Francesc Llop I Bayo (València, 1951)
Curriculum laburtua
- 1988an Gizarte Antropologiako Doktoregoa Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. Bertan, Politika Zientzietako eta Soziologiako ikasketak egin zituen, Soziologiako adarra eta Gizarte Antropologiako espezializatea aukeratuta.
- Valentziako Generalitateko Kultura eta Hezkuntza Saileko Ondare Artistikoaren Zuzendaritza Nagusiko Etnologiako Teknikaria da 1988tik.
- Ondare Arkeologiko, Etnologiko eta Historikoaren Zerbitzuko Burua izan zen 1996tik 2000ra.
- 2000tik, Zuzendaritza Nagusiaren programa europarrak koordinatzen ditu, etnologia-edukikoetan bereziki parte hartzen duela: "Harri lehorrezko eraikuntzak", "Errota tradizionalak", "Industri ondarearen paisaiak", "Arkeologiako eta etnologiako kultur parkeak".
- Zuzendaritza Nagusiak kanpaiei buruz egindako inbentarioen eta Valentziako Generalitatek kanpaiak berritzeko egindako lanen koordinatzailea da 1988tik.
- GREMI DE CAMPANERS VALENCIANS elkartearen http://campaners.com web-aren arduraduna, 1996tik.
- Valentziako katedraleko kanpaijolea eta kanpai-kontserbatzailea, eta zaharberritzeko proiektuaren Zuzendaria 1988tik.
- Sevillako katedraleko kanpai-kontserbatzailea eta zaharberritzeko proiektuaren zuzendaria 1995etik.
- Kanpaiak zaharberritzeko beste proiektu batzuen zuzendaria: Jakako (Aragoi), Murtziako (Murtziako Erkidegoa) eta Hecho haraneko (Aragoi) katedraletakoak dira nabarmentzekoak.
- Kanpaien alorrari eta etnologia-edukiko beste esparru batzuei dagokienez, tokian bertan egindako lan gehienen kokagunea Aragoi izan da. Dena den, ia Autonomia Erkidego guztietan, bereziki Valentzian, ibili da tokian bertan lanean, gehienetan kanpaiei lotutako zereginetan.
Argitalpen aipagarrienak
- Los toques de campanas de Zaragoza - Zaragozako Udala (1983)
- "L'afició a les campanes" - Toques de campanas en la ciudad de València - Lizentziatura Tesia - Unibertsitate Konplutentsea - "Marqués de Lozoya" Ikerketa Sari Nazionala - Madril - (1985)
- Campanas y campaneros - Salamankako Foru Aldundia (1986)
- El carillón de San Lorenzo de El Escorial - Madril - (1988)
- Los toques de campanas en Aragón - Doktorego Tesia - Unibertsitate Konplutentsea - Gizarte Zientzia eta Soziologiako Fakultatea - Madril - (1988)
Erakunde ofizialek diruz lagundutako ikerketa-proiektuak
- Toques de campanas en Aragón - Proiektuaren zuzendaria - Espainiako Kultura Ministerioa eta Aragoiko Diputazio Nagusia - (1983/1984)
- Grabaciones de Campaneros de Aragón y València - Proiektuaren zuzendaria - Unesco - (1983)
- Inventario de campanas de las Catedrales de España - Proiektuaren zuzendaria - Kultura Ministerioa - Madril - (1992/1995) (Bigarren fasea - eguneratzea 2004/2006)