Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Valentziako Generalitateko Liburu eta Liburutegi Zerbitzuko Buru Fernando Lliso Bartualen Hitzaldiaren Laburpena.

Valentziako Generalitatari erkidego horretako liburutegien errealitatearen gainean esku hartu beharra zeukala iruditu zitzaion 2001. urtean. Erabakiak hartzen hasi baino lehen, Irakurketa Publikoaren Mapa lantzeari ekin zion, une hartan zeuden liburutegien aniztasuna kopuruz eta datuz zehazteko eta lurralde-banaketa probintziaz probintzia argitzeko. Lanaren ardura Kultura Saileko Liburu, Artxibo eta Liburutegi Zerbitzuak hartu zuen bere gain, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko bibliotekonomian eta dokumentazioan ziharduten irakasleek eta ikasleek lagunduta egin zuen.

Valentziako Erkidegoko Irakurketa Publikoaren Mapa argitaratzeak gaiaren inguruko ezagutza zehatza ahalbidetu zuen. Hori erabakigarria izan da erabakiak hartu eta Valentziako Liburutegi Sistemari laguntzeko administrazio-egitura lantzeko. Nabariak dira, bereziki, Irakurketa Mapari esker liburutegien estatistiketan, dirulaguntzetan, datu-baseetan, irakurketa-zentroen direktorioetan eta bestelako alderdietan egin diren aldaketak, erkidegoko irakurketa publikoa errotik aldarazi baitute. Hala, 2004ko estatistikekin alderatuta, agerikoa da zerbitzuak kalitatez hobetu eta zabaldu egin direla.