Jorge Gimenez Bech (Irun, 1956ko urtarrilaren 15a)
Ibilbide profesionala:
- Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuko Buru 1984ko ekainetik 1993ko urtarrilera arte. Beste lan batzuen artean Plazara kultur eta literatur aldizkaria zuzendu zuen.
- Euskadi Irratiko "Paperezko ahotsak" saioan kolaboratzaile, 1991ko urritik 1992ko ekainera bitartean.
- Zutabegile El Diario Vasco egunkariko "Hitz apurrak" atalean, 1993tik 1996ra.
- Lur Hiztegi Entziklopedikoan erredaktore, 1993ko otsailetik irailera.
- Pausokak ETBrentzat ekoiztutako Zeuk erabaki saioko aurkezle, 1993ko iraila eta abendua bitartean.
- Pausokak ETBrentzat ekoiztutako Goenkale telesaioan elkarrizketagile, 1994ko uztailetik 1995eko ekainera bitartean.
- Literatur itzultzailea (2005eko azarora arte 14 liburu argitaratu ditu).
- Alberdania argitaletxean editore, 1993tik.
- Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari, 1987ko abendutik.