Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua
- Munduaren neurriaz:
Euskarak eta kulturak elkarrekin dituzten eremuei errepasoa egiterakoan, ezinbestekoa da mendebaleko kulturaren eta euskararen arteko loturak aztertzea eta bien arteko joan-etorrien nondik norakoak, premiak eta egitekoak seinalatzea.
- Garenaren neurriaz:
Horretarako, ordea, beharrezkoa da euskararen ezaugarriak, egoera, mugak eta aukerak aztertzea.
- Euskararen eta diziplina artistikoen arteko harremana:
Harreman horiek historikoki nolakoak izan diren eta orain nolakoak diren aipatu eta gero, harreman horiei buruzko hausnarketa. Diziplina artistikoetako eragileek euskararekin duten erantzukizuna.
- Industria kulturala, aisialdirako industria:
Biak desberdindu beharraren premia. Elkarren arteko antzak eta desberdintasunak. Administrazioaren erantzukizuna kultura, hezkuntza, zientzia eta teknologiari buruzko iniziatibetan. Euskarak hor bete behar duen tokia.
- Internet, euskararen zortzigarren lurralde:
Euskararen apustua teknologia berrien aurrean. Kontuan hartu beharreko ahuleziak eta horien aurreko neurriak. Aukerak.
- Itzulpena eta sorkuntza:
Euskara bezalako hizkuntza minorizatu baten estrategia kulturalak finkatu beharra.
- Etorkizunari begira:
Euskal kulturaren eremu libre baten bidetik.