Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatutako egoiliarren kanpo-txandaketak baimentzeko prozedura
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Prozedura honi esker, Osasun Zientzietan prestatzen ari diren espezialisten kanpo-txandakatzeak eska eta lor daitezke. Prozedura bat dator Euskal Autonomia Erkidegoan egoiliarren prestakuntza espezializaturako kanpo-txandaketak baimentzeko prozedura arautzen duen Osasuneko sailburuaren 2024ko uztailaren 1eko Aginduarekin, eta Osasun Zientzietako espezialitateak zehaztu eta sailkatzen dituen eta osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren zenbait alderdi garatzen dituen otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuaren 21. artikuluarekin.
Kanpoko txandaketatzat hartuko dira prestakuntza-programan, aurreikusita ez dauden zentro edo gailuetan egiten diren prestakuntza-aldiak, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimendutakoak .
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-sistemaren bidez Osasun Zientzietako prestatzeko prozesuan dauden espezialistak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Osasun Saila Salud
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Irakaskuntza eta Lanbide Garapenerako Zerbitzua
- Harremanetarako: Eider Gutierrez Ziardegi (egutierrezziardegi@euskadi.eus)
- Telefonoa: 945-019-240
- Harremanetarako: Virginia Eguren Eguiguren (v-eguren@euskadi.eus)
- Telefonoa: 945-019-242
Kodea(k)
- Kanpo-txandaketak baimena: 0104402
- Kanpo-txandakatzeak baimentzeko prozedura: 0104403
Kanpo-txandakatzeak baimentzeko prozedura
Irakaskuntza-batzordearen ordezkari gisa jardungo duten pertsona baimenduek aurkeztuko dituzte eskabideak, eta Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzaren Irakaskuntza eta Garapen Porfesionaleko Zerbitzuak izapidetuko ditu.
Epea
Eskaerak, gutxienez, kanpo-txandaketa hasi baino hilabete lehenago aurkeztu beharko dira.
Eskatutako aurrerapenarekin aurkezten ez diren eskabideak ez dira izapidetzeko onartuko.
BALDINTZA TEKNIKOAK
Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:
- IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
- Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.
INSTRUKZIOAK
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
a) Egoiliarraren tutore nagusiak elektronikoki sinatutako proposamena, lortu nahi diren helburuak zehazten dituena. Helburu horiek zentroan edo unitatean erabiltzen ez diren teknikak ikasteari edo ezagutzak handitzeari buruzkoak izan behar dute, eta, prestakuntza-programaren arabera, beharrezkoak edo osagarriak izan behar dute. Txandakatzearen iraupena ere zehaztu behar da proposamenean. Proposamena jatorrizko ikastetxeko irakaskuntza-batzordeari aurkeztuko zaio, eta memoria bat izango du, honako atal hauek jasoko dituena:
- Lortu nahi diren gaitasunak.
- Ikastetxearen hautaketaren justifikazioa.
- Aurreikusitako lan-plana.
- Txandaketaren hasiera- eta amaiera-datak.
b) Jatorrizko zentroko irakaskuntza-batzordearen aldeko txostena, ikasketa-buruak sinatuta.
c) Jatorrizko zentroko gerentziaren konpromisoa zehazten duen agiria, ordainsari guztiak ordaintzen jarraitzeko konpromisoa jasotzen duena, kanpo-txandaketan etengabeko arretatik eratorritakoak barne.
d) Destino-zentroko irakaskuntza-batzordearen gutuna, kanpo-txandaketa onartzen duela
dioena. Eskatutako txandaketa irakaskuntzarako akreditatuta ez dagoen zentro batean egiten
bada, onarpen-gutuna zentroko zuzendaritzak sinatuko du.
Jatorrizko sinadura elektronikoa, logotipoa edo zigilua jasotzen ez duten dokumentuak, faxak edo posta elektronikoak ez dira baliozkoak izango l documento normalizado de solicitud se presentará acompañado de la siguiente documentación:
-
Betekizunak
a) Egoiliarraren tutoreak proposatutakoak izatea, lortu nahi diren helburuak zehaztuta. Helburu horiek zentroan edo unitatean egin ez diren eta prestakuntza-programaren arabera beharrezkoak edo osagarriak diren ezagutzak zabaltzeari edo teknikak ikasteari buruzkoak izan behar dute.
