Jorge Alberto Gorostiza
Jorge Alberto Gorostizak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eskuratu zuen 1994an Informazio Zientzietako lizentziatura. 1994tik 1996ra bitartean, Doktorego-ikastaroak egin zituen fakultate berean, Kazetaritza I eta Ikus-entzunezko Komunikazioa sailetan.
1995ean, Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutuan, Irakasleria Prestatzeko Unitatean, eta Historia eta Artearen Historia eskolak eman zituen Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan.
1996an Kanpo Arazoetarako Ministerioaren beka lortu zuen eta "La Protección del Derecho de Autor en la Sociedad de la Información" ikastaroa eskaini zuen Cordobako (Argentina) Unibertsitate Nazionaleko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultatean eta hiri bereko Blas Pascual Unibertsitatean.
1998ko urrian, Eusko Jaurlaritzaren Doktorego-aurreko Beka lortu zuen, eta horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan arte garaikidearen merkatuak bizi duen egoerari buruzko ikerketa-lana abiarazi zuen. Gai horri buruzko tesia 2006aren hasieran defendituko du.
1999an, Artista Bisualen Elkarteen Batasunak antolatutako artista plastikoen lehenengo topaketan hartu zuen parte. Ekitaldi hori MEDIAZ Euskal Herriko Artista Bisualen Elkarteak koordinatu zuen. Urte berean, Xabidek (Kultur kudeaketa eta Komunikazioa) antolatutako "Valor, precio y coste de la Cultura" jardunaldietan hartu zuen parte.
Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta hiru Foru Aldundiek babestutako jardunaldiak izan ziren. Era berean, urtero ARCO arte garaikideko ferian antolatzen diren Eztabaida-mahaietan hartzen du parte, ekitaldiaren erakusketa-jardueraren osagarri teorikoa den foroan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak abiarazitako Kulturaren Euskal Plana garatzeko izendatutako arte plastiko eta bisualetako aditu-taldeko kide da 2003. urtetik.