Claude Fleury: Québecen jaio zen, 1954ko irailaren 28an.
Zuzenbidea ikasi zuen Lavaleko Unibertsitatean (1977).
Aldi berean dokumentazioan trebatu zen (1973-1977).
Ahozko eta idatzizko hizkuntzak: frantsesa, ingelesa, espainiera.
Lan-esperientzia:
Zortzi urtez jardun zuen sektore pribatuan (1978-95) eta 20 urtez sektore publikoan (1986-2005); haietatik, hamalau urteko esperientzia dauka koordinazioan eta kudeaketan, eta hamabost urteko esperientzia nazioarteko mailan.
Lanbide-esperientziaren laburpena
- 2005eko azaroaz geroztik: Nazioarteko Arazo eta Gobernu arteko Harremanen Zuzendaria. Kultura eta Komunikazio Ministerioa.
- 2005eko urtarriletik urrira: Politika eta Ikerkuntza Zuzendaria. Kultura eta Komunikazio Ministerioa.
- 2002-2004 : Programa Nazionalen eta Operazioen Garapenaren Zuzendaria. Kultura eta Komunikazio Ministerioa.
- 2000-2002: Nazioarteko Garapen Zuzendaria. Kultura eta Komunikazio Ministerioa.
- 1997-2000: Nazioarteko Garapenaren Koordinatzailea. Multimedia eta Elektronika Zerbitzuetako Zuzendaritza. Kultura eta Komunikazio Ministerioa.
- 1996-1997: Frantzia eta Quebec arteko Informazioaren Autobidearen gaineko Lankidetza Programaren Arduraduna. Nazioarteko Harremanen Ministerioa.
- 1995-96: Infobideen gaineko Misioaren Arduradunaren Aholkularia. Nazioarteko Harremanen Ministerioa.
- 1991-95: Nazioarteko Arazoetarako Aholkularia. Nazioarteko Harreman, Inmigrazio eta Kultura Komunitateen Ministerioa.
- 1988-91: Informazio Elektronikoaren Zerbitzuko Koordinatzailea. Komunikazio Ministerioa.
- 1987-88: Gobernuaren Informazio Baseen gaineko Lantaldeko Koordinatzailea eta Ministerio arteko Batzordeko Idazkaria. Komunikazio Ministerioa.
- 1985-87: Informazio Elektronikoaren Industri Garapenaren Kontseilaria. Komunikazio Ministerioa.
- 1983-85: Microfor-CEJ Inc.-eko Ikerkuntza eta Garapen Zuzendaria.
- 1982-83: Microfor Inc.-eko Zuzendari Nagusia.
- 1978-82: Microfor Inc.-eko Marketing Zuzendaria
- 1977-78: Frantses irakaslea (bigarren hizkuntza) Luisianan.
- 1973-77: Microfor Inc. eta Liburutegien Zentraleko Dokumentalista.