Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




Iñigo Argomaniz




Iñigo Argomaniz







Get In empresa 1990ean sortu zuten eta kapitalaren %100 euskalduna da. Egoitza soziala Donostian dago, baina Euskal Herri osoan, Espainian, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan egiten dute lan. Frantzian jarduera-bide berria ireki dute duela gutxi.

Bazkide nagusia eta zuzendaria Iñigo Argomaniz da.

Bere enpresa sortu aurretik, ikuskizunen munduan eman zituen lehen urratsak, beste bazkide batzuekin batera nazioarteko artisten emanaldiak antolatzen hasi baitzen. Garai hartan oso artista ezagunen kontzertuak antolatu zituen. Aipatzekoak dira, besteak beste, Tina Turner, Elton John, Sting, Roxy Music, Paul Simon eta Leonard Cohen.

1990ean bere enpresa sortzea erabaki zuen, esperientzia handiko langileekin. Era berean, negozioa are gehiago zabaltzea pentsatu zuen. Horretarako, ARTISTEN MANAGEMENTA jarri zuen abian eta era guztietako ekimenak antolatzen eta koordinatzen hasi zen.

90. urtean ARTEko bazkide egin zen, eta hamar urte baino gehiago daramatza Zuzendaritza Batzordeko kide izaten.

Ordutik bere enpresa etengabe hazi da, eta gaur egun, elkarrekin loturak dituzten hiru departamentu dauzka: MANAGEMENT DEPARTAMENTUA, KONTZERTUEN SUSTAPENA eta EKOIZPEN BULEGOA.

MANAGEMENT departamentuan KONTRATAZIO departamentua ere badago, eta bertan kudeatzen dituzte Get In enpresako artisten birak, bai gure herrialdekoak bai atzerrikoak