b) Irakaskuntzarako akreditatuta dauden zentroetan edo ospe handiko zentro nazional edo nazioartekoetan egitea, ahal dela.
c) Lau urte edo gehiagoko iraupena duten espezialitateetan, ezin izango da lau hilabete jarraitutik gorakoa izan urteko ebaluazio-aldi bakoitzaren barruan, ezta 12 hilabetetik gorakoa ere dagokion espezialitatearen prestakuntza-aldi osoan. Urtebete, bi edo hiru urteko iraupena duten espezialitateetan, kanpo-txandaketa ezin izango da bi, lau edo zazpi hilabetetik gorakoa izan, hurrenez hurren, espezialitatearen prestakuntza-aldi osoan.
d) Jatorrizko zentroko gerentziak berariaz konpromisoa hartzea egoiliarrari ordainsari guztiak ordaintzen jarraitzeko, kanpo-txandaketan egiten duen etengabeko arretatik eratorritakoak barne.
e) Kanpo-txandaketa egingo den zentroko irakaskuntza-batzordeak berariaz adieraztea ados dagoela; horretarako, txandaketa egiten den dispositiboaren irakaskuntza-aukerak hartuko dira kontuan.
f) Urteko ebaluazioari dagokionez, prestakuntza jasotzen ari den egoiliarrak bere jatorrizko zentroan egon beharko du maiatzean edo urteko prestakuntza-aldia amaitzen den hilean; beraz, ez da aldi horietarako txandaketarik baimenduko.
g) Salbuespen gisa, lehen urteko egoiliarren txandakatzeak (R1) baimenduko dira; izan ere, lehenengo urtea oinarrizko prestakuntzatzat hartzen da, eta, beraz, tutore nagusiak bere proposamenean justifikatu beharko du prestakuntza hori beharrezkoa edo komenigarria dela.
Txandaketaren ebaluazioa
Kanpo-txandaketa egin den zentroak dagokion ebaluazio-txostena egingo du, prestakuntza-programan aurreikusitako barne-txandaketen irizpide berdinei jarraituz, eta egoiliarraren erantzukizuna izango da txosten hori jatorrizko irakaskuntza-batzordeko idazkaritzara eramatea, ebaluazioa forman eta garaiz egiteko.
Artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera baimendutako eta ebaluatutako kanpo-txandaketak prestakuntzan dagoen egoiliarraren liburuan inskribatuko dira.
Estatu Batuetako eta Kanadako txandaketetarako aseguru-ziurtagiria.
Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzua arduratuko da prozedura hori izapidetzeaz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erantzukizun Zibil Profesionaleko poliza bat kontratatzeari buruzko aseguru-ziurtagiria eskatzeaz. Agiri hori beharrezkoa da Estatu Batuetan eta Kanadan kanpo-txandaketak egiteko.
Baimenaren ebazpena beharrezkoa izango da, eta kanpo-txandaketa hasi aurretik eman beharko da. Prestakuntza-egonaldia ezin izango da hasi, harik eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak baimenaren ebazpena eman arte, eta hala egiten bada, diziplina-erantzukizuna izan dezake.
Era berean, organo eskudunak behar bezala baimendu ez dituen kanpo-txandaketek ez dute erantzukizun zibileko aseguruaren estaldurarik izango.
Eskabide hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …) eskabidea egiten duten ikastetxearena.
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) zentroaren titular gisa agertzen den pertsona edo pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- 1. Eskaria bete.
- 2. Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- 3. Eskaria sinatu.
- 4. Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Herritarren eskubidea da kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo administrazio jardulearen esku daudenak ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide horretaz baliatu ahal izateko, emandako Dokumentazioa atalean, entregatutako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren jarraipena eta segimendua Nire karpeta-ren bidez egingo da.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Beste tramite batzuk

Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.

Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua
Kanpo-txandakatzeak aldatzeko prozedura
- 1.-Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzako titularrak kanpo-txandaketa aldatzeko baimena eman ahal izango du, aldez aurretik eskatzen bada, destino-zentroan gerora sortutako zirkunstantziak direla-eta ezinezkoa denean txandaketa hasierako baldintzetan egitea. Aldaketa-eskabidean datu berriak sartuko dira, eskatzen diren aldaketen eta beharrezko diren justifikazioen arabera.
- 2.– Baldintzak hasierako baimena eskatzeko berdinak izango dira, eta, horretarako, dagokion aldaketa-eskabidea erabili beharko da.