Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa

 

Francisco Javier López

 


Francisco Javier López Landatxe (1953)

 

 

Donostian jaio zen, eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. 

1982. urtetik, kultur kudeaketaren alorreko ardurak izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailean. Hainbat proiektu landu ditu bertan, besteak beste, Arteleku abian jartzea, Gipuzkoako kultur ekipamenduen planak, Kursaal Fundazioa, dirulaguntzen eta beken programak... Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluko kide ere izan da lau urtez. Gipuzkoako udaletarako kultur kudeatzaileak hautatzeko epaimahaietan hartu ohi du parte, eta baita Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-deialdiari erantzuten dioten antzerki-konpainien eskariak ebaluatzeko Batzorde Teknikoan ere. Kulturaren Euskal Kontseiluko Mahai Teknikoko kide da.

1994. urtean Kultura Sustatu eta Hedatzeko buru izendatu zuten´, eta horrekin batera Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendari. Azken ardura horretan dihardu gaur egun ere (2005).
Bere esperientzia eta zuzendaritza-ardura kontuan hartuta, hainbat Batzarretako batzorde zientifikoetako partaide da (Liburutegi Publikoen I. Biltzarrean) eta era askotako lan-taldeetan aritzen da: Bertelsmann Fundazioak Dresdenen antolatutako Europako Liburutegien arteko 2002ko Topaketetan, Sanchez Ruiperez Fundazioak Edizioari buruz antolatutako 2003ko Jardunaldietan...

Bartzelonako Diputazioko CERCen, ESADEn eta Bertelsmann Fundazioan osatu du kultur kudeaketaren arloko prestakuntza.