Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




Arantza Cuesta Ezeiza



Arantza Cuesta Ezeiza





Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioko Zuzendaria

Geografia eta Historian lizentziatua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Artearen Historian espezializatua (1985), Eusko Ikaskuntzen unibertsitate-aditua Euskal Herriko Unibertsitatearen bidez (1997), Dokumentazio Digitalean unibertsitate-aditua (2002) eta Dokumentazio Digitalean Masterra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen bidez (2003).

1987. urtean hasi zen ondare historiko eta artistikoaren munduan lanean. 1995. urtean Eusko ikaskuntzan sartu zen eta ardura-karguak izan ditu IKTen arloan. Eusko Ikaskuntzako Mediatekako kudeatzaile izan da 1997tik 2002an Euskomedia Fundazioa sortu zen arte. Bertako zuzendari da gaur egun. Fundazioan landutako egitasmoen artean, "Euskomedia" Euskal Kulturari buruzko informazio-sistema da azpimarratzekoa. Sistema horrek hainbat datu-base biltzen ditu: Auñamendi Entziklopedia digitala, Euskonews & Media aldizkaria, Euskal Kantutegia, Euskal Kultura Prentsan 1900-1975, Eusko Ikaskuntzaren eta erreferentziazkoak diren beste kultur erakunde batzuen argitalpen-fondoen digitalizatzea eta sareratzea eta Gran Enciclopedia Navarra delakoaren digitalizatzea eta datu-modelatzea.

Hainbat biltzar, ikastaro, mintegi eta hitzalditan parte hartu izan du Europan eta Ameriketan. 2000. urtean "La información virtual. Del documento original al digital" ikastaroa zuzendu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen uda-ikastaroetan. 2004. urtean "Puesta en valor del patrimonio digital" ikastaro-tailerra eskaini zuen Buenos Aireseko Unibertsitate Katoliko Argentinarrean.