Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Quebeceko kultura-politikari eta garapen-erronka nagusiei buruzko komunikazio hau bost puntutan garatuko dugu.

Lehenengo eta behin, gure garapen kulturala markatu duten etapa nagusien errepasoa egingo dugu: batetik, kultura-lanbideen instituzionalizazioaren eta profesionalizazioaren hasierako fasearena; bestetik, industrializazioa ezaugarri zuen denboraldiarena, eta, azkenik, sormena eta partaidetza nagusi zituen fasearena. Jarraian, gaur egungo Quebeceko kulturaren ikuspegia emango dugu.

Mintzaldiaren bigarren zatia 1992ko kultura-politika aurkeztera zuzenduko dugu. Garai hartako kultura-agintariek motibagarri izan zituzten printzipioak eta esku hartzeko ardatz nagusiak azalduko ditugu.

Ponentziaren hirugarren puntuak 1992ko politikaren jardunbide nagusien balantzea du ardatz. Duela 13 urtetik hona ibilitako bidea baloratu ostean, politika haren lorpen nagusien irismena optimizatzeko aukera emango luketen elementuak identifikatuko ditugu.

Laugarrenez, nazioarteko nahiz Quebeceko errealitateari lotutako garapen kulturalaren inguruko erronka nagusien berrirakurketa egitera gonbidatuko ditugu bertaratuak.

Eta, konklusio gisa, garapen kulturalaren erronka nagusiak aintzat hartuko dituen planteamendua proposatuko dugu.