Alvaro Parro Betanzos
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua, Deustuko Merkataritzako Unibertsitatean. Lanbide-esperientzia bankuen arloan garatu dut, bereziki. Zenbait erakundetan egin dut lan, eta, gaur egun, Euskadiko Kutxan egiten dut lan, Zallako sukurtsalean, hain zuzen.
2003tik, Balmasedako Kultura, kirola eta jaiak saileko zinegotzia naiz, eta, 2004an, EUDELek antolatutako Tokiko politikariak trebatzeko ikastaroaren lehen promozioan hartu nuen parte. Zinegotzigoan, Klaret Antzokia, Balmasedako Historia Museoa, Liburutegi Publikoa eta kirol-instalazioak kudeatzea dagokit (eskumeneko teknikariekin batera), baita jai- eta kultur jarduerarik azpimarragarrienak antolatzea eta ikuskatzea ere; esaterako, Erdi Aroko azoka, herriko jaiak, eta zinema- eta antzerki-programazioak.