    2. BICa, Lurraldeko Kultur Informazioaren Sistema
    3. Kultur ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko DEMOSCERC inkesta
    4. Kultur komunitarioa sustatzeko "Kultura eta Gertutasuna" programa