Anjel Valdés Larrañaga (1958an Bilbon jaioa)
Gaur egun, Elkarlanean konpainiko musika produkzioaren arduraduna.
- Bilbon, Injenieritza Enerjetikoaren ikasketak
- Perkusio Latinoaren ikasketak (2 urtez).
- 1977.ean euskara klaseak ematen hasi nintzen: 2 urtez Bilboko Injenieritza Eskolan, 2 urtez Hezkuntza Sailak antolatu maisu-maistrentzako euskara-eskolak, HABE erakundearen sorrerako lehen bi urteetan Hondarribiko Barnetegian ( 2 urtez), Bilboko Bilbo-Zahar euskaltegian beste 2 urte, Donostiako Gizarte-Laguntzaileen Eskolan 2 urtez,/urte betez ETB-ko prentsa bulegoan(Iurretan)./BAROJA editorialarentzat itzulpen lanak urte betez burutu nituen./ "Mirotz" folk talde bizkaitarraren partaide,"M-ak" rock taldean ere sorreratik amaitu arte partaide izan nintzen (5 disko kaleratu genituen :4,IZ disketxean eta beste bat -bigarrena-Nuevos Medios disketxearekin).Geroztik saltsa taldeetan- Sonora Candela (Disko bat IZ disketxean), Sonora Caribe (disko autoproduzitua), Tumbaito,-..izan naiz partaide.Hainbat disko eta zuzenekoetan parte hartu dut perkusio jole moduan: Azala, Txomin Artola, Oskorri, Kortatu, Negu Gorriak, BAP, Jabier Muguruza, Tapia, E.H.Sukarra, Gozategi, Etzakit, Anton Reixa, Kaki Arkarazo, Anje Duhalde, Kaxiano, Gari, Joxe Ripiau, Gozategi, Etzakit, etab...
- 1988.eko udazkenean hasita, IZ disketxean, produkzio eta promozio arduradun moduan lan egin nuen, bertan nengoelarik, ETB-ko "Funtzioa" programako zuzeneko ikuskizunen(musika zein bestelakoak) arduradun izan nintzen.
- 1991. urtean ESAN OZENKI RECORDS disketxe berriko fundatzailetarikoa izan nintzen eta bertan 3 urte eman nituen lanean, disketxearen jestio guztia neure gain zegoelarik
- 1994.eko abuztuaren 28an ELKAR disketxean hasi nintzen lanean, bertako argitalpenak zuzentzen eta bideratzen.Ordutik hona, disketxearen irudiaren arduradun naiz: katalogoko produkzioa, promozioak, kanpo-harremanak, komunikabideak, distribuzioak (export), etab
Denetara 400 bat produkzio bideratu, zuzendu eta koordinatu ditut.