Anjel Lertxundi Esnal (Orion jaioa, 1948 urteko martxoaren 5ean)
- Donostiako Apaiztegian egin zituen ikasketak. Magisteritza (Donostian) eta Filosofia eta Letrak lizentziatura (Erroma eta Valentzia) ditu.
- Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakasle Donostiako Elizbarrutiko Majisteritza Eskolan 1979-1989 urteetan.
- Kazetari ere ibilia da, Egin-en sorrerako lehen urtean, eta gero kolaboratzaile gisa Egunkaria, Berria, Diario Vasco, El País, El Mundo, La Vanguardia, El Correo, eta hainbat aldizkaritan.
- Literatur eta zine kritika egin du, Diario Vascon, El Mundon, Donostiako Zinemaldiko aldizkarian, eta Egunkaria-Berrian.
- Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat eta lehendabiziko presidente.
Euskaltzain urgazle.
BIBLIOGRAFIA
LITERATURA (nobelak eta narrazioak)
- Hunik arrats artean. Lur. Donostia. 1.970. Ipuinak.
- Ajea du Urturik. Etor. Bilbao. 1.971. Nobela. Pluma de Oro Saria Euskal Herriko Agrupación de Escritores taldeak emana.
- Goiko Kale. Erein. Donostia. 1.973. Nobela. Durangoko Azokako domina.
- Aise eman zenidan eskua. Erein. Donostia. 1.979. Ipuina.
- Hamaseigarrenean, aidanez. Erein. Donostia. 1.981. Nobela. Eusko Jaurlaritzaren Jon Mirande saria. Espainiako Kritika saria.
- Urtero da Aurten. Erein. Donostia. 1.985. Ipuinak eta prosa literarioak.
- Tobacco days. Erein. Donostia. 1.987. Nobela.
- Carla. Erein. Donostia. 1.989. Nobela.
- Kapitan Frakasa. Donostia. 1.972. Nobela. Espainiako Kritika saria, 1.992.
- Otto Pette, Alberdania, Irun. Nobela. 1993.
- Piztiaren izena.Ipuin eta glosa literarioak. Alberdadia, Irun. 1995?
- Azkenaz beste. Nobela. Alberdania Irun. 1996.
- Letrak kalekantoitik. Glosa literarioak. Alberdania. Irun. 1997.
- Argizariaren egunak. Nobela. Alberdania, Irun, 1998. Euskadi Saria, 1999.
- Zorion perfektua, Nobela, Alberdania, Irun, 2002.
- Konpainia noblean, narrazioa, Alberdania, Irun, 2004
GAZTELERARA ITZULITAKO LANAK
- Las últimas sombras, Seix Barral, Bartzelona. 1966
- Un final para Nora, Alfaguara, Madril, 1998
- El huésped de la noche, Alga, Irun, 2001
- Los días de la cera, Alfaguara, Madril, 2001
- Lo que antes era exacto, Cuadernos de Mangana, Cuenca, 2002
ITZULPENA
Apuleioren Las Metamorfosis edo Asinus Aureus, Juan Kruz Igerabiderekin batera. Ibaizabal, 1996.
HAUR LITERATURA
- Gizon kabalen piurak. Erein. Donostia. 1.982. Ipuinak.
- Tristeak kontsolatzeko makina. Erein. Donostia. 1.982. Ipuinak. IBBYrenOhorezko Aipamena. 1.989.
- Portzelanazko irudiak. Erein. Donostia. 1.984. Nobela.
- Lurrak berdinduko nau. Erein, Donostia. 1.990. Nobela.
- Lehorreko koadernoa, Nobela, Alberdania, Irun, 1998
- Erremerre hitz egiten dut, narrazioa, Elkar, Donostia, 1999.
GAZTELANIARA ITZULIAK
- La máquina de la felicidad, Alborada, Madril, 1988
- Me patina la erre, La Galera, Bartzelona, 2000
- Cuaderno de tierra firme, Alfaguara, Madril, 2001
SAIOA
- Haur literaturaz. Donostia. Erein, 1.984.
- Gogoa zubi, Albernania, Irun, 1999.
- Mentura dugun artean, Alberdania, Irun, 2001.
SARI LITERARIOAK
- Pluma de Oro, Asociación de Escritores-ek emana, "Ajea du urturik", nobelari, 1.973.
- Andersen nazioarteko aipamena, 1.984, Lotara joateko ipuinak liburuagatik.
- Eusko Jaurlaritzaren Jon Mirande nobela saria 1.983: Hamaseigarrenean aidanez,
- Kritika saria bi alditan: Hamaseigarrenean, aidanez eta Kapitan Fracassa.
- Euskadi Saria: Argizariaren egunak.
- Rosalía de Castro saria, Idazle Gailegoen Elkarteak emana.
ZINE-TELEBISTA
- Hamaseigarrenean, aidanez pelikularen zuzendari eta gidoilaria. Gaztelerara, ingelesera eta frantsesera itzulia.
- Kareletik pelikularen zuzendari eta gidoilaria.
- Pausokak EITBrentzat ekoiztutako hainbat telesailetako esuakar-arduradun eta gidoilaria